2015/07/22ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2015/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanle okupatuak 8.400 gehiago eta langabezia-tasa %15,1era jaitsi da 2015eko bigarren hiruhilekoan

Jarduera-tasa %57,6

Euskal AEko lan-merkatuaren 2015eko bigarren hiruhileko datuen arabera, okupatuak 889.300 ziren, aurrekoan baino 8.400 gehiago, (%+1), Eustaten datuen arabera. Langabezia-tasa, %15,1; ehuneko 1,5 puntu gutxiago.

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %57,6tan da 2015eko bigarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko 0,4 puntu azpitik.

Emakumeei eragin die batik bat okupazio-handitzeak, aurreko hiruhilekoan baino 4.500 gehiago dira; gizonen kasuan, 4.000 gehiago. Gipuzkoan 4.300 okupatu gehiago; Bizkaian 3.400; Araban 800.

Biztanle okupatuak gehiago dira zerbitzu, industria, eta eraikuntzan.

Zerbitzuetan 7.000 pertsona okupatu gehiago; 1.200 industrian eta 200 eraikuntzan; lehen sektorean 100 gutxiago.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %64,6 da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 1,1 puntu gehiago. Tasa %68,2 da gizonentzat eta %60,9 emakumeentzat.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %67,3, aurreko hiruhilekoaren aldean 1,3 puntu gehiago; %64,9 Arabak, 0,9 puntu gehiago; Bizkaiak, %62,8, ehuneko 0,9 puntu gehiago.

Kontratu mugagabea duten soldatakoen kopuruan +7.600 dugu, 520.800; aldi baterakoa dutenak (kontraturik ez dutenak barne) 188.000 guztira, +6.100.

472.500 familia-etxetan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude

2015eko bigarren hiruhilekoan zenbatesten da Euskal AEn gutxi gorabehera dauden 861.700 (aurreko hiruhilekoan baino 500 gehiago) familia-etxeetako heren batean ez dagoela pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 9.900 familia gehiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 50.200, 9.600 gutxiago bigarren hiruhileko honetan.

Langabezia-tasa %15,1era jaitsi da

Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko bigarren hiruhilekoan 157.700 direla zenbatetsi da, 18.000 gutxiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonezko langabeak 88.000 dira, 5.300 gutxiago. Emakumezkoen artean, 12.700 gutxiago hiruhilekoan, guztira 69.800.

2015eko bigarren hiruhileko datuen arabera, langabezia-tasa %15,1 da, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 1,5 puntu gutxiago. Gizonen langabezia, %15,8ra jaitsi da (ehuneko 0,9 puntu gutxiago); emakumeena 2,3 puntuz jaitsi da, %14,3 delarik. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %34,6; 16-24 urte bitarteko 15.800 gazte aktibo langabezian, 2015eko lehen hiruhilekoan baino ehuneko bi puntu pasa gutxiago.

Langabe-jaitsierarik handiena, Bizkaian (-12.100); langabezia-tasa, %16,3. Araban %16ko tasa dugu; langabe kopuruan 4.800 pertsona gutxiago, 25.400 guztira. Gipuzkoan 1.100 pertsona gutxiago dira langabeak aurreko hiruhilekoaren aldean; langabezia-tasa %12,7.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2015eko maiatzean, 28-EBko langabezia-tasa %9,6 zen, eta Espainiakoa %22,5.

LAN MERKATUAREN ITURRIAK BERDINKATZEA

2015eko bigarren hiruhileko honetan Eustatek Biztanleria Jardueraren Arabera-BJA inkestaren datuak argitaratuko ditu; zenbait hobekuntza metodologiko datoz, Eustaten eragiketa guztien etengabeko hobekuntza-prozesuaren barruan.

BJAren metodologia aldaketaren helburu nagusietako bat lan-merkatuaren informazio-iturriak (Lanbiden erregistratutako langabezia eta Gizarte Segurantzaren lan-altadun kideak) berdinkatzea da. Berdinkatze hori horrela ulertu behar da: inkestaren eta administrazio-erregistroen arteko aldeak azaltzea. Alde horiek agertzen dira pertsona okupatu eta langabeen kontaketan, OITk (Nazioarteko Lan Erakundeak) emandako definizioen arabera.

OITk adierazten du zein izango diren Lan Indarraren Inkesta baten ezaugarriak, nazioarteko alderagarritasuna ziurtatzeko. BJAk baditu ezaugarriok, beraz jarraitzen du Eurostaten eta gainerako estatistika-bulego ofizialen inkesten metodologia.

Erregistratutako langabeziaren eta lan-altadun kideen estatistikak ofizialak dira estatuan baina ez daude homologatuta nazioartean. Honek ez du esan nahi estatistika hauek ez dutenik balio haien administrazio-erregistroak sortu ziren helburuetarako, baina lan merkatuaren analisian erabilera estatistikoa zuzena izan dadin, garbi utzi behar da zer neurtzen duten, zer ez.

Esan bezala, BJAren erronketakoa lan merkatuaren iturriak berdinkatzea da, eta hauek dira 2015eko bigarren hiruhilekorako emaitza nagusiak:

Berdinkatzekoak: OIT OKUPAZIOA (Eustat)-AFILIAZIOA LAN ALTAN (Gizarte Segurantza)

1. 2015eko bigarren hiruhilekoan Gizarte Segurantzan batez beste 892.733 afiliazio dauzkagu; haien arteko %91,4, 815.600, Euskal AEn bizi diren afiliatuak dira, batez bestekoan. Zergatik aldea? Gizarte Segurantzarenean agertzen dira Euskal AEn lan egiten dutenak nahiz eta erkidegotik kanpo bizi, eta lanpostu batean baino gehiagotan jardun eta horregatik behin baino gehiagotan afiliatuta agertzen direnak. BJAk bakarrik kontatzen ditu Euskal AEn bizi direnak, eta behin.

2. 815.600 pertsonen (batez besteko afiliatu egoiliarren) arteko %98,5 okupatuak dira BJA- OITren irizpideen arabera, eta gainerako %1,5, 12.300 pertsona, langabe edo ez-aktiboak.

3. BJAren OIT okupatuen artean, badira Gizarte Segurantzan afiliatu gabeko 78.300 pertsona egoiliar. Pertsona horien artean MUFACE, MUGEJU, ISFAS eta tankerako funtzionarioen erregimenetan afiliatuak daude, eta OITren araberako okupatuak izan bai baina Euskal AEko lantoki batean Gizarte Segurantzan afiliatuta ez daudenak.

Berdinkatzekoak: OIT LANGABEZIA (Eustat)-ERREGISTRATUTAKO LANGABEZIA (Lanbide)

1. SISPE metodologiaren arabera, 2015eko bigarren hiruhilekoan, Lanbidek 161.951 langabe ditu erregistratuta batez beste; haien arteko 148.000, %91,9, pertsona erregistratu langabe egoiliarrak dira, batez beste.

2. Lanbiden erregistratutako 148.000 pertsona langabe egoiliarren %69,9 langabeak dira OIT metodologiaren arabera, %24,4 ez-aktiboak eta %5,8 okupatuak.

Datu hauek baieztatzen dute Eustatek 2009ko lehen hiruhilekoan eginiko azterketa puntuala, BJAren langabezia datuen eta SISPE metodologiarekin kuantifikatutako INEMen erregistratutakoen kontraste gisa.

3. Bestalde BJAk konputatzen duen OIT metodologiaren araberako 49.100 langabe daude zenbait arrazoirengatik Lanbideren SISPE metodologiaren langabe zerrendetan erregistratu gabeak.

Euskal AEn biztanleria jardueraren arabera. 2015/II
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Biztanleria jardueraren arabera. Tasa nagusiak. 2015/II
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Ohar metodologikoa

Eustatek zenbait aldaketa ekarri ditu BJAra; inkestaren helburu nagusiei (lan merkatuaren bilakaeraren analisian zentratuta) eusteaz gain, beste helburu zehatz batzuk lortu nahiz: administrazio iturriekiko berdinkatzea; euskal estatistika erakundearen beste iturriekiko koherentzia; eskualdeetako, hiru hiriburuetako eta atzerritarren datuak lortzea.

Eragiketen aldaketa metodologiko hauek, BJAn eginak zehazki bat datoz Europar Estatistiken Praktika Onen Kodeko 15 printzipioekin, zeinak bete behar baititu euskal estatistika erakundeak. Hona hemen aldaketen oinarriak dauden zenbait adierazle:

- Informazioaren bilketa, datuen sarrera eta kodetzea aldizka kontrolatzen dira eta behar den guztietan berrikusten dira

- Edizio eta egozpen metodo egokiak erabiltzen dira, aldizka aztertzen dira eta behar denean berrikusten edo eguneratzen dira

- Berrikuspenetan prozedura normalizatuak, sendotuak eta gardenak betetzen dira

- Informazioaren eta komunikazioen teknologien ekoizteko ahalmena erabiltzen da datuen bilketa, datuen prozesua eta hedapena optimizatzeko

- Ahalegin proaktiboak erabiltzen dira datu administratiboen potentzial estatistikoa hobetzeko eta zuzeneko inkesten erabilera mugatzeko

- Erabiltzaileei kontsultak egiteko prozedurak daude, baita egungo estatistiken garrantzia eta erabilgarritasuna kontrolatzeko prozedurak, haien beharrizanen arabera betiere, eta beharrizan eta lehentasun berriak kontuan hartzeko prozedurak ere

- Lehentasunezko beharrizanak betetzen dira eta lan-programan islatzen dira

- Aldizkako kontrola eta jarraipen sistematikoa egiten zaizkio erabiltzaileen gogobetetasunari

- Erabiltzaileei estatistika prozesuen metodologiari buruzko informazioa ematen zaie, baita datu administratiboen erabilerari buruzkoa ere

Aldaketa metodologiko hauek lehengo serieekiko etena dakarten serie-datu berriak egitea eskatzen dute; ondorioz alderaketak ez dira gauzatuko aurreko BJAtik lortutako lehen hiruhilekoan argitaratutako datuekin baizik eta BJA berrikoekin, homogeneotasunagatik. Metodologia aldatzen den estatistika guztietan bezalaxe, datozen hiletan atzera begirako serieak zabalduko dira, berritasun metodologikoekin.

Hona hemen BJAren fasetara ekarritako aldakuntza nagusiak:

1. Lurraldeen arabera geruzatutako probabilitate-laginketa mantentzen da, baina eskualdearen araberako geruzatze bat gehitzen da, eta hiru hiriburuak.

2. Lagina 13 astetan (7 egun jarraian) banatzen da, biztanle okupatuen zenbatespena hobetzeko eta enpresetan lan egindako orduen eta ekoizpenaren arteko koherentzia hobetzeko.

3. Probabilitate-lagina Cube metodoaz (Déville eta Tillé, 2004) orekatu da, biztanle-unibertsoa hobeto ordezkatzeko ondoko ezaugarrietan: Gizarte Segurantzako afiliazioa, langabe gisa izen-ematea Lanbiden, nazionalitatea (espainiarra eta atzerritarra) sexua, adin-taldeak, familia-tamaina.

4. Lagin-tamaina 6.344 etxebizitzatara handitu da, ordezpenik gabe.

5. Web aplikazio bat gehitu da, zeinak Internet bidezko erantzuna eta sendespen konplexuagoak ahalbidetzen dituen.

6. Pertsona okupatu eta langabeen erantzun zuzena eskatzen da, eta ez familiaren informatzaile batena.

7. Inkestaren uneko inkestatuen erantzunak txekeatu egiten dira, eta horrek ahalbidetzen du gainerako iturri administratiboekiko koherentzia.

8. Kalibrazioan kontuan hartu dira, aurreko BJAko lurraldearen araberako adin- eta sexu-taldeez gain, hiriburuen eta lurraldearen gainerakoen araberako banaketa, astea eta inkestatze-txanda, familia-tamaina, adin aktibodun pertsona kopurua eta presentzia erregistro administratiboetan.

9. Administrazio iturrietatik etorritako marjinal-kalibrazioa dagokio inkestak berak eginiko Gizarte Segurantzara afiliatuen zenbatespenari edo Lanbiden langabe gisa erregistratutako pertsonenari, kontuan hartuz administrazio fitxategiek dauzkatela erreferentziako egunean egoiliarrak ez ziren pertsonen datuak eta beraz kanpo geratzen direnak marjinalak lortzerakoan, BJAren unibertsoa etxebizitza nagusiek eratzen dutelako, alegia egoiliarrenek.

10. Gizarte Segurantzara afiliazio-erregistroarekiko inkestatuen erlazio-aldagaia dagoenez gero, analisi-taula batzuk sor daitezke non agertzen baita BJAren erreferentzia-astean Gizarte Segurantzaren zenbat afiliatu ziren okupatuak OITren irizpideen arabera eta zenbat OIT okupatu ez daude okupatutzat erregistraturik Euskal AEko Gizarte Segurantzaren Kotizazio Kontuetan; baliteke beste administrazio-iturrietan erregistratuta egotea, MUFACE, MUGEJU, ISFASen edo inon ez, funts txikiko aldi bateko lanak edo familia-laguntza bezalakoak izateagatik. Modu berean bada ezaugarri bat adierazten duena inkestatutako pertsonak badiren edo ez langabe gisa Lanbiden, eta horrela jakin daiteke haien arteko zenbat diren langabe OITren definizioaren arabera eta Lanbiden erregistratu gabeko edo langabetzat kontabilizatu gabeko kategorietan inskribatutakoen zenbatek betetzen dituen betekizunak langabe gisa kontabilizatua izateko OITren langabe izateko.

Web orrian sartu da azalpen-ohar zabalago bat non agertzen diren 2015 BJAren aldakuntzak.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEn Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Euskal AEn Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua (BJA)

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanle okupatuak 8.400 gehiago eta langabezia-tasa %15,1era jaitsi da 2015eko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
II/2015
Eguneratze data : 
2015/07/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012708_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali