2015/07/31ko prentsa-oharra

FAMILIA-GASTUAREN ESTATISTIKA. 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2014an etxebizitza- eta hornidura-gastua, familia-kontsumoaren %35

2009tik 2014ra bitartean ondoko gastuen zatia gastu osoan handitu egin da: etxebizitza, hornidurak, ikaskuntza, elikadura

Euskal AEko familia-kontsumoaren gastua 2014an: 28.457 milioi. Etxebizitza, ur, elektrizitate, gas eta beste erregaietan eginiko gastua (guztiaren %35, handiena) hazi egin da ehuneko 1,8 puntuz 2009tik, Eustaten arabera.

Ikaskuntza (gastu guztiaren %1,6, txikienetakoa) urteko %6,8ko tasaz hazi da azken bosturtekoan. Garrantzian bigarrena, Elikadura eta edari ez-alkoholdunak (%14) %0,3 hazi da urteko tasa metatuan, gastu osoan hiru hamarrenez hazi delarik.

2014an eta aurreko bost urteen aldean, gastu-jaitsierak: Altzariak, etxeko ekipamendua, etxebizitzako gastu korronteak (%-3,8 urteko tasa metatuan); Aisia, ikuskizunak, kultura (%-2,2); Osasuna (%-1,6), Jantziak eta oinetakoak (%-1,4).

1.-. taula.- Gastu osoa gastu-taldeen arabera. Euskal AE. (Milaka €)
Iturria: Eustat. Familia-gastuaren estatistika

Familia-etxeko batez besteko gastua 2009ko 33.504 euroetatik 2014ko 31.890etara (-1.614) jaitsi da. Etxeko batez besteko gastua hileko diru-sarrera garbien arabera aztertuz gero, alde handiak dira.

Etxe bateko sarrera garbiak hilean 3.000tik gora badira, urteko batez besteko gastua %0,1eko urteko tasa metatuz hazi da azken bosturtekoan; guztirako gastua 2014an, 48.943. Diru-sarreren beste taldeetan jaitsi egin da urteko batez besteko gastua: Hileko diru sarrerak 2.000tik 2.999ra bitartekoak izanez gero, urteko gastuak %0,9ko urteko tasa metatuz jaitsi dira; 1.000tik 1.999ra bitartean %0,3koz eta 1.000tik behera %0,1ekoz.

2. taula.- Euskal AEko familia-etxeko batez besteko gastua (1), hileko diru-sarrera garbien arabera (€)
Iturria: Eustat. Familia-gastuaren estatistika

Gastua aztertzen bada familiaren kokapen fisikoaren arabera, gasturik handiena 10.000 biztanletik beherako udalerrietan egiten da, familiako 34.157 euro, Euskal AEko batez bestekoa baino %7,3 gehiago. Familiako batez besteko gasturik txikiena (30.747 €)),100.000tik gorako udalerrietan.

2014an, Euskal AEko gastuaren %13,9 arabarrek egin zuten; bizkaitarrek %53,9 eta gipuzkoarrek %32,2.

For further information:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Press Service: servicioprensa@eustat.eus Tel: 945 01 75 62 Euskal AEko Familia-gastuaren estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2014an etxebizitza- eta hornidura-gastua, familia-kontsumoaren %35

Eragiketa : 
Familia-gastuaren inkesta
Eragiketa kodea : 
172503
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
2014
Eguneratze data : 
2015/07/31
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012732_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali