Eustat

Eustat Euskadi.eus
back
Jarraiguzu

Prentsa-oharra, 2016/02/26

ETXEKO LANAREN KONTU SATELITEA 2013


Euskal AEko ordaindu gabeko etxeko lana BPG-aren % 32,4 izango zen 2013an


Ehuneko horrek portzentajezko 14 puntu behera egin du azken hogei urteetan


Euskal AEko etxeko ekoizpenaren balioa 21.342 milioi eurokoa izan zen 2013an, eta horrek esan nahi du urte horretako Barne Produktu Gordinaren (BPG) % 32,4 izan zela, Eustatek landutako datuen arabera.


Etxeko Lanaren Kontu Satelitearen bosgarren edizioa egin du EUSTATEK; etxeek egindako ekoizpen-jardueren irudi osoa ematea du funtsezko helburutzat, eta horrelako jarduerek ekarritako balio ekonomikoa zenbatestea, neurri handi batean ez baitago jasota Barne Produktu Gordinaren estimazioetan. Ekoizpen-jarduera nagusiak hauek dira: ostatua ematea, zaintzea eta heziketa ematea, jaten ematea eta arroparekin lotutako zereginak.


graf0013261_01_e.png


graf0013261_02_e.png


Azken hogei urteetako datuak aztertuta, ordaindu gabeko etxeko lanaren balioak BPG-N duen parte-hartze ehunekoaren murrizketa nabarmentzen da, hain zuzen 1993ko % 46,2tik 2013ko % 32,4ra; halere, serieko ehuneko txikiena 2008an izan zen, eta berriro egin zuen gora aldiaren amaieran, 2008tik 2013ra bitartean. Beste behin ere, etxeko ekoizpenak zikloen aurkako izaera duela gelditzen da agerian; izan ere, gora egiten du krisialdietan, merkatuko ekonomiatik ordaindu gabeko etxeko ekonomiara baliabideak igarotzen direlako, eta horren ondorioz, aurreko urteetan, hedapen-uneetan, merkatuan eskatutako ekoizpena etxera igarotzen da.


Eginkizunen araberako banaketak, 2013an, ez du 2008arekiko alde handirik. Zehazki eginkizun hauek dute 2013an proportzio handiena: Jaten (% 43,3) eta ostatua (% 31,2) ematea; jarraian, zaintzea eta heziketa ematea (% 17,7) ageri dira, eta azkenik, Arropa eta bestelakoak (% 7,9).


graf0013261_03_e.png


Etxeko ekoizpenaren balioaren generoaren araberako banaketari dagokionez, gizonezkoen parte-hartzearen hazkundea nabarmendu beharra dago; portzentajezko bost puntu inguru hazi da azken bost urteetan, 2008ko % 28,6tik 2013ko % 33,3ra. Eginkizunen arabera, Etxebizitza (% 37,6) eta Jaten ematea (% 35,7) eginkizunetan dago gizonezkoen ekarpen handiena 2013an, eta horietatik oso gertu dago Zaintzea eta heziketa ematea (% 31,2); gutxien, aldiz, Arropa eta bestelakoak ematea (% 16,9) eginkizunean parte hartzen dute.


graf0013261_04_e.png


Ikuspegi luzeago batetik, azken 20 urteetako bilakaeran aintzat hartuta, gizonezkoek etxeko lanean duten parte-hartzeak ia 13 puntuko igoera izan badu ere, emakumeen ehunekoa horren bikoitza da oraindik 2013ko guztizkoaren arabera.


graf0013261_05_e.png


Ordaindu gabeko etxeko lanaren lurraldeen araberako banaketa horietako bakoitzaren biztanle kopuruaren araberakoa da. Arabak etxeko ekoizpenaren % 14,8a sortzen du, Bizkaiak % 54,4a eta Gipuzkoak gainerako % 30,8a.


Etxeko lanaren generoen araberako banaketa, berriz, antzekoa da hiru lurraldeetan, baina Araban gizonezkoen parte-hartzea portzentajezko bi puntu handiagoa da Euskal Autonomia Erkidegoko batezbestekoa baino.


Bestelako ekonomiei dagokienez, denbora aintzat hartuta, Suitzarekin baino ezin da konparaziorik egin; etxeko lana, 2013an, BPG-aren % 37a izan zen han, eta lan horren % 62a emakumeek egiten zuten. Aspaldikoagoak dira Frantzia eta Espainiaren 2010eko erreferentziak; etxeko lana BPG-aren % 36 eta % 41 izan zen horietan, hurrenez hurren.



Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko etxeko lanaren kontu sateliteari buruzko prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko etxeko lanaren kontu sateliteari buruzko datu-bankua

Elementu Elkartuak

Zure feedback-a. Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?

Oso baliagarria Baliagarria Ez oso baliagarria Ez da inondik ere baliagarria

Baduzu iradokizunik?

Bai, badut