2015/12/03ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA. 2015eko urria.

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %4,7 gehitu zen 2015eko urrian

Industri Produkzioaren Indizeak %3,5eko gehikuntza izan du 2015eko lehen hamar hiletan

Eustaten datuen arabera, 2015eko urrian %4,7 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2014ko hil beraren aldean. 2015eko lehen hamar hiletan, %3,5eko hazkunde metatua.

Urtaroen eragina zuzenduta, %2,0 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa, aurreko hilarekin, 2015eko irailarekin alderatuta.

2015eko urriko indizearen bilakaerak, 2014koaren aldean, joera positiboa izan du lau industri talde handietako hirutan. Ekipo-ondasunak %10,7 gehitu dira; Bitarteko ondasunak %4,0. Kontsumo-ondasunak %1,8. Azken horietan, iraunkorrak %7,1 gehitu eta ez-iraunkorrak %0,1 besterik ez. Energia %4,0 jaitsi zen.

2015eko urriko hil arteko aldakuntza, irailaren aldean, positiboa izan da industri talde handi guztietan. Kontsumo-ondasunak %2,4 gehitu ziren; iraunkorrak %3,9 eta ez-iraunkorrak %1,9. Ekipo-ondasunak %1,4; Bitarteko ondasunak %0,6. Energia %3,6 gehitu.

Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2015eko urrian, urte artean: Garraio materiala, %12,5; Zura, papera eta arte grafikoak, %10,2; Makineria eta ekipoa %7,9; Metalurgia eta metalezko produktuak, %4,2.

1. taula. Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea.  Sektore nagusiak. Urte arteko aldakuntza-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak	
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Jaitsierarik handienak urte artean: Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %-4,5; Elikadura industriak, edariak eta tabakoa %-2,3.

Urriko Industri Produkzioaren Indizearen urte arteko bilakaera positiboa izan da Gipuzkoan (%8,6), Araban (%5,4), eta Bizkaian (%0,5). Hil artean, 2015eko irailaren aldean: Gipuzkoan %+3,9, Bizkaian %+1,4, Araban %-0,6.

2. taula. Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea. Aldakuntza-tasak. Behin-behineko datuak. 2015eko urria				
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %4,7 gehitu zen 2015eko urrian

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Octubre 2015
Eguneratze data : 
2015/12/03
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/08
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0012997_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali