HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2015/09/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2015eko abuztua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %4,4 gehitu ziren 2015eko abuztuan

Gaualdiak %6,0 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean

2015eko abuztuan, 322.153 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 13.461 gehiago, %4,4ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %11,7 gehitu ziren Araban, %4,6 Bizkaian, %0,9 Gipuzkoan.

Gaualdiak, 2015eko abuztuan, 698.897, aurreko urtekoan baino 39.540, %6,0, gehiago. Gaualdiek ere urte arteko bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Araban %7,1, Bizkaian %5,9, Gipuzkoan %5,8.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2015eko abuztua
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiariak %9,4 gehitu dira aurreko urteko abuztuaren aldean Euskal AEn, eta atzerrikoak %1,6 gutxitu. Araban estatukoak %9,0 gehitu dira eta atzerritarrak %16,2. Bizkaian estatukoak %14,5 gehitu eta atzerritarrak %6,0 gutxitu. Gipuzkoan estatukoak %3,5 gehitu eta atzerritarrak %2,0 gutxitu.

Batez besteko egonaldia, 2014ko abuztuko 2,14 egunetik aurtengo 2,17ra luzatu da. Araban lehengo urteko abuztuko 1,86 egunetik aurtengo 1,78ra laburtu; Bizkaian 2,14tik 2,17ra luzatu; Gipuzkoan 2,24tik 2,35era luzatu.

Plazakako betetze-maila ehuneko 4,4 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2014ko abuztuko %73,8tik aurtengo %78,2ra. Araban ehuneko 4,8 puntuz gehitu da, %64,6tik %69,5era. Bizkaian ehuneko 2,9 puntuz gehitu da, 2014ko abuztuko %74,2tik aurtengo %77,2ra. Gipuzkoan ehuneko 6,2 puntuz gehitu, 2014ko abuztuko %77,2tik aurtengo %83,4ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 5,1 puntuz gehitu da Euskal AE osoan; okupazioa, %83,7. Araban ehuneko 6,4 puntuz gehitu da, %73,1era; Bizkaian 3,5ez, %83,8ra; Gipuzkoan 6,7z, %87,9ra.

Hotel-okupaziorik handienak abuztuan Gipuzkoako kostaldean (%89,4), Donostian (%88,9), Bilbon (%81,8).

Asteko eguna aintzat hartuta, 2015eko abuztuan okupaziorik handiena, Euskal AE osoan, aste-bukaeretan, %81,3; %77,0 lanegunetan.

Hiriburuetako jaietako gelakako betetze-maila: %86 Gasteiz eta Bilbon; %93 Donostian

Gasteizen, 2015eko Andra Mari Zurienetan (abuztuaren 4tik 9ra, 6 gau), 7.417 sarrera eta 15.551 gaualdi; plazakako betetze-maila %82,7, gelakakoa %86,1. Sarrerak %11,8 gehitu ziren eta gaualdiak %4,3, 2014ko datuen aldean.

Donostian, 2015eko Aste Nagusian (abuztuaren 8tik 15era, 8 gau), 16.469 sarrera eta 41.403 gaualdi; gelakako betetze-maila %96,0, plazakakoa %92,8. 2014koaren aldean (abuztuaren 9tik 16ra, 8 gau) Donostian sarrerak %16,2 gehitu dira eta gaualdiak %9,3.

Bidaiari-sarrerak 2015eko Bilboko Aste Nagusian, 24.491. Sarrerok 2015eko abuztuaren 22tik 30era (9 gau). 54.018 gaualdi; plazakako betetze-maila %77,8, gelakakoa %86,2. 2014koaren aldean (abuztuaren 16-24 artean, 9 gau) sarrerak %10,7 gutxitu dira eta gaualdiak %11,1.

Gaualdiak %11,6 gehitu eta bidaiari sarrerak %2,9 gutxitu abuztuan landa-ostatuetan

Euskal AEko landa-ostatuetan 22.953 bidaiari-sarrera erregistratu ziren aurtengo abuztuan, %2,9 gutxiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %+0,2 sarreretan; Bizkaian %-2,2, Gipuzkoan %-4,2. Atzerritarren sarreretan %3,4ko gehikuntza aurreko urtekoen aldean; sarrera guztien %18,0. Estatuko bidaiarien sarrerak %4,3 gutxitu ziren.

Euskal AEko landa-establezimenduetan abuztuan 90.348 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %11,6ko gehikuntza. Araban %+25,5; Bizkaian %+16,8; Gipuzkoan %+6,0.

Plazakako betetze-maila, %69,3, ehuneko 5,4 puntu gehiago 2014ko abuztuan baino. Araban ehuneko 8,9 puntu gehiago, betetze-maila %45,7. Bizkaian betetze-maila %70,2, ehuneko 8,3 puntu gehiago 2014ko abuztuaren aldean; Gipuzkoan 1,8 puntu gehiago, %78,3.

Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin da 2014ko abuztuaren aldean: duela urtebete 3,42 egun; azken honetan, 3,94.

2. taula.- Euskal AEko landa-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2015eko 2015eko abuztua
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %4,4 gehitu ziren 2015eko abuztuan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
AGOSTO 2015
Eguneratze data : 
2015/09/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012856_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali