2015/08/28ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAKO ESTATISTIKA (KAMEE). II/2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 4,3 handitu dira 2015eko bigarren hiruhilekoan

Inportazioak ere % 6,7ko hazi dira denbora-tarte berean

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 4,3 hazi dira 2015eko bigarren hiruhilekoan, EUSTATen datuen arabera. Guztira, 5.815 milioi eurokoak izan dira (aurreko urtean, 5.576 milioi eurokoak). Produktu energetikoenak gehiago handitu dira, % 12,4, eta produktu ez energetikoak % 3,2.

Euskal AEko ondasunen inportazioak % 6,7 handitu dira, eta 4.529 milioi euroraino iritsi dira. Hazkundea oso adierazgarria da inportazio ez energetikoak soilik kontuan hartzen baditugu (% 22,7). Aitzitik, inportazio energetiko nominalak % 18,4 txikitu ziren, produktu energetikoen prezio jaitsiera handiaren ondorioz. Izan ere, produktu horien inportazioen balio nominalean jaitsierak eragin ditu.

graf0012785_01_e.png

Saldo garbia positiboa izan da: 1.286 milioi euroko superabit komertziala. Era berean, esportazioek inportazioen gainean izan duten estaldura-tasa % 128,4 izan da. Produktu ez energetikoak soilik kontuan hartuz gero, saldo komertzialaren superabita 1.877 milioikoa da. Hala, produktu horien estaldura-tasa % 159,1 da.

Europar Batasunerako esportazioek % 6,5eko hazkundea izan dute, eta esportazio guztien % 63,1 dira. Horien artean nabarmendu daitezke Italiara (% 19,7) eta Frantziara (% 13,4) zuzendutakoak. Europar Batasunekoak ez diren herrialdeetako esportazioei dagokienez, Txinara eta Brasilera zuzendutakoetan izandako jaitsierak (-% 48,1 eta -% 16, hurrenez hurren) eta Mexikora bideratutakoetan izandako igoera (% 19) nabarmendu behar dira.

Europar Batasuneko inportazioak % 27,1 handitu dira, hainbat herrialdetan izandako hazkundearen ondorioz, hein handi batean. Nabarmentzekoa da Irlandakoa, inportazioen zenbatekoa boskoizten baitu. Haren atzetik daude Erresuma Batua (% 80,6), Herbehereak (% 56), Alemania (% 25,3) eta Frantzia (% 14,3). Erkidegotik kanpoko inportazioen kasuan, Txina dago sailkapenaren buruan. Hiruhileko honetan % 28,8ko igoera izan du. Gainerako posizio nagusietan ondasun energetikoak erosten dituzten herrialdeak daude. Azpimarratzekoa da Nigeriako eta Irakeko inportazioetako hazkunde handiak (% 151,8 eta % 29, hurrenez hurren) eta Errusiakoen eta Mexikokoen jaitsiera (-% 63,2 eta -% 11,3, hurrenez hurren).

Esportazioekin lotutako arantzelei dagokienez, aipagarria da garraio-materialak (% 22,9) eta produktu mineralek (% 14,4%) izandako hazkundea eta metalek eta haien manufakturek (-% 10,2) izandako beherakada. Inportazioak aztertuz gero, deigarriak dira produktu kimikoen (% 151,8) eta material elektrikoaren (% 32,4) igoerak eta produktu mineralek izan duten % 18ko jaitsiera.

Lurralde historikoei dagokienez, Araba da nagusi gorako-joeran. % 9,4ko igoera izan du esportazioetan, garraio-materialaren eta plastiko eta kautxuen igoeraren ondorioz (% 38,2 eta % 20,8, hurrenez hurren). Lurralde horretako inportazioek ere igoera aipagarria izan dute (% 41,4). Garraio-materialarenak (% 118,2) eta material elektrikoarenak (% 65,1) nabarmentzen dira.

Bizkaian, esportazioak % 3,8 handitu dira, produktu mineralen (% 13,9), garraio-materialaren (% 15,8) eta material elektrikoaren (% 13,6) esportazioetan izandako igoerengatik. Inportazioak % 4 txikitu dira, batez ere, produktu mineraletan (-% 18,3) eta metaletan eta haien manufakturetan (-% 5,1) izandako beherakadengatik.

Gipuzkoan, esportazioek dinamismo txikiagoa izan dute, eta multzoaren hazkundea % 0,8koa izan da. Hala, garraio-materiala % 0,7 hazi da eta metalak eta haien manufakturak, % 0,3. Bestalde, material elektrikoa % 0,3 jaitsi da. Gipuzkoako inportazioak % 18,4 handitu dira. Nabarmentzeko arloak material elektrikoa, (% 36,6) eta metalak eta haien manufakturak (% 12,5) dira.

2015eko lehen seihilekoan, esportazioak % 1,3 eta inportazioak % 2,4 jaitsi dira. Hala ere, produktu ez energetikoen bilakaera positiboa izan da bi kasuetan, % 2,0koa eta % 15,9koa hurrenez hurren.

2015eko lehenengo sei hilabeteak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak 10.810 milioi eurokoak izan ziren; hau da, 2014ko lehen seihilekoan baino % 1,3 gutxiago. Bestalde, inportazioek 8.356 milioi euro metatu zituzten: % 2,4ko beherakada. Produktu energetikoak kontuan hartu gabe, prezioen beherakadak haien balio nominalean eragin bortitza izan baitu, esportazioen eta inportazioen bilakaera ona izan da seihileko osoan. Esportazio ez energetikoak % 2,0 hazi dira eta inportazioak, % 15,9.



Urteko lehen seihilekoan, kanpo-saldoak superabita izan du: 2.454 milioi euroko merkataritza-emaitza positiboa, iazko garai berean baino 69 milioi euro gehiago. Bestalde, kanpo-saldo ez-energetikoa 3.715 milioi euro izan da (% 14,6ko jaitsiera). Esportazioek inportazioen gainean izandako estaldura osoaren tasa % 127,9 izatetik % 129,4 izatera igaro zen 2015ean. Produktu ez-energetikoetarako estaldura-tasa % 161,5 izan da 2015eko lehen seihilekoan, eta 2014ko seihileko berean, berriz, % 183,5.

k

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE). Prentsa ohar gehiago Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko ondasunen esportazioak % 4,3 handitu dira 2015eko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2015/08/28
Hurrengo eguneratzea : 
2019/12/20
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012785_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali