2015/06/17 prentsa-oharra

UNIBERTSITATEAREN ESTATISTIKA. 2014. URTEA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Unibertsitateko matrikulek % 1 egin zuten gora 2013/14 ikasturtean

Pertsonen % 15 graduondokoetan matrikulatu zen: hau da, aurreko ikasturtean baino % 14 gehiago

2013/14 ikasturtean, 68.193 gazte matrikulatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateetan; hau da, aurreko ikasturtean baino % 1 gehiago, Eustaten datuen arabera. Hala, 15 urtez jaitsi ostean, matrikula kopuruak lau urtez jarraian egin du gora, ikasturte hau ere harturik aintzat.

Gradu kopurua handitzearekin –aurreko ikasturtean baino % 17 gehiago daude–, Bolonia-planaren ikasketa berriak finkatu dira, eta horrek berekin ekarri du aurreko planeko lehen eta bigarren zikloko ikasketen beherakada (-% 51).

Bi ikasketa planak hartuz gero kontuan, ikasturte honetan, 59.489 ikasle matrikulatu dira: aurreko ikasturteko kopuru berdintsua (-% 0,7); hau da, ikasle guztien % 85. Ikasleen gainerako % 15, ordea, Graduondoko ikasketetan matrikulatu zen: Master eta Doktoretzatan, hain zuzen. Ikasle kopuruak gora egin zuen bi kasuetan: Masterretan % 12, eta Doktoretzetan % 15, horrenbestez, gorakada orokortua eraginez matrikulazioetan.

Lurralde-banaketari dagokionez, ikasleen % 57k Bizkaian egin zituen ikasketak; % 30ek, Gipuzkoan; eta % 13k, Araban.

Euskal AEko unibertsitateetan matrikulatutako ikasleak, ikasketa-mailaren arabera. 2013/14 ikasturtea
Iturria: Eustat. Unibertsitatearen estatistika

Goi-mailako ikasle gehienek unibertsitate publikoetan ikasi zuten: zehazki, hamar ikasletik zortzik. Proportzio hori berdintsua izan zen ikasketa-maila guztietan, Master ofizialetan izan ezik. Halakoetan, ikasleen % 41k ikastetxe pribatuetan ikastea hautatu zuen.

Unibertsitateko ikasgeletan, ugaritsuagoa izaten jarraitzen du emakumeen kopuruak (% 53)

Unibertsitateko ikasle gehienak emakumeak dira: % 6 portzentaje-puntu gehiago, gizonen aldean. Estandar hori ikasketa-maila gehienetan errepikatu zen: Master eta Doktoretzetan, % 54 ziren emakumeak; Graduetan, berriz, % 53; eta lehenengo eta bigarren mailako ikasketetan, % 48.

Graduko ikasketetako titulua hautatzeari dagokionez, hona hemen matrikulazioen sailkapen-zerrenda: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua (5.405), Lehen Hezkuntzako Gradua (3.561), Zuzenbidea (3.049), Psikologia (2.472), Ingeniaritza Mekanikoa (2.375), Haur Hezkuntza (2.084), Industria Teknologiaren Ingeniaritza (1.642), Erizaintza (1.500), Negozioen Kudeaketa (1.345), Medikuntza (1.285) eta Gizarte Hezkuntza (1.244).

Ikasle gehienak Gizarte eta Lege Zientzien adarreko ikasketetan, Ingeniaritzetan nahiz Arkitekturetan graduatu zen

2013/2014 ikasturtean, 13.919 ikasle graduatu zen guztira: hau da, aurreko ikasturtean baino % 7 gehiago. Horietatik, emakumeak ziren % 55. Ikasketa-mailaz maila, 6.673k Graduko titulua jaso zuten, 4.084k diplomadun, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tekniko edo goi-mailako titulua, 2.662k Master ofiziala eta 500ek gainditu zuten Doktorego-tesia

Euskal AEko unibertsitateetan matrikulatutako ikasleak, sexuaren eta ikasketa-adarraren arabera (%). 2013/2014 ikasturtea
Iturria: Eustat. Unibertsitatearen estatistika

Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateko ikasleen erdiak Gizarte eta Lege Zientzien adarreko ikasketetan graduatu zen; jarraian, ingeniaritza eta arkitekturak datoz (% 29); Osasun Zientzietan, Arteetan eta Giza Zientzietan, berriz, kopuru txikiagoa graduatu zen (% 10 eta % 7, hurrenez hurren); eta Zientziak atze-atzean gelditu ziren (ikasleen % 5 besterik ez).

Ikasketa-adarraren hautaketan, genero-desberdintasunak antzematen dira. Emakumeen gehiengoak (% 56) nahiago ditu Gizarte eta Lege Zientzien baitako programak, ingeniaritzak baino (% 16 graduatu zen halakoetan). Bestalde, gizonezkoen % 85 era orekatuagoan banatu zen ingeniaritza eta arkitektura-ikasketen (% 46) eta Gizarte eta Lege Zientzietako ikasketen artean (% 39).

Oso esanguratsua da, oraindik ere, Osasun Zientzien ikasketetan nabarmenagoa izatea emakumeen presentzia: % 14 ziren emakumezkoak, gizonezkoen % 4ren aldean. Artea eta Giza Zientzietan eta Zientzietan –graduatu kopuru txikiena duten adarrak– desberdintasuna ez zen horren agerikoa izan, bi sexuen ehunekoen artean bi puntu eta puntu bateko desberdintasunarekin, hurrenez hurren.

2014 urtean, gazteen % 98k gainditu zuen unibertsitateko sarrera-proba, eta bataz besteko nota orokorra 7 bat izan zen

Unibertsitateko sarrera-probara aurkeztutako 10.700 lagunetik, ehun bat besterik ez zuen gainditu. Arabako ikasleek atera zituzten emaitzarik onenak: % 99,4k gainditu zuen proba. Atzetik, Gipuzkoakoak (% 98,6) eta Bizkaikoak (% 97,4).

Gainditu zutenen kopurua zertxobait handiagoa izan zen emakumeen artean (% 98,5), gizonen artean baino (% 97,8). Gainera, emakumezkoen bataz besteko nota Oso Ongitik gorakoa izan zen (7,1). Gizonezkoak, berriz, azpitik gelditu ziren (6,8).

Ikastetxe publikoenaren aldean (% 97,8), ikastetxe pribatuek ehuneko altuxeagoa lortu zuten (% 98,4) azterketa gainditu zutenen kopuruan; dena dela, ez zen desberdintasunik handirik egon lortutako batez besteko notan: bi ereduek oso ongi bat lortu zuten.

Selektibitatea gainditu zutenen artean, hauek izan ziren titulazio ohikoenak mutilen artean: Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako gradua, Ingeniaritza Mekanikoa, Lehen Hezkuntza, Industria Teknologiaren Ingeniaritza eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak. Bestetik, neskek Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza, Medikuntza, Lehen Hezkuntza, Erizaintza eta Haur Hezkuntzaren alde egin zuten. Bien kasuan, izen-emateen herena hartu zuten ikasketok.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62 Euskal AEKo unibertsitatearen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko unibertsitatearen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Unibertsitateko matrikulek % 1 egin zuten gora 2013/14 ikasturtean

Eragiketa : 
Unibertsitatearen estatistika
Eragiketa kodea : 
040603
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2015/06/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012615_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali