2015/10/21eko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2015/III

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko biztanleria landuna %0,4 gutxitu da eta langabezia-tasa %14,7ra jaitsi da (lau hamarren) 2015eko hirugarren hiruhilekoan

Biztanle aktiboak, gutxiago; jarduera-tasa, %57,2

Euskal AEko lan-merkatuaren 2015eko hirugarren hiruhileko datuen arabera, okupatuak 885.600 ziren; hiru hilabete lehenago baino 3.700 gutxiago, %-0,4, Eustaten datuen arabera. Langabezia-tasa, %14,7; 2015eko bigarren hiruhilekoaren aldean (%15,1) lau hamarren gutxiago.

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %57,2 da 2015eko hirugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko 0,4 puntu azpitik.

Gizonei eragin die batik bat okupazio-jaisteak, okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 2.800 gutxiago dira; emakumeen kasuan, 900 gutxiago. Okupazioa gehitu egin da Araban eta Bizkaian eta jaitsi Gipuzkoan.

Industrian mila okupatu garbi gehiago; beste sektore guztietan beheraka okupatu kopurua

Zerbitzuetan 3.100 gutxiago dira okupatuak, lehen sektorean 1.400, eraikuntzan 200; industrian 1.000 gehiago.

Okupazio-tasak, 16-64 urte bitartean biztanle landunen ehunekoak, %64,6tan dirau. %68 gizonentzat, %61,3 emakumeentzat.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %66,5, aurreko hiruhilekoaren aldean 0,8 puntu gutxiago; %65,8 Arabak, 0,9 puntu gehiago; Bizkaiak %63,2, ehuneko 0,4 puntu gehiago.

475.700 familia-etxetan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude

2015eko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEn 861.600 bat familia-etxe zirela zenbatetsi da eta herenak ez zuela pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 3.200 familia gehiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 51.000 dira (guztirakoaren %5,9).

Langabezia, %14,7, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gutxiago

Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko hirugarren hiruhilekoan 152.300 direla zenbatetsi da, 5.400 gutxiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonezko langabeak, 80.300, 7.700 gutxiago. Emakumezkoak, 2.200 gehiago hiruhilekoan, guztira 72.000.

2015eko hirugarren hiruhileko datuen arabera, langabezia-tasa %14,7 da, aurreko hiruhilekoaren aldean (%15,1) ehuneko 0,4 puntu gutxiago. Emakume eta gizon langabe tasa bera dugu; izan ere gizonenak behera egin du 1,1 puntuz eta emakumeenak gora 0,4z. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %32,7; 16-24 urte bitarteko 15.400 gazte aktibo langabezian, 2015eko bigarren hiruhilekoan baino ehuneko 1,9 puntu gutxiago.

Langabe-jaitsierarik handiena, Gipuzkoan (-2.700); langabezia-tasa, %12,2. Araban %14,7 ; langabe kopuruan 2.300 pertsona gutxiago, 23.100 guztira. Bizkaian 400 langabe gutxiago aurreko hiruhilekoaren aldean; langabezia-tasa %16,2.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2015eko abuztuan, 28-EBko langabezia-tasa %9,5 zen, eta Espainiakoa %22,2.

Batez besteko bazkideen %98,1 okupatuak dira

Euskal AEn 805.800 batez besteko bazkide daudela zenbatesten da, inkesta garaian Euskal AEn bizi eta Gizarte Segurantzako bazkide. Haien arteko %98,1 okupatuak dira Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) irizpideen arabera. zeina baita BJAk darabilena; 790.600 lagun.

Zenbatetsitako batez besteko 805.800 bazkideetatik 760.800 (%94,4) hiruhilekoan zehar etengabe edo aldi bateko eten batez bazkideturikoak dira; gainerakoak, 45.000, bazkide berriak edo 2015eko hirugarren hiruhilekoan baja izan direnak.

BJAren NLE okupatuen %9,4 ez dira Gizarte Segurantzako bazkide (83.500) Euskal AEn kokatutako enpresetan, izan daitezkeelarik funtzionarioen mutualitate publikoetakoak, beste erkidegoetako enpresetakoak edo bestela.

Langabeen %30,6 ez daude langabe gisa erregistraturik Lanbiden

Euskal AEn 141.600 langabe daudela zenbatesten da, batez beste eta Lanbiden erregistraturik; alegia, Euskal AEn bizi eta inkestaren garaian Lanbiden erregistratuta langabe kategoriaren batean. Haietatik %70 langabeak dira NLEren definizioaren arabera. (99.100 langabe).

Lanbiden 141.600 langabe daude erregistratuta batez beste; %83,8, 118.700, erregistratuta egon dira hiruhilekoan zehar edo gehienez bajaren bat izan dute, gainerakoak, 22.900 pertsona, aurreneko aldiz erregistratu dira edo baja izan dira Lanbiden 2015eko hirugarren hiruhilekoan.

BJAren NLE langabeen %30,6 ez daude erregistratuta Lanbiden (46.600 pertsona).

graf0012920_01_e.png

graf0012920_02_e.png

OHAR METODOLOGIKOA: BJAren metodologia berridun serie homogeneoak webean jarriko dira eskuragarri izan orduko.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEn Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Euskal AEn Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua (BJA)

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko biztanleria landuna %0,4 gutxitu da eta langabezia-tasa %14,7ra jaitsi da (lau hamarren) 2015eko hirugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2015/10/21
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012920_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali