HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2015eko lehen hiruhilekoan...

2015/09/14ko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA. 2015/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2015eko lehen hiruhilekoan 864 ezkontza izan ziren, urtebete lehenago baino %7,4 gutxiago

Ezkontza zibilak, %93

Euskal AEn 864 ezkontza izan ziren 2015eko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko hiruhileko berean (933) baino %7,4 gutxiago, Eustaten datuen arabera. Urteko lehen hiruhilekoan ezkontza gutxi izaten da, batez ere urtarrilean eta otsailean.

Aurreko urteetan bezala, ezkontza zibilen ehuneko handia (%92,8); aurreko urteko aldi bereko ehuneko berbera. Ezkontza zibilak: Araban %96; Bizkaian %94; Gipuzkoan %90,9.

2015eko lehen hiruhileko 864 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 831 gizon eta 843 emakume ezkondu ziren; gainerako ezkontideak erkidegotik kanpo bizi ziren. 710 senarrentzat (%85,4), lehen ezkontza; 9 alargun eta 112 dibortziatu berriro ezkondu ziren. Aurreneko aldiz ezkondutako emakume-portzentajea txikixeagoa (%82,8, 698); 7 alargun eta 138 dibortziatu.

Ezkontzak ezkontideek eztei-egunean zuten adinaren arabera banatuz gero, senarren artean, %89,8k zituzten 30 urtetik gora; emazteen artean, %83k. Aurreko hiruhilekoan 30 urtetik aurrerakoak %88,5 eta %82,3 zirenez, oraingo portzentajeak handixeagoak.

2015eko lehen hiruhilekoan emakume ezkonberrien %16,3 eta gizon ezkonberrien %11 atzerritarrak ziren. Portzentaje hauetan, 2014ko aldi beraren aldean, -0,8 puntu eta -1,7.

Sexu bereko pertsonen artean, 26 ezkontza; urtebete lehenago, 17. 21 emakume artean eta 5 gizon artean.

Iturria: Eustat. Ezkontzen estatistika

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo ezkontzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko eskontzen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2015eko lehen hiruhilekoan 864 ezkontza izan ziren, urtebete lehenago baino %7,4 gutxiago

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
I/2015
Eguneratze data : 
2015/09/14
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/16
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012832_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali