2016/02/25eko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA. 2016ko URTARRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2016ko urtarrilean Euskal AEko industria-prezioek behera egin dute, %1,6, aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2016ko urtarrila 2015ekoaren aldean) %2,9 jaitsi ziren

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak %1,6 jaitsi ziren 2016ko urtarrilean aurreko hilaren aldean. Datu horiek aintzat, urtarrileko urte arteko tasa (azken hamabi hiletan industria-prezioek izandako aldakuntza) %2,9 jaitsi zen.

2016ko urtarrilean, Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%3,9), Erauzketa industriak (%2,9) eta Elikaduraren industria, edariak eta tabakoa (%1,2) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-17,1), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-0,7), Industria kimikoa (%-0,7).

Urte arteko aldian (2016ko urtarrila, 2015ekoaren aldean), prezio-hazkunderik handienak: Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%4,6), Erauzketa industriak (%2,5), Kautxu, plastikoa eta ez-metalezko beste produktu mineralak (%2,3). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-21,3), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-4,4), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%-0,9).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, urtarrilean, sektore-talde handien prezioen bilakaeran zeinu ezberdinak. Energiaren prezioak %8,8 jaitsi ziren; Bitarteko ondasunenak %0,4; Ekipo-ondasunenak %0,2 gehitu eta Kontsumo-ondasunenak %0,6. Azken horien barruan, iraunkorren prezioak %0,1 gehitu eta ez-iraunkorrenak %0,8.

Urte artean: Energiaren prezioak %-11,3, Bitarteko ondasunenak %-2,3. Ekipo ondasunen prezioak %0,6 gehitu, Kontsumo-ondasunenak, guztira, %0,1. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %-0,7; ez-iraunkorrenak %+0,3.

Euskal AEko Industriako Prezioen Indizea. Aldakuntza-tasak (p). 2016ko urtarrila
Iturria: Eustat. Industria-prezioen indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2016ko urtarrilean Euskal AEko industria-prezioek behera egin dute, %1,6, aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Eragiketa kodea : 
Periodikotasuna : 
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Formatu erabilgarriak : 
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013260_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali