2015/08/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETH), 2015EKO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Bidaiarien sarrerak % 12,5 ugaritu dira 2015eko uztailean Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan

Ostatu-gauen kopuruak ere % 11,6 egin du gora iazko hilabete bereko datuekiko

Eustaten datuen arabera, 2015eko uztailean, 293.712 bidaiarik hartu zuten ostatu EAEko hotel-establezimenduetan: hau da, aurreko urteko hilabete berean baino 32.544 gehiagok. Horrenbestez, % 12,5eko gehikuntza izan zen. Bidaiarien sarrerak % 16,6 handitu dira Araban; % 13,6, Bizkaian, eta % 9,6, Gipuzkoan.

Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan 590.414 gaualdi izan dira 2015eko uztailean; horrenbestez, % 11,6ko gorakada izan da iazko uztailean izandakoekiko; 61.297 gaualdi gehiago izan dira, alegia. Gau-igarotzeek ere bilakaera gorakorra izan dute urtetik urtera hiru lurraldeetan: Bizkaian, % 14,0 goratu ziren; Gipuzkoan, % 10,9, eta, Araban, % 5,8.

graf0012782_01_e.png

Iazko uztailaren aldean, % 5,2 ugaritu dira EAEn estatu-barruko bidaiarien sarrerak; atzerriko bidaiarienak, berriz, % 21,1. Araban, % 8,8 goratu zen Estatuko bidaiarien kopurua eta % 31,3 atzerrikoena. Bizkaian, % 2,9 gehitu zen estatu-barruko bidaiarien kopurua; atzerriko bidaiaren sarrera, berriz, % 27,5 goratu zen. Gipuzkoan, % 6,7 goratu zen Estatu barrutik datozen bidaiarien kopurua, eta atzerritik datozen bidaiariena, berriz, % 12,3.

Egonaldiaren batez besteko iraupena 2,01 egun izan zen aurtengo uztailean: 2014ko uztailean erregistratutako 2,03 eguneko batez besteko egonaldiaren antzekoa. Araban, beherakada izan da: 1,74 egun, iazko 1,92 egunen aldean. Bizkaian, aurtengo uztaileko batez besteko egonaldia 1,95 egunekoa izan da, iaz bezala. Gipuzkoan, ordea, gorakada txiki bat izan da iazko datuarekin alderatuta: 2,16 egunetik 2,18ra.

Plazen betetze-maila 6,5 puntuz handitu zen EAE osoan; hala, 2014ko uztaileko % 59,9tik, aurtengo uztaileko % 66,3ra igaro zen. Araban, 3,3 puntu goratu zen: % 49,6tik, % 52,9ra. Bizkaian 6,3 puntu egin du gora (% 58,2, 2014ko uztailean eta % 64,5, 2015ekoan). Gipuzkoan ere igo zen betetze-maila, 8,3 portzentaje-puntu igo ere: 2014ko uztailean erregistratutako % 66,2tik, 2015eko uztailean izandako % 74,4ra.

Gelen okupazio-mailari dagokionez ere hobera egin zuen EAEk: 7,9 puntu, hain zuzen. Hala, gelen betetze-maila % 75,9an kokatu zen. Araban, 2,7 puntu egin zuen gora (% 60,5); Bizkaian, 9,7 puntu (% 76,7) eta, Gipuzkoan, 7,7 puntu (gelen % 81,4 bete zen).

Hotel-plazen okupazio-maila handiena Donostian erregistratu zen (% 83,4); ondoren, Gipuzkoako kostaldean (% 79,2), eta Bilbon hurrena (% 71,5).

Asteko egunaren arabera, asteburuan egon da betetze-mailarik handiena 2015eko uztailean EAEn; plazen % 74,2 bete dira, eta lanegunetan, berriz, betetze-maila % 63,1 izan da.

Getxoko jazz jaialdiak iraun bitartean, gelen % 69,7ko okupazio-maila izan zen Bizkaiko hotel-establezimenduetan

2015eko Getxoko jazz jaialdiak iraun bitartean 20.110 bidaiari sartu ziren Bizkaiko hoteletara. 2015eko uztailaren 1etik 5era bitartean (bost gau) izan da sarrera-kopuru hori. Aldi horretan bertan, 38.195 gaualdi egin dira Bizkaia osoan, eta plazen okupazio-maila % 57,1ekoa izan da.

2014an jazz jaialdia uztailaren 2tik 6ra bitartean izan zen (bost gau), eta haren aldean, gora egin dute aurten Bizkaia osoko sarrerek (% 8,2) eta gaualdiek (% 10,8). Gelen okupazio-mailak 7 puntu egin du gora, eta plazen okupazio-mailak, 4,4 puntu.

2015eko BBK Livek iraun bitartean, 15.276 bidaiari sartu ziren Bizkaiko ostatu-establezimenduetara. Uztailaren 9tik 11ra bitartean (hiru gau) izan sarrera-kopuru hori. Aldi horretan bertan 32.048 gaualdi egin dira Bizkaia osoan, eta plazen okupazio-maila % 78,6koa izan da. Bilbon 9.014 sarrera eta 19.934 gaualdi izan ziren. Gelei eta plazei dagokienez, okupazio-maila % 94,3 eta % 85,4 izan zen, hurrenez hurren.

2014an BBK Live uztailaren 10etik 12ra bitartean izan zen (3 gau), eta, haren aldean, aurten Bizkaia osoan % 2,8 sarrera eta % 3 gaualdi gehiago izan dira; haatik, gelen eta plazen okupazio-mailak 2 eta 0,4 puntuz handitu dira, hurrenez hurren. Bilbon sarrerak % 6,6 eta gaualdiek % 4,4 gehitu dira. Gelen okupazio-maila, aldiz, 3,2 puntuz handitu da.

Jazzaldiak iraun bitartean, Donostiako gelen okupazio-maila % 94,6ekoa izan zen

2015eko Donostiako Jazzaldiak iraun bitartean, 19.522 bidaiari sartu ziren Gipuzkoako hotel-establezimenduetara. 2015eko uztailaren 22tik 26ra bitartean (bost gau) izan da sarrera-kopuru hori. Aldi horretan bertan, 41.936 gaualdi egin dira Gipuzkoa osoan, eta plazen okupazio-maila % 78,6koa izan da. Donostian 10.751 sarrera eta 24.428 gaualdi izan ziren. Gelei eta plazei dagokienez, okupazio-maila % 94,6koa eta % 88,6koa izan zen, hurrenez hurren.

2014an Jazzaldia uztailaren 23tik 27ra bitartean izan zen (bost gau), eta haren aldean gora egin dute aurten Gipuzkoako sarrerek (% 5,7) eta gaualdiek (% 8,6); eta gelen okupazio-maila 7,8 puntuz handitu da. Donostian handitu egin dira sarrerak (% 9,9) eta gaualdiak (% 12,1), eta gelen okupazio-maila 4,3 puntu gehiago izan da.

2015eko Gasteizko jazz jaialdiak iraun bitartean, Arabako hotel-establezimentuetara 7.074 bidaiari sartu ziren. 2015eko uztailaren 14tik 18ra bitartean (bost gau) izan da sarrera-kopuru hori. Aldi horretan bertan, 14.219 gaualdi izan dira. Plazen okupazio-maila % 62,2koa izan da, eta gelena, % 68,7koa. Gasteizen 5.030 sarrera eta 10.728 gaualdi izan ziren, eta gelen % 76,5 eta plazen % 67,4 okupatu ziren.

Aurreko urtearekin alderatuta, eta iazko jaialdiak sei gau iraun zituen arren (uztailaren 14tik 19ra), Gasteizen sarrerak % 2,7 handitu ziren eta gaualdiak % 1,2. Hala, gelen okupazio-maila 5,4 puntuz handitu zen.

Landa-ostatuetan, 2015eko uztailean, bidaiarien sarrerak % 29,7 ugaritu ziren, eta gau-igarotzeak % 18,9

Bidaiarien 20.300 sarrera izan dira aurtengo uztailean EAEko landa-establezimenduetan; iazko uztailean baino % 29,7 gehiago, hain zuzen ere. Lurraldeka, sarreren kopuruak ia bikoiztu egin dira Araban, % 27,5 handitu dira Bizkaian, eta % 18,9, Gipuzkoan. Atzerritik etorritako bidaiarien kopurua % 23,2 handitu da iazko kopuruekin konparatuta, eta sarrera guztien % 21,5 izan dira. Estatutik etorritako bidaiarien sarrerek, berriz, % 31,5 egin dute gora.

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-turismoko establezimenduetan eta landetxeetan, 57.054 gau-igarotze izan ziren guztira uztailean; horrenbestez, iazko hilabete beraren aldean,% 18,9 hazi da kopuru hori. Lurraldeka, Araban % 84,9 hazi da; Bizkaian, % 12,2; eta Gipuzkoan, % 13,8.

Plazen okupazio-mailari dagokionez, % 44,7 izan da, 2014ko uztailean baino 6,2 puntu handiagoa. Araban 12,3 puntuko gorakada gertatu da, eta plazen okupazio-maila % 26,6koa izan da. Bizkaian, ordea, betetze-maila % 43,1ekoa izan da, iazko uztailean baino 3,3 puntu handiagoa. Azkenik, Gipuzkoan 5,3 puntuz handitu da, eta uztaileko betetze-maila % 53,5ekoa izan da.

Amaitzeko, aipatu behar da bidaiari bakoitzeko batez besteko egonaldia txikitu egin dela 2014ko uztaileko datuekin alderatuta, 3,07 egunetik 2,81 egunera.

graf0012782_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Bidaiarien sarrerak % 12,5 ugaritu dira 2015eko uztailean Euskal Autonomia Erkidegoko hotel-establezimenduetan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2015/08/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012782_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali