2015/10/09ko prentsa-oharra

HEZKUNTZAREN UDAL ESTATISTIKA 2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2014an Euskal AEn lau pertsonatatik batek unibertsitate-prestakuntza zuen

Lanbide Heziketako hiru titulaziotatik bi goi mailakoak dira

Hamar urte eta gehiagoko pertsonen %24,4k, 480.000k, goi-ertain edo goi mailako unibertsitate-ikasketak zituen 2014an, Eustaten datuen arabera.

Haien arteko 328.500ek (%16,7k) goi-mailakoa; 2013an baino ehuneko 0,5 puntu (10.000 pertsona) gehiago. Unibertsitate ikasketadunak: Emakumeen %17,1, gizonen %16,4; 2013ko aldea, haziz.

graf0012895_01_e.png

2014an, 10 urte eta gehiagoko biztanleen %0,4 analfabetoak ziren; gizonen %0,3 eta emakumeen %0,6. 65 urte bete bitartean, tasa %0,1 zen, eta hortik aurrera %1,1; 2013ren aldean ehuneko %0,1 puntu gutxiago.

Ikasketa-mailen arteko aldeak, lurraldeka, txikiak dira. Bigarren mailako ikasketadunen portzentajerik handienak, Araban, %22,5, %21,3 delarik Euskal AE osoan. Bizkaian unibertsitate-ikasketadunak %25,3 dira, Erkidegoan 0,9 hamarren gutxiago. Gipuzkoan Lanbide Heziketa egindakoak %18,2 dira, ehuneko 1,1 puntu gehiago Euskal AEn baino.

Eskualdeka, aldeak handiagoak dira. Unibertsitate-mailan Plentzia-Mungia (%33,6), Donostia (%26,7) eta Gorbeiako Inguruak (%26,6) nabarmentzen dira. Lanbide Heziketan Arabako Ibarrak (%21,7), Enkarterriak (%21), Debagoiena (%20,7). Bigarren mailako ikasketetan, Bidasoa beherea (%23,5), Arabako Lautada (%23,2), Plentzia-Mungia (%22,9).

10 urte eta gehiagoko biztanleak, unibertsitate-ikasketadunak, eskualdeka. Euskal AE (%) 2014

graf0012895_02_e.png

Iturria: Eustat. Hezkuntzaren udal estatistika

2013ren aldean, kopuruak goraka bigarren mailako ikasketen tituluetan, lan hezkuntzan eta unibertsitatean

2014an, 10 urte eta gehiagoko biztanleen %19,6k bigarren mailako ikasketen tituludunak ziren. Emakumeen %19, gizonen %20,3. 2013ren aldean, ehuneko 0,2 puntu gehiago.

10 urte eta gehiagoko biztanleen %18,9 unibertsitateko ikasketa goi-ertain edo goi-mailako tituludunak ziren. Emakumeen %20,7, gizonen %17. 2013ren aldean, tituludun goi-ertainak eta goi-mailakoak ehuneko 0,2 puntuz gehitu dira.

Lan Hezkuntza dutenak ere gehitu egin dira, 2013ko %15,9tik 2014ko %16,1era; tituludun gizonezko gehiago (%19,2) emakumezko (%13,3) baino. Lan Hezkuntzan, hiru titulutik bi (%66,2) goi mailako prestakuntza-zikloetakoak dira.

Bizkaiak du unibertsitate-tituludun ehunekorik handiena (prestakuntza-mailan bezalaxe), %20; Gipuzkoak %17,9; Arabak %17,2. Arabak du bigarren mailako tituludunen ehunekorik handiena, %20,4; Gipuzkoak %19,8; Bizkaiak %19,3. Lan Hezkuntzako tituludunen ehunekorik handiena, Gipuzkoak, %17,2; Arabak %16,3; Bizkaiak %15,4.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Hezkuntzari buruzko udal estatistika. Prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2014an Euskal AEn lau pertsonatatik batek unibertsitate-prestakuntza zuen

Eragiketa : 
Hezkuntzaren udal estatistika
Eragiketa kodea : 
040606
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2015/10/09
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012895_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Txostenak

Mikrodatuak

Metadatuak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali