Prentsa-oharra, 2016/02/29
Hamar langile edo gehiago dituzten enpresa berritzaileen ehunekoan Debagoiena nagusi eskualdeen artean, eta Donostia, hiriburuen artean
Hamar langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen ehunekoa % 37,1ekoa izan zen 2014an Euskal AEn, eta haien presentzia zabalduagoa dago Gipuzkoan, Eustaten datuen arabera.
Zehazkiago, Gipuzkoako zazpi eskualdeetako bostean, hamar langile edo gehiagoko enpresen % 40 baino gehiago ziren berritzaileak 2014an: Debagoienan, % 47,1; Goierrin, % 44,0; Tolosaldean, % 41,8; Urola Kostan, % 40,5; eta Donostialdean, % 40,4. Araban, tamaina horretako enpresa berritzaileen presentzia handiena Kantauri Arabarra (% 42,2) eta Arabako Besteak eskualdetan (% 40,7) dago. Azkenik, Bizkaian, % 40tik behera bada ere, Durangaldea da berrikuntza egiten duten enpresen ehuneko altuena duen eskualdea (% 38,9), eta atzetik Plentzia-Mungia (% 38,4) eta Enkarterri (% 36,9) ditu.
Enpresa berritzaile gutxien dituzten eskualdeei dagokienez, aipatzekoak dira Arabako Errioxa (% 30,9), Markina-Ondarroa Bizkaian (% 33,4) eta Bidasoa Beherea Gipuzkoan (% 37,3).
Hiriburuetan berrikuntza egiten duten hamar langile edo gehiagoko enpresa berritzaileen 2014ko datuei erreparatuz gero, Donostia gailentzen da (% 42,2); sei puntu baino gehiago ateratzen baitizkie Gasteizi (% 36,1) eta Bilbori (% 33,7).
Informazio gehiago:
Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística
Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz
Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62
Euskal AEko berrikuntzaren inkesta. Prentsa-ohar gehiago
Euskal AEko berrikuntzaren inkesta. Datu-bankua