HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2016/01/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2015eko abendua

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %15,0 gehitu ziren 2015eko abenduan

2015. urtean sarrerak %8,8 gehitu dira eta gaualdiak %8,2

2015eko abenduan, 184.276 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 24.050 gehiago, %15,0ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Hiru lurraldeetan gehitu ziren sarrerak: %22,0 Gipuzkoan, %17,3 Araban, %9,4 Bizkaian.

Gaualdiak, 2015eko abenduan, 335.009; aurreko urtekoan baino 46.960, %16,3, gehiago. Gaualdiek ere urte arteko bilakaera positiboa hiru lurraldeetan: Araban %23,7; Gipuzkoan %20,8; Bizkaian %10,7.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2015eko abendua
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiariak %16,4 gehitu dira aurreko urteko abenduaren aldean eta atzerrikoak %10,9. Araban atzerritarrak %43,9 gehitu dira eta estatukoak %12,7. Bizkaian estatukoak %14,9 gehitu eta atzerritarrak %6,3 gutxitu. Gipuzkoan atzerritarrak %24,2 gehitu eta estatukoak %21,0.

Batez besteko egonaldia, 2015eko abenduan, 1,82 egun, 2014koan 1,80 zelarik. Araban lehengo urteko 1,73 egunetik aurtengo 1,82ra luzatu; Bizkaian 1,80tik 1,82ra; Gipuzkoan 1,83tik 1,82ra laburtu.

Plazakako betetze-maila ehuneko 4,4 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2014ko abenduko %35,9tik 2015eko %40,3ra. Araban ehuneko 7,9 puntuz gehitu, 2014ko abenduko %32,6tik %40,5era. Bizkaian ehuneko 1,5 puntuz gehitu, 2014ko abenduko %37,3tik %38,8ra. Gipuzkoan ehuneko 6,6 puntuz gehitu, 2014ko abenduko %35,7tik %42,3ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 4,0 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %47,9ra. Araban ehuneko 8,7 puntuz gehitu, %48,1era; Bizkaian 1,2z, %47,3ra; Gipuzkoan 5,5ez, %48,6ra.

Hotel-okupaziorik handienak abenduan Donostian (%48,1), Gipuzkoako kostaldean (%45,0), Bilbon (%44,5).

Asteko eguna aintzat, 2015eko abenduan okupaziorik handiena (%46,4) aste-bukaeretan; %38,2 lanegunetan.

Euskal AEn, gelakako betetze-maila abenduaren 4, 5, 6, 7ko zubian, %71,3

Euskal AEko hotel-establezimenduetan, bidaiari-sarrerak aipatu zubian, 37.034. Sarrerok 2015eko abenduaren 4tik 7ra (4 gau). 76.298 gaualdi Euskal AE osoan.

Hotel-establezimenduetako 2015eko balantzea: Aurreko urtearen aldean, %8,8ko gehikuntza sarreretan eta %8,2koa gaualdietan

2015ean 2.637.385 bidaiari-sarrera, aurreko urtean baino 212.553 gehiago. Bidaiari-sarrerak %6,8 gehitu ziren Araban, %8,6 Gipuzkoan, %9,5 Bizkaian.

2015eko gaualdiak, 5.041.338; aurreko urtean baino 383.833 gehiago. Gaualdiak %4,9 gehitu Araban; %8,3 Bizkaian; %9,4 Gipuzkoan.

Bidaiarien batez besteko egonaldia 2014ko 1,92 egunetik 2015eko 1,91ra laburtu da. Euskal AE osorik hartuta, plazakako betetze-maila 2014ko %46,4tik 2015eko %49,8ra handitu da.

2. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2015
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Landa-ostatuetako sarrerak %12,1 gehitu dira eta gaualdiak %7,1 abenduan

Euskal AEko landa-establezimenduetan abenduan 24.752 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %7,1 gehiago. Araban %1,9ko jaitsiera eta Bizkaian %3,8koa: Gipuzkoan %19,2 gehitu.

Plazakako betetze-maila, %21,0, ehuneko 0,9 puntu gehiago 2014ko abenduaren aldean. Araban ehuneko 0,8 puntu gutxiago, betetze-maila %19,0. Bizkaian betetze-maila %20,6, ehuneko 1,7 puntu gutxiago 2014ko abenduaren aldean eta Gipuzkoan 3,3 puntu gehiago, %22,2.

Euskal AEko landa-ostatuetan 10.833 bidaiari-sarrera erregistratu ziren 2015eko abenduan, aurreko urteko hil beraren aldean %12,1 gehiago. Sarrerak: Araban %12,0ko gehikuntza, Gipuzkoan %25; Bizkaian %4,2ko jaitsiera.

436 atzerritar-sarrera izan genituen, aurreko urtekoen aldean %13,8ko jaitsiera; sarrera guztien %4,0. Estatuko bidaiarien sarrerak %13,5 gehitu ziren.

Azken abendu honetan bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da Euskal AE osoan, 2014ko abenduaren aldean: duela urtebete 2,39 egun; azken honetan 2,28.

3. taula.- Euskal AEko landa-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2015eko abendua
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Nekazaritza-turismoaren 2015eko balantzea: bidaiari sarrerak %8,9 gehitu eta gaualdiak %9,2

Euskal AEko nekazaritza turismoko establezimenduetan 137.035 bidaiari sarrera izan dira 2015ean, aurreko urtean baino %8,9 gehiago. Gaualdiak 356.476, 2014an baino %9,2 gehiago.

Hiru lurraldeetan gehitu ziren bidaiarien sarrerak: %10,5 Araban, %10,1 Bizkaian, %7,8 Gipuzkoan. Gaualdiek gora hiru lurraldeetan: %17,4 Araban, %9,4 Bizkaian, %7,0 Gipuzkoan.

Batez besteko egonaldia 2015ean, 2014an bezalaxe, 2,60 egun. Betetze-maila 2014ko %23,3tik 2015eko %25,1era luzatu.

4. taula.- Euskal AEko landa-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2015
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %15,0 gehitu ziren 2015eko abenduan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Diciembre 2015
Eguneratze data : 
2016/01/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013113_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali