HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2015/10/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2015eko iraila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %9,8 gehitu ziren 2015eko irailean

Bidaiari-sarrerak %8,6 gehitu ziren hotel-establezimenduetan eta %7,4 landa-ostatuetan, uztail, abuztu eta irailean

2015eko irailean, 262.504 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 23.475 gehiago, %9,8ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %2,7 gehitu ziren Araban, %8,8 Gipuzkoan, %13 Bizkaian.

Gaualdiak, 2015eko irailean, 518.952, aurreko urtekoan baino 23.495, %4,7, gehiago. Gaualdiak urte artean %3,9 gehitu dira Bizkaian, %8,3 Gipuzkoan; %2,4 jaitsi Araban.

graf0012924_01_e.png

Estatuko bidaiariak %2,9 gehitu dira iazko irailaren aldean Euskal AEn, eta atzerrikoak %19,2. Araban estatukoak %0,6 gehitu dira eta atzerritarrak %7,5. Bizkaian estatukoak %5,6 gehitu eta atzerritarrak %22,8. Gipuzkoan estatukoak %0,5 gehitu eta atzerritarrak %18,1.

Batez besteko egonaldia 2014ko iraileko 2,07 egunetik aurtengo 1,98ra laburtu da. Araban lehengo urteko iraileko 1,86 egunetik aurtengo 1,77ra laburtu; Bizkaian 2,10etik 1,93ra laburtu; Gipuzkoan lehengoan: 2,12tik 2,11ra.

Plazakako betetze-maila ehuneko 2,1 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2014ko iraileko %58,6tik aurtengo %60,6ra. Araban ehuneko 1,2 puntuz jaitsi da, %50,6tik %49,4ra. Bizkaian ehuneko 0,5 puntuz gehitu da, 2014ko iraileko %59,3tik aurtengo %59,8ra. Gipuzkoan ehuneko 5,5 puntuz gehitu, 2014ko iraileko %61,0tik aurtengo %66,5era.

Gelakako betetze-maila ehuneko 2,9 puntuz gehitu da Euskal AE osoan; okupazioa, %74,4. Araban ehuneko 2,5 puntuz gutxitu, %60,3ra; Bizkaian 2,4z gehitu, %76,3ra; Gipuzkoan 5,8z gehitu, %77,9ra.

Hotel-okupaziorik handienak irailean Donostian (%74,2), Gipuzkoako kostaldean (%72,7) eta Arabako Errioxan (%68).

Asteko eguna aintzat, 2015eko irailean okupaziorik handiena (%70,5) aste-bukaeretan; %57 lanegunetan, Euskal AEn.

Gelakako betetze-maila Donostiako Zinemaldian, %89,8

Gipuzkoako establezimenduetan, 30.285 bidaiari-sarrera 2015eko Donostiako Zinemaldian,; irailaren 18tik 26ra (9 gau). Aldi berean, 62.333 gaualdi Gipuzkoa osoan; plazakako betetze-maila %66,2. Donostian, 15.739 sarrera eta 34.905 gaualdi; gelakako betetze-maila %89,8 eta plazakakoa %72,2. 2014koaren aldean (orduan irailaren 19-27 bitartean izan zen, 9 gau) sarrerak Gipuzkoan %14 gehitu dira eta gaualdiak %6,4; Donostian sarrerak %10,5 gehitu eta gaualdiak %5,0.

Gelakako betetze-maila hiriburuan Gasteizko FesTVal-en, %69,5

Arabako establezimenduetan 7.568 bidaiari-sarrera 2015eko Gasteizko FesTVal-en,. Sarrerok 2015eko irailaren 1etik 5era (5 gau). Aldi berean, 12.036 gaualdi Araba osoan, 2014an baino %20,5 gutxiago (orduan irailaren 1etik 6ra izan zen, 6 gau). Sarrerak %9,1 gutxitu ziren lurralde osoan 2014koaren aldean. Gelakako betetze-maila 2015ean %63,9; plazakakoa %53,4. Gasteizen 5.568 sarrera eta 8.881 gaualdi; plazakako betetze-maila %56,4 eta gelakakoa %69,5. Sarrerak %4,1 gutxitu eta gaualdiak %17,2 hiriburuan, 2014ko datuen aldean.

Udako balantzea: gehikuntzak sarreretan eta gaualdietan hiru lurraldeetan

Uztail, abuztu eta irailean Euskal AEn bidaiari sarrerak %8,6 gehitu ziren 2014ko udaren aldean; 69.480 sarrera gehiago. Bidaiari gehikuntzak: %10,5 (handiena) Araban; %10 Bizkaian; %6,1 Gipuzkoan. 2015eko udan atzerritarrak %11,7 gehitu ziren Euskal AE osoan; estatukoak %6,1. Araban gehitu dira gehien (%18,4) atzerritarren sarrerak; estatukoak %6,3. Bizkaian %12,6 eta %7,9. Gipuzkoan %8,8 eta %3,6.

Gaualdiak %7,4 gehitu dira Euskal AE osoan. Araban %3,9; Bizkaian %7,7; Gipuzkoan %8,2.

Batez besteko egonaldia lehengoan (2,1 egun) Euskal AEn 2015eko udan.

Aurreko urtearen aldean: plazakako betetze-mailan ehuneko 4,3 puntu gehiago (%68,5); gelakakoan 5,3 (%78).

Landa-ostatuetako sarrerak %7,4 gehitu dira eta gaualdiak %4,9

Euskal AEko landa-ostatuetan 14.035 bidaiari-sarrera erregistratu ziren irailean, %7,4 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %21,3ko gehikuntza sarreretan; Bizkaian %11,7; Gipuzkoan %1,3. Atzerritarren sarreretan %29,3ko gehikuntza aurreko urtekoen aldean; sarrera guztien %16,7. Estatuko bidaiarien sarrerak %3,1 gehitu.

Euskal AEko landa-establezimenduetan irailean 33.470 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %4,9ko gehikuntza. Araban %+33,7; Gipuzkoan %+2,5; Bizkaian %-0,2.

Plazakako betetze-maila, %27,7, ehuneko 0,9 puntu gehiago 2014ko irailean baino. Araban ehuneko 4,4 puntu gehiago, %18. Bizkaian betetze-maila %24,1, ehuneko 1,2 puntu gutxiago 2014ko irailaren aldean; Gipuzkoan puntu bat gehiago, %34,2. Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da 2014ko irailaren aldean: 2,44 egunetik 2,38ra.

2015eko uztail, abuztu eta irailean, Euskal AEn, %9,3 gehitu ziren bidaiarien sarrerak landa-ostatuetan 2014koen aldean. Hiru lurraldeetan gehitu, indar ezberdinez. Araban %29,8; Bizkaian %9,9.Gipuzkoan %4,4, Euskal AE osoan %12,2ko gehikuntza gaualdietan. Araban %40,8; Bizkaian %12,2; Gipuzkoan %7,7. Euskal AE osoan, plazakako betetze-maila ehuneko 4,3 puntuz gehitu da; gelakakoa 3,9z. Batez besteko egonaldia, 3,1 egun.

graf0012924_02_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari- sarrerak %9,8 gehitu ziren 2015eko irailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2015/10/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012924_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali