2015/09/22ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2015eko abuztua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri prezioak %0,4 gehitu ziren 2015eko abuztuan aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2015eko abuztua 2014koaren aldean) %2,8 jaitsi

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioen indizea %0,4 jaitsi zen 2015eko abuztuan aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, abuztuko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %2,8 jaitsi zen.

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian jartzen du 2015eko abuztuan Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%4,0) eta Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (%1,8) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-8,9), Industria kimikoa (%-1,0).

Urte artean, 2015eko abuztuan, 2014koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna (%4,1), Garraio materialaren fabrikazioa (%1,3), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%1,3). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-25,5), Industria kimikoa (%-2,4).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abuztuan, sektore-talde handien prezioen bilakaerak negatiboak izan ziren Energian (%-2,5) eta Ekipo ondasunetan (%-0,1). Bitarteko ondasunetan %0,0, Kontsumo ondasunetan %0,0; azken hauen barruan, iraunkorretan %0,1eko gehikuntza; ez-iraunkorretan %0,0.

Ondasun-talde handi horietako prezioen aldakuntzak negatiboak dira urte artean, Ekipo ondasunetan izan ezik, non %0,3 gehitu diren. Energia %-12,9; Bitarteko ondasunak %-1,0; Kontsumo-ondasunak %-0,2. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %-0,3; iraunkorrenak %+0,1.

Euskal AEko Industriako Prezioen Indizea. Aldakuntza-tasak (p). 2015eko abuztua
Iturria: Eustat. Industria-prezioen indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri prezioak %0,4 gehitu ziren 2015eko abuztuan aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Agosto 2015
Eguneratze data : 
2015/09/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012858_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali