2016/01/21eko prentsa-oharra
Euskal AEko industri prezioak %0,5 jaitsi ziren 2015eko abenduan aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2015eko abendua 2014koaren aldean) %1,8 jaitsi ziren
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,5 jaitsi ziren 2015eko abenduan aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, abenduko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %1,8 jaitsi da.
Euskal AEko industria-prezioen indizearen urte-arteko aldakuntza-tasa. (%)
Abe, 2013 Api, 2014 Abu, 2014 Abe, 2014 Api, 2015 Abu, 2015 Abe, 2015
|
Urt, 2006 Urt, 2008 Urt, 2010 Urt, 2012 Urt, 2014
|
|
|
Sektorekako azterketa xeheagoak erakusten du, 2015eko abenduan, Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%0,6) eta Erauzketa industriak (%0,6) adarrek igo zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak prezioetan: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-2,3), Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%-0,9), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-0,6).
Urte artean, 2015eko abenduan, 2014koaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Energia elektrikoa, gas, lurruna eta aire egokitua (%3,4), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%2,4), Garraio materialaren fabrikazioa (%1,8). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-13,7), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-4,0).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, abenduan, aurreko hilaren aldean, Energiaren prezioek %-1,7, Bitarteko ondasunak %-0,3, Ekipo-ondasunek %-0,1. Kontsumo-ondasunen prezioak lehengoan, %0,0. Haien barruan, iraunkorrenak %0,1 gehitu, ez-iraunkorrenak %0,0.
Urte artean: Ekipo-ondasunak %0,6 gehitu; Energia %-5,4, Bitarteko ondasunak %-2,3, Kontsumo-ondasunak %-0,5. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak %-0,6; iraunkorrenak %-0,1.
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua