HomeGaiakKanpo merkataritzaPrentsa Oharrak Euskal AEko esportazioak...

2016/03/02ko prentsa-oharra

KANPO-MERKATARITZAREN ESTATISTIKA (KAMEE) IV/2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazioak %2,4 jaitsi ziren 2015eko laugarren hiruhilekoan

2015ean kanpo saldo hobea 2014an baino; 5.000 milioi euro pasa

Euskal AEko esportazioak %2,4 nominala jaitsi ziren 2015eko laugarren hiruhilekoan, EUSTATen arabera. 2015ean 5.728 milioi euro; 2014an, 5.867. Esportazio ez-energetikoak bakarrik hartuz kontuan, aurreko urtean baino zertxobait hobeto.

Inportazioak 2015eko azken hiruhilekoan 4.235 milioitik 4.175era jaitsi dira, %-1,4. Inportazio ez-energetikoak %14,6 gehitu.

Euskal AEko ondasun kanpo-merkataritzaren  bilakaera. 2015, Hirugarren hiruhilekoa. Milaka eurotan
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE)

Saldo garbia, positiboa: 1.554 milioiko superabita. Esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %137,2. Produktu energetikoak bazter utzita, merkataritza saldo ez-energetikoak 2.007 milioiko superabita du, 2014ko laugarren hiruhilekoan baino ia 405 milioi gutxiago. Estaldura-tasa ez-energetikoa %186,6tik %162,9ra jaitsi.

Europar Batasunerako esportazioak %2 gehitu dira 2014ko aldi beraren aldean, esportatutako guztiaren %65,3 dira, ehuneko 2,8 puntu gehiago. Hazkundeak esportazioetan: Alemaniara (%14,6), Frantziara (%7,1), Italiara (%6,8), Erresuma Batura (%6,6), Esportazioak 28-EBtik kanpora: Mexikora gehikuntza (%2,9); jaitsierak Estatu Batuetara (%-3,6) eta Txinara (%-10,4).

Europar Batasunetik, inportazioak %5,8 gehitu: Irlandatik %48,2, Alemaniatik %23,8, Italiatik %13,3, Frantziatik %10,2. Erresuma Batutik %-14,8. Baltikoko estatuetatik inportazio jaitsiera, eta gehikuntza Europako zentro eta sortaldetik. Munduko gainerakotik, gehikuntza nagusiak: Estatu Batuetatik (%19,1), Txinatik (%14,4), Errusiatik (%11,6).

Muga-zergen sekzioen arabera, esportazioetan, Produktu Mineralenetan %-19, prezioen jaitsieragatik; tonetan %20,2ko gehikuntza; Metalen eta bere manufakturenetan (%-4,9). Goraka Material elektrikoa (%1), Garraio-materiala (%2,3). Hazkundeak inportazioetan: Garraio materiala (%61,7), Material elektrikoa (%28,2). Atzeraka Produktu mineralak (%-30,4). Azken horiek tonetan %12,1eko gehikuntza.

Araban esportazio hazkunderik handiena (%7,3), batez ere Garraio materialagatik (%28,8) eta Plastikoengatik eta kautxuagatik (%23,1). Arabako inportazioak %36 gehitu: Garraio-materiala (%104,9), Material elektrikoa (%50,7).

Bizkaiko esportazioetan, %-8,8; bost sail handienetan beheraka: Metalak eta euren manufakturak %-4,6, Produktu mineralak %-19,3, Material elektrikoa %-9,5, Garraio materiala (%-1,7), Plastikoak eta kautxua %-4,9. Inportazioetan %-12; izan ere, sail nagusian, Produktu mineraletan (guztiaren %44,3), %-30,8.

Gipuzkoan, esportazioetan %-1,9, batez ere Garraio materialagatik (%-29,1). Inportazioetan %-1,2. Material elektrikoa %+12,4, Metalak eta beren manufakturak %-12,6, Produktu kimikoak %-31,8.

KANPO MERKATARITZAREN BALANTZEA- 2015

2015ean %-1,3 esportazioetan eta %-3 inportazioetan Euskal AEn. Kanpo saldoak hobera egin du aurreko urtearen aldean; superabita, 5.134 milioi.

Esportazioak, 21.955 milioi 2015ean, aurrekoan baino %1,3 gutxiago, ia 289 milioi gutxiago. Ondasun ez-energetikoen esportazioak, %1 gehitu.

Inportazioak, 16.822 milioi, 2014an baino %3 gutxiago, 526 milioi gutxiago. Inportazio ez-energetikoek, %14,1eko gehikuntza.

Euskal AEko ondasun kanpo-merkataritzaren  bilakaera. 2015. Milaka eurotan
Iturria: Eustat. Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE)

Lurraldeetan, denetik. Araban eta Gipuzkoan bi fluxuak goraka, Bizkaian biak beheraka. Esportazioak: %+0,2 Araban, %+1,7 Gipuzkoan, %-4,5 Bizkaian. Inportazioak: %+11,1 Gipuzkoan, %+31,4 Araban, %-14,5 Bizkaian.

Europar Batasunerako esportazioak %0,9 gehitu; hortik etorritako inportazioak %5,5 gehitu. Esportazio gehikuntza nagusiak: Italiara (%16,9), Erresuma Batura (%6,8), Frantziara (%5,6). Inportazioetan: Alemaniatik (%20,6), Erresuma Batutik (%15,1), Frantziatik (%11,7).

Esportazio gehikuntzak, EBtik kanpora: Mexikora (%12,2), Estatu Batuetara (%0,7). Jaitsierak: Txinara (%-30,5). Inportazioak Txinatik gehitu (%25,1); Errusiatik nabarmen (%-47,4) jaitsi.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE). Prentsa ohar gehiago Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazioak %2,4 jaitsi ziren 2015eko laugarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
IV/2015
Eguneratze data : 
2016/03/02
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013285_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali