2016/02/04ko prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). IV/2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %1,2 gehitu ziren 2015eko laugarren hiruhilekoan

2015ean zehar, %1,3ko hazkunde metatua, aurreko urtearen aldean.

Eustaten datuen arabera, 2015eko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko txikizkako merkataritzaren salmenta nominalak %1,2 gehitu ziren, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean. Gasolindegiak sartu gabe, salmentak %2,9 gehitu ziren urte artekoan.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, salmenta-indizea %0,1 nominala jaitsi da, urtaro-eraginak kenduta.

1. taula. Euskal AEko txikizkako merkataritzaren indizea. Urte arteko eta hiruhile arteko aldakuntza-tasa. IV/2015				
Iturria: Eustat.Txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt)

Elikagaien salmenta nominalak %3,6 gehitu ziren 2015eko laugarren hiruhilekoan; gainerako produktuetan %2,4 gehitu eta automobilgintzarako erregaian %15,2 jaitsi, beti ere 2014ko aldi beraren aldean.

Elikagaien txikizkako merkataritzan espezializatua %1,1 gehitu zen; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %5,0 gehitu. Gainerako produktuetan, pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %4,3 gehitu, etxeko ekipamenduan %3,9; kontsumoko beste ondasunetan espezializatuan %0,0. Gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %-2,2.

Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: Araban %0,5 jaitsi; Bizkaian %2,1 gehitu; Gipuzkoan %0,6 gehitu.

Prezioen eraginik gabe, txikizkako merkataritzaren salmentak %1,1 gehitu ziren 2015eko laugarren hiruhilekoan

Txikizkako salmentek -gasolindegiak sartu gabe- %1,5eko gehikuntza erreala izan zuten aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

2015eko laugarren hiruhilekoan salmenta errealetan %0,5eko gehikuntza hirugarrenaren aldean, urtaro-eraginak kenduta.

Elikagaien txikizkakoan %2,1eko gehikuntza erreala; gainerako produktuetan %1,0koa, 2014ko hiruhileko beraren aldean; automobilgintzarako erregai-salmentetan %2,1eko jaitsiera.

Elikagaien txikizkakoan, urte artean %-1,4 dugu espezializatuan ; elikagaiak nagusi diren ez-espezializatuan %+7,2. Elikadura ez direnen merkataritzan, gainerako produktuak nagusi diren ez-espezializatuan %2,3ko jaitsiera. 2014ko laugarren hiruhilekoaren aldean, pertsonaren ekipamenduan espezializatuan %0,0; Etxeko ekipamenduan %4,7ko gehikuntza; Kontsumoko beste ondasunetan %0,7.

Hiru lurraldeetan gehikuntzak salmentetan termino errealetan, aurreko urteko hiruhileko beraren aldean: Araban %1,6, Gipuzkoan %1,3, Bizkaian %0,8.

Euskal AE osoan txikizkako merkataritzako sektorean landunen kopurua %0,6 gehitu da 2015eko laugarren hiruhilekoan hirugarrenaren aldean.

2015eko balantzea

Urte osoan, txikizkako merkataritzaren salmentek %1,3ko gehikuntza nominal metatua. Gasolindegiak sartu gabe, salmentetan %2,8ko gehikuntza, 2015eko datu metatuetan 2014koen aldean.

Termino errealetan, sektorea osorik %1,7 gehitu da; gasolindegirik gabe %1,8.

Urte osoan, tasa nominaletan: Araban %2,2, Bizkaian %1,3, Gipuzkoan %0,8. Prezio finkoetan: Araban %4,9, Gipuzkoan %2,0, Bizkaian %0,5.

Euskal AEn, 2015ean, aurreko urteko batez bestekoaren aldean, txikizkako merkataritzako enplegua %0,1 gehitu da.

2. taula. Euskal AEko txikizkako merkataritzaren indizea. Urte arteko aldakuntza-tasa
Iturria: Eustat.Txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt)

Ohar metodologikoa: Laginketa markora lehen sartu gabeko zenbait enpresa ekarri dira eta indize batzuk birkalkulatu, hartara serie elemental batzuetan adierazgarritasuna hobetu delarik. Jarduera-mota mailan hainbat serie eta beraien agregazioak birzenbatetsi dira.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo txikizkako merkataritzaren indizearen (BMIt) gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo txikizkako merkataritzaren indizearen (BMIt) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak %1,2 gehitu ziren 2015eko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
IV/2015
Eguneratze data : 
2016/02/04
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013144_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali