2016/02/11ko prentsa-oharra

TURISMOAREN KONTU SATELITEA 2010-2014(a)

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Turismoaren ekarpena 2014an Euskal AEko ekonomiara, %5,9

Turismo hartzailea aurreneko aldiz turismo-gastu osoaren %50en gainetik

2014an Euskal AEn egindako turismo-gastua, 3.922 milioi, BPGren %5,9, Eustaten datuen arabera; 2013an baino hamarren bat gehiago.

2010etik bost hamarrenez gehitu da turismoaren ekarpena Euskal AEko ekonomiara; goia, 2014an. Turismo hartzaileagatik da gehikuntza ia bere osotasunean; alegia, Euskal AEn estatuko pertsonek edo atzerritarrek egindako gastuagatik. Handituz joan da gastuaren osotasunean, 2014an %50,5era iritsiz; aurreneko aldiz handiagoa izan da gastuaren beste osagaiak baino. 2010etik 2014ra, turismo hartzailearen ekarpena ehuneko 3,2 puntuz gehitu da.

Euskal AEn bizi diren turista eta txangolariek, enpresek eta euskal administrazio publikoek eginiko gastu turistikoa – “Gastu turistikoaren beste osagaiak” - %49,5 da, 2010etik aurrera pisua galduz urtero.

1. Taula. Euskal AEko BPGra turismoak egindado ekarpena. Balio absolutua eta portzentajea. Uneko prezioak. 2010-2014(a)					
Iturria: Eustat. Turismoaren kontu satelitea

Gastu turistikoan azpimarragarria da txangolariek egina D bidaiariak ez du gaua etxetik kanpo egiten), bai Euskal AEko egoiliarrena, bai Estatuko gainerakotik eta atzerritik etorritakoek egina; atzerritarrena bereziki garrantzitsua da Gipuzkoan, Frantzia bertan izanik.

Euskal AEn saldo turistikoa negatiboa da historikoki; hobera egin du (326 milioitan) 2010-2014an

Euskal AEn azpimarragarria da kanporako turismoaren garrantzia (euskal hiritarren erkidegotik kanporako bidaia eta txangoak), hartzailearen (erkidegoan bizi ez direnen bidaia eta txangoak Euskadin zehar) aldean; horrek 2.172 milioiko defizita ekarri du 2014an, BPGren %3,2. 2010-2014 bitartean saldoa gutxitu egin da turismo hartzailearen goranzko dinamismoagatik.

Euskal AEaren turismo-fluxuen saldoa
Iturria: Eustat. Turismoaren kontu satelitea

Hiru lurraldeetan hazi da turismoaren garrantzi ekonomikoa 2014an

Bizkaian gastu osoaren %43,9 egin zen 2014an; Gipuzkoan %41,7; Araban %14,4. 2013.aren aldean, Gipuzkoan %4,0ko gehikuntza; Bizkaian %2,6; Araban %2,2.

Gipuzkoan izan dugu -batez ere Donostian eta kostaldean- turismo-tradizio sendoena, baina urterik urte Bizkaiak gero eta protagonismo handiagoa hartu du, gastuan igartzen delarik.

Gipuzkoan du oraindik ere turismoak pisurik handiena ekonomian, beste bi lurraldeen protagonismoa goranzkoa izan arren. 2014an, gastu turistikoa BPGren %7,4 izan zen Gipuzkoan (historiako gorena); Bizkaian %5,1 (baita ere); Araban %5,2.

2. taula: Turismoak euskal ekonomiari egindako ekarpena, lurralde historikoaren eta urtearen arabera. BPGaren (m.p.) gaineko balio absolutua eta ehunekoa. Uneko prezioak (a). 2005-2014
Iturria: Eustat. Turismoaren kontu satelitea

Informazio gehiago.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 Turismoaren kontu satelitea/prentsa ohar gehiago Turismoaren kontu satelitea/datu bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Turismoaren ekarpena 2014an Euskal AEko ekonomiara, %5,9

Eragiketa : 
Turismoaren kontu satelitea
Eragiketa kodea : 
172615
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2016/02/11
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013181_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Grafiko interaktiboak

Mikrodatuak

Metadatuak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali