2016/01/22ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. IV/2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Langabezia-tasa %14,5era jaitsi eta okupatuak %0,5 gehiago dira Euskal AEn 2015eko laugarren hiruhilekoan

Langabezia-tasa ehuneko bi puntu pasa jaitsi da 2015ean zehar

Euskal AEko lan-merkatuaren 2015eko laugarren hiruhileko datuen arabera, okupatuak 889.900 ziren, aurrekoan baino 4.300 gehiago, (%+0,5), Eustaten datuen arabera. Langabezia-tasa %14,5; 2015eko hirugarren hiruhilekoaren aldean bi hamarren gutxiago. 2015eko lehen hiruhilekoan %16,6 zenez, ehuneko 2,1 puntuz jaitsi da 2015ean zehar.

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %57,4 da 2015eko laugarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko bi hamarren gainetik.

Emakumeei eragin die batik bat okupazio-handitzeak, aurreko hiruhilekoan baino 2.300 gehiago dira; gizonak 1.900 gehiago. Bizkaian 2.700 okupatu gehiago; Araban 1.000; Gipuzkoan 500.

Eraikuntzan ez, beste sektoreetan okupatuak goraka

Zerbitzuetan 3.000 okupatu gehiago; 1.200 industrian eta 400 lehen sektorean; eraikuntzan 200 gutxiago.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunek duten ehunekoa, %65,3, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,7 puntu gehiago. Gizonezkoentzat %68,6ko tasa; emakumezkoentzat %62.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %67, aurreko hiruhilekoaren aldean 0,5 puntu gehiago; %66,5 Arabak, 0,7 puntu gehiago; Bizkaiak %64, ehuneko 0,8 puntu gehiago azken hiruhilekoan.

466.300 familia-etxetan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude

2015eko laugarren hiruhilekoan, Euskal AEko 860.300 (zenbatetsia) familia-etxeetako heren batean ez dago pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 9.300 familia gutxiagotan; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 51.500 dira (guztien %6).

Langabezia, %14,5; aurreko hiruhilekoan baino bi hamarren gutxiago.

Langabeak, hots, lan bila aktibo aritu eta lanerako prest daudenak, urteko laugarren hiruhilekoan 151.000 direla zenbatetsi da, 1.300 gutxiago aurreko hiruhilekoan baino. Gizonezko langabeak, 82.600, 2.300 gehiago. Emakumezkoak 3.600 gutxiago, guztira 68.400 hiruhilekoan.

2015eko laugarren hiruhileko datuen arabera, langabezia-tasa %14,5 da, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,2 puntu gutxiago. Emakumeen langabezia %14ra jaitsi da (ehuneko 0,7 puntu gutxiago); gizonena 0,3 puntuz gehitu, %15era. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %34,3 (ehuneko 1,6 puntu gehiago); 16-24 urte bitarteko 14.900 gazte aktibo langabezian.

Langabe-jaitsierarik handiena, Bizkaian (-2.300); langabezia-tasa, %15,8, aurreko hiruhilekoan baino lau hamarren gutxiago. Araban %14,1, sei hamarren gutxiago; langabeak 900 gutxiago, 22.200 guztira. Gipuzkoan 1.900 langabe gehiago aurreko hiruhilekoan baino; langabezia-tasa %12,6 (txikiena) lau hamarren gehiago.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2015eko azaroan, 28-EBko langabezia-tasa %9,1; Espainiakoa %21,4.

NLEren arabera, hiruhileko batez besteko bazkidetuen %98,3 okupatuta dago

Euskal AEn 823.100 hiruhileko batez besteko bazkide daudela zenbatesten da, inkesta garaian Euskal AEko biztanle eta Gizarte Segurantzako bazkide. Haien arteko %98,3 okupatuak dira Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) irizpideen arabera, zeinak baitira BJAk darabiltzanak; 808.900 lagun.

Zenbatetsitako batez besteko 823.100 bazkideetatik 772.600 (%93,9) hiruhilekoan zehar etengabe edo aldi bateko eten batez bazkideturikoak dira; gainerakoak, 50.500, bazkide berriak edo 2015eko laugarren hiruhilekoan baja izan direnak.

BJAren NLE okupatuen %8,1 ez dira Gizarte Segurantzako bazkide (72.100) Euskal AEn kokatutako enpresetan, izan daitezkeelarik funtzionarioen mutualitate publikoetakoak, beste erkidegoetako enpresetakoak edo bestela.

Langabeen %29,1 ez daude langabe gisa erregistraturik Lanbiden

Euskal AEn 143.600 langabe daudela zenbatesten da, batez beste eta Lanbiden erregistraturik; alegia, Euskal AEn bizi eta inkestaren garaian Lanbiden erregistratuta langabe kategoriaren batean. Haietatik %70,9 langabeak dira NLEren definizioaren arabera. (101.800 langabe).

Lanbiden 143.600 langabe daude erregistratuta batez beste; %77,3, 111.000, erregistratuta egon dira hiruhilekoan zehar edo gehienez bajaren bat izan dute; gainerakoak, 32.600 pertsona, aurreneko aldiz erregistratu dira edo baja izan dira Lanbiden 2015eko laugarren hiruhilekoan.

BJAren NLE langabeen %29,1 ez daude erregistratuta Lanbiden langabe gisa (44.000 pertsona), baina baliteke beste kategoriaren batean egotea.

Euskal AEn biztanleria jardueraren arabera. 2015/IV
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Biztanleria jardueraren arabera. Tasa nagusiak. 2015/IV
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

OHAR METODOLOGIKOA: BJAren metodologia berridun serie homogeneoak webean jarriko dira eskuragarri izan orduko.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEn Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Euskal AEn Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua (BJA)

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Langabezia-tasa %14,5era jaitsi eta okupatuak %0,5 gehiago dira Euskal AEn 2015eko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
IV/2015
Eguneratze data : 
2016/01/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013122_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali