HomeGaiakJaiotzakPrentsa Oharrak Euskal AEn jaioen izen...

2016/02/19ko prentsa-oharra

JAIOTZEN ESTISTIKA- izen ugarienak 2012-2014

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn jaioen izen ugarienak, Ane eta Markel

Ama atzerritarrek ere euskal izenak aukeratzen dituzte

1996tik hona, Ane da neska-izena aukeratzeko orduan gurasoen kutunena, Eustaten arabera, Euskal AEn 2012-2014 artean jaiotakoen izenez ari delarik. Ondoren June, Irati, Nahia, Uxue, Izaro.

Mutikoentzako izen ugarienak: Markel, Jon, Ander. Gero Oier, Iker, Ibai.

2012-2014 eta 2010-2012 aldiak konparatuz gero, Elene eta Martina sartzen dira aurreneko 25en artean, eta irten Eider eta Nerea. Alex eta Hugo sartu, irten Aritz eta Urko.

Erregistro Zibilak gehienez bi izen bakun edo konposatu bat jartzeko aukera ematen du. Ehun izen ugarienen artean ez dago konposaturik bat ere; garai batean oso-oso ohikoak ziren.

Izen bereko grafia ezberdinak

Euskal izenak dira nagusi, batzuetan bi grafia agertzen direlarik: Ane-Anne, Itxaso-Itsaso, Leire-Leyre, Jon-Ion, Aritz-Haritz.

Ama atzerritarrek ere euskal izenak aukeratzen dituzte, baina badago alderik rankin orokorraren aldean. 5 neska-izen ugarienen arteko 3 – Ainhoa, Naiara, Leire- euskal izenak dira; zerrendako aurrenekoa Sara da, hebrearra; bigarren Sofia, grekoa. Mutiko-izenetan Ander bigarren eta Iker laugarren, euskal izenak; aurrena Adam, hebrearra; hirugarren Mohamed, arabiarra; bosgarren David, hebrearra.

Amen artean Ainhoa nagusi; aiten artean Aitor

Hona hemen 2012/2014 artean ama izan zirenen izen ugarienak: Ainhoa, Leire, Nerea, Maria, Amaia, Ainara, Laura, Sonia, Marta, Iratxe. Emakume hauek gehienak 1973-1983 artean jaio ziren; 3 izen ugarienak euskal izenak ziren, baina izen gaztelarrak oraindik asko erabiltzen ziren, batez ere Mariarekin konposatuak.

2012/2014 artean aita izan zirenen izen ugarienak: Aitor, Javier, David, Iker, Asier, Iñigo, Gorka, Mikel, Jon, Iñaki. 1972-1982 artean jaiotako gizonak ziren gehienak; izen konposatuak gutxituz, euskal izenak gehituz.

graf0013246_01_e.png

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eusTel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo jaiotzen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko jaiotzen estatistikarii buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn jaioen izen ugarienak, Ane eta Markel

Eragiketa : 
Jaiotzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010302
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2016/02/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013246_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali