HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2015/07/23ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2015eko ekaina

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %6,8 gehitu ziren 2015eko ekainean

Gaualdiak ere %6,8 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean

2015eko ekainean, 242.380 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 15.481 gehiago, %6,8ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %9,1 gehitu ziren Bizkaian; %5,0 Gipuzkoan; %5,0 Araban.

Gaualdiak, 2015eko ekainean, 457.476; aurreko urtekoan baino 29.018, %6,8, gehiago. Gaualdiek ere urte arteko bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %8,4, Bizkaian %6,2, Araban %3,3.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2015eko ekaina
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiariak %2,8 gehitu dira aurreko urteko ekainaren aldean Euskal AEn, eta atzerrikoak %12,6. Araban estatukoak %1,8 gehitu dira eta atzerritarrak %13,0. Bizkaian estatukoak %3,9 gehitu eta atzerritarrak %17,3. Gipuzkoan estatukoak %1,9 gehitu eta atzerritarrak %8,4.

Batez besteko egonaldia, ekainean, 1,89 egun, 2014koan bezalaxe. Araban lehengo urteko 1,75 egunetik aurtengo 1,72ra laburtu da; Bizkaian 1,89tik 1,84ra; Gipuzkoan 1,93tik 2,00ra luzatu.

Plazakako betetze-maila ehuneko 3,3 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2014ko ekaineko %50,7tik aurtengo %54,0ra. Araban ehuneko 1,8 puntuz gehitu da, %40,5etik %42,3ra. Bizkaian ehuneko 1,8 puntuz gehitu da, 2014ko ekaineko %49,4tik aurtengo %51,2ra. Gipuzkoan ehuneko 6,1 puntuz gehitu, 2014ko ekaineko %56,6tik aurtengo %62,7ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 4,3 puntuz gehitu da Euskal AE osoan; okupazioa, %67,0. Araban ehuneko 2,6 puntuz gehitu da, %52,3ra; Bizkaian 2,4z, %66,8ra; Gipuzkoan 7,4z, %73,3ra.

Hotel-okupaziorik handienak ekainean Donostian (%73,3), Gipuzkoako kostaldean (%63,7) eta Bilbon (%58,5).

Asteko eguna aintzat hartuta, 2015eko ekainean okupaziorik handiena (%64,6) aste-bukaeretan; %50,2 lanegunetan.

Gasteizen, gelakako betetze-maila Azkena-Rock musikaldian, %88,9

Gasteizen, bidaiari-sarrerak Azkena-Rock musikaldian, 2.424. Sarrerok ekainaren 19 eta 20an (2 gau). Aldi horretan, 4.995 gaualdi Gasteiz osoan; gelakako betetze-maila %88,9.

Landa-ostatuetako sarrerak %9,9 gehitu dira 2015eko ekainean eta gaualdiak %1,1 gutxitu

Euskal AEko landa-ostatuetan 11.726 bidaiari-sarrera erregistratu dira aurtengo ekainean, %9,9 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %10,6ko gehikuntza sarreretan; Bizkaian %14,7; Gipuzkoan %7,1. Atzerritarren sarreretan %14,6ko gehikuntza aurreko urtekoen aldean; sarrera guztien %15,9. Estatuko bidaiarien sarrerak %9,0 gehitu ziren.

Euskal AEko landa-establezimenduetan ekainean 24.853 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %1,1 gutxiago. Araban %+28,5; Bizkaian %+7,5, Gipuzkoan %-11,5.

Plazakako betetze-maila, %20,6, ehuneko 0,3 puntu gutxiago 2014ko ekainean baino. Araban ehuneko 3,6 puntu gehiago, betetze-maila %16,7. Bizkaian betetze-maila %19,6, ehuneko 1,4 puntu gehiago 2014ko ekainaren aldean, eta Gipuzkoan 3,0 puntu gutxiago, %22,9.

Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da 2014ko ekainaren aldean: duela urtebete 2,36 egun; azken honetan, 2,12.

2. taula.- Euskal AEko landa-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2015eko ekaina
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %6,8 gehitu ziren 2015eko ekainean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Junio 2015
Eguneratze data : 
2015/07/23
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012724_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali