2015/08/07ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2015/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %0,6 gehitu ziren hiruhileko artean 2015eko bigarren hiruhilekoan

Aurreko hiruhilekoaren aldean erregaien (%3,4) eta gainerako produktuen (%0,2) salmentak gehitu egin dira; elikagaietan jaitsiera (%-0,5)

Eustaten datuen arabera, 2015eko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren sektorean salmenta nominalak %0,6 gehitu ziren, aurreko hiruhilekoaren aldean urtaro eraginik gabe.

Txikizkako salmentak %0,5 nominala jaitsi ziren urte artean 2015eko bigarren hiruhilekoan, lan-egutegiko termino homogeneoetan. Prezioen eraginik gabe, salmentak %0,5 gehitu ziren termino finkoetan.

1. taula. Euskal AEko txikizkako merkataritzaren indizea. Urte arteko eta hiruhile arteko aldakuntza-tasa. II/2015				
Iturria: Eustat. Txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt)

Elikagaien salmenta nominalak %1,1 gutxitu ziren 2015eko bigarren hiruhilekoan urte artean; Gainerako produktuetan %1,4 gehitu eta Automobilgintzarako erregaian %6,2 gutxitu.

Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %1,5 jaitsi zen eta elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %0,8. Gainerako produktuetan Etxeko ekipamenduan espezializatuan %3,1 gehitu, Pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %1,5; Kontsumoko beste ondasunetan espezializatuan %0,9; Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %-1,4.

2015eko bigarren hiruhilekoan txikizkako sektoreko salmenta nominalak %1,1 murriztu dira Bizkaian urte artean eta Araban %0,6; Gipuzkoan %0,4 gehitu.

Prezioen eraginik gabe, txikizkako merkataritzaren salmentak %0,5 gehitu ziren bigarren hiruhilekoan urte artean

Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %0,2ko gehikuntza izan zuten 2014ko bigarren hiruhilekoaren aldean, termino finkoetan.

Elikagaien txikizkakoan jaitsiera erreala, %1,9; Gainerako produktuetan %1,8 gehitu, 2014ko hiruhileko beraren aldean; Automobilgintzarako erregai-salmentetan %2,6ko igoera prezio finkoetan.

Elikagaien txikizkakoan, urte artean %-3,1 dugu espezializatuan termino errealetan; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %-1,1. Gainerako produktuetan Pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %1,3 gehitu eta Etxeko ekipamenduan %4,5; Kontsumoko beste ondasunetan espezializatuan %1,3; Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %-1,0.

Prezio finkoetan eta urte artean: Bizkaian %-0,4; Araban %+1,5; Gipuzkoan %+1,3.

Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta errealetan %0,2ko jaitsiera dago aurreko hiruhilekoaren aldean eta urtaro-eraginak kenduta.

Euskal AE osoan, 2015eko lehen hiruhilekoaren aldean, merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,3 murriztu da 2015eko bigarren hiruhilekoan.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo txikizkako merkataritzaren indizearen (BMIt) gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo txikizkako merkataritzaren indizearen (BMIt) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %0,6 gehitu ziren hiruhileko artean 2015eko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
II/2015
Eguneratze data : 
2015/08/07
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012737_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali