HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2016/02/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA. 2016ko urtarrila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %12,7 gehitu ziren 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

ko urtarrilean

Gaualdiak %15,0 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean

2016ko urtarrilean, 141.785 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 16.001 gehiago, %12,7ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %24,4 gehitu ziren Gipuzkoan, %12,1 Araban, %4,1 Bizkaian.

Gaualdiak, 2016ko urtarrilean, 252.143; aurreko urtekoan baino 32.901, %15,0 gehiago. Gaualdiek ere urte arteko bilakaera positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Gipuzkoan %26,0, Araban %17,2, Bizkaian %6,1.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2016ko urtarrila
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiariak %13,0 gehitu dira aurreko urteko urtarrilaren aldean, atzerrikoak berdintsu, %12,0. Araban estatukoak %14,1 gehitu dira, atzerritarrak %3,8. Bizkaian estatukoak %4,1 gehitu eta atzerritarrak %4,0. Gipuzkoan estatukoak %25,0 gehitu, atzerritarrak %23,0.

Batez besteko egonaldia, urtarrilean, 1,78 egun, 2015ekoan 1,74 zelarik. Araban lehengo urteko 1,73 egunetik aurtengo 1,80ra luzatu; Bizkaian 1,75etik 1,79ra luzatu; Gipuzkoan 1,74tik 1,76ra luzatu.

Plazakako betetze-maila ehuneko 3,6 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2015eko urtarrileko %27,8tik aurtengo %31,4ra. Araban ehuneko 4,3 puntuz gehitu da, 2015eko urtarrileko %25,0tik aurtengo %29,3ra. Bizkaian ehuneko 0,7 puntuz gehitu da, 2015eko urtarrileko %28,2tik aurtengo %28,9ra. Gipuzkoan ehuneko 7,3 puntuz gehitu, 2015eko urtarrileko %28,7tik aurtengo %36,0ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 4,3 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %40,6ra. Araban ehuneko 6,3 puntuz gehitu, %39,6ra; Bizkaian 0,7z, %38,6ra; Gipuzkoan 8,3z, %43,7ra.

Hotel-okupaziorik handienak, plazaka, urtarrilean Donostian (%40,1), Arabako Errioxan (%39,3), Gipuzkoako kostaldean (%38,2).

Asteko eguna aintzat hartuta, 2016ko urtarrilean, Euskal AE osoan, plazakako okupaziorik handiena (%40,9) aste-bukaeretan; %26,9 lanegunetan.

Landa-ostatuetako sarrerak %28,5 gehitu dira eta gaualdiak %25,4 urtarrilean

Euskal AEko landa-ostatuetan 4.511 bidaiari-sarrera erregistratu ziren urtarrilean, aurreko urteko hil beraren aldean %28,5 gehiago. Araban %37,0ko gehikuntza, Bizkaian %54,3, Gipuzkoan %14,6. 460 atzerritar sarrera izan genituen, %+94,1 aurreko urtekoen aldean eta sarrera guztien %10,2. Estatuko bidaiarien sarrerak %23,8 gehitu ziren.

Euskal AEko landa-establezimenduetan urtarrilean 10.867 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %+25,4. Araban %27,2ko gehikuntza, Bizkaian %34,2koa; Gipuzkoan %20,4koa.

Plazakako betetze-maila, %10,2, ehuneko 2,2 puntu gehiago 2015eko urtarrilean baino. Araban ehuneko 2,0 puntu gehiago, betetze-maila %10,4. Bizkaian betetze-maila %9,4, ehuneko 2,5 puntu gehiago 2015eko urtarrilaren aldean; Gipuzkoan 2,1 puntu gehiago, %10,6.

Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da Euskal AE osoan, 2015eko urtarrilaren aldean: duela urtebete 2,47 egun; aurtengoan 2,41.

2. taula.- Euskal AEko landa-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2016ko urtarrila
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %12,7 gehitu ziren 2016

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
ENERO 2016
Eguneratze data : 
2016/02/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013247_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali