2016/02/16ko prentsa-oharra

ESKOLA-JARDUERAREN ESTATISTIKA 2014/15

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Unibertsitatez kanpoko ikasle kopurua %1,5 gehitu zen 2014/15 ikasturtean Euskal AEn

Ikasleen %31,4k diru-laguntza publikoren bat izan zuen, zenbatekoa %2,5 gehitu zelarik

2014/15 ikasturtean ikasketa ez-unibertsitarioren batean 419.810 ikasle aritu ziren, aurrekoan baino %1,5 gehiago, Eustaten datuen arabera. %92,2 Araubide Orokorrekoetan (%+1,7); %8 Berezikoetan (%-0,3).

Bizkaian ikasleen %51, Gipuzkoan %33, Araban %16. Banaketa hau Orokorrekoetan, guztietan. Berezikoetan, Kirol Irakaskuntzak Bizkaian (%86) batez ere; Arte Plastikoak eta Diseinua Araban (%57); Dantza, Araban bakarrik.

1. taula.- Euskal AEko unibertsitatez kanpoko ikasleak, irakaskuntza mailaren arabera, lurraldeari jarraiki. 2014-15 ikasturtea					
Iturria: Eustat. Eskola-jardueraren estatistika. 2014-15

Orokorrekoetan, antzeko ikasle kopurua zentro publiko eta pribatuetan, bi salbuespenekin: Lan Hezkuntzan 10etik 6 publikoetan; Helduen Hezkuntzan ia denak (10etik 9,8) publikoetan. Berezikoetan, ikasle gehiago publikoetan: Hizkuntzetan eta Dantzan %100; gainerakoetan %70.

18 urtez goraka joan ondoren, Haur Hezkuntzan jaitsiera (%-1,1) bigarren urtez jarraian; jaitsiera duen irakaskuntza maila bakarra da. Derrigorrezkoetan goraka, Lehen Hezkuntzan (%2,2) eta DBHn (%2,7), aurreko urteetako Haur Hezkuntzako gorakadengatik. Batxilergoan %1, aurreko urteetan bezalatsu.

Gehikuntzarik handienak Helduen Hezkuntzan (%6,8) eta Hasierako lan-kualifikazio programetan (%4).

Lan Hezkuntzan matrikulazio-kopurua nabarmen hazten, bai maila ertainean (%3,7), bai goikoan (%3,3). Gorabeherekin, joera hau eduki dugu azken sei ikasturteetan.

Neskek Hizkuntzak eta Batxilergoa nahiago; mutilek Batxilergoa, Goi Mailako Lan Hezkuntza eta Hizkuntzak

Ez-derrigorrezkoetan (Batxilergoa, Hizkuntzak, Lan Hezkuntza), badago alderik genero-ikuspegitik, Batxilergoan izan ezik.

2. grafikoa.- Unibertsitatez kanpoko ikasle kopurua, hezkuntza mailaren eta sexuaren arabera (%), Euskal AE. 2014-15 ikasturtea
Iturria: Eustat. Eskola-jardueraren estatistika 2014-15

Lan Hezkuntza mutilek nahiago, %42k; nesken %25ek. Mutilen %60k espezialitate teknikoak aukeratzen dituzte: fabrikazio mekanikoa, elektrizitatea-elektronika, informatika eta komunikazioak. Neskek, antzeko proportzioan, prestakuntza soziala edo kudeaketakoa: osasungintza, zerbitzu soziokulturalak eta komunitaterakoak, administrazioa-kudeaketa.

Hizkuntzetan, nesken %38, mutilen %20.

Gipuzkoan ikasle atzerritar gehienak D ereduan

2014-2015ean, Euskal AEn eta Orokorrekoetan 31.977 ikasle atzerritar (%8) aritu ziren. Bizkaian %7,5, Gipuzkoan %7,6, Araban %12.

2. grafikoa.- Irakaskuntza Orokorreko ikasle atzerritarrak, hizkuntza ereduaren eta lurraldearen arabera (%). Euskal AE. 2014-15 ikasturtea
Iturria: Eustat. Eskola-jardueraren estatistika 2014-15

Atzerritar gehien Hasierako lan-kualifikazio programetan (%32) eta Helduen Hezkuntzan (%39). Gainerakoetan %6-%9 bitarte.

Atzerritarren %52 D ereduan ari dira Gipuzkoan, %35 Bizkaian eta %29 Araban.

Ikasleen %31,4k diru-laguntzaren bat

Euskal AEko Administrazioak 55,2 milioi eman zituen diru-laguntzetan 2014-2015ekoan (%2,5 gehiago aurrekoaren aldean), 126.621 ikaslerentzat (%31).

Lehen Hezkuntzan eta DBHn diru-laguntzarik gehien, ikasleen %43rentzat Hasierako lan-kualifikazio programetan ikasleen %47k izan zuen eta Batxilergoan %28k. Berezikoetan, gutxiagok.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko eskola-jardueraren estatistikaren gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko eskola-jardueraren estatistikaren gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Unibertsitatez kanpoko ikasle kopurua %1,5 gehitu zen 2014/15 ikasturtean Euskal AEn

Eragiketa : 
Eskola-jardueraren estatistika
Eragiketa kodea : 
040601
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2016/02/16
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013225_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali