2016/03/22ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA 2016KO OTSAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2016ko otsailean Euskal AEko industria prezioek %0,3 egin dute behera aurreko hilaren aldean

Urtebetean (2015eko otsailetik 2016kora) industriako prezioek %3,9 egin dute behera

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak %0,3 jatsi ziren 2016ko otsailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, otsaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industria-prezioek izandako aldakuntza) %3,9 jaitsi da.

2016ko otsailean, Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%0,8), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%0,5), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%0,3) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (%-3,6), Erauzketa industriak (%-1,3), Altzariak, beste manufaktura-industriak, konponketa eta instalazioa (%-1,1).

Urte artean (2016ko otsaila, 2015ekoaren aldean), prezio-hazkunderik handienak: Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%4,2), Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%1,9), Kautxu, plastikoa eta ez-metalezko beste produktu mineralak (%1,2), Garraio-materialaren fabrikazioa (%1,2). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-28,0), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-4,8), Ehungintza, larrugintza eta zapatagintza (%-2,0).

Ondasunen helburu ekonomikoaren arabera, aurreko hilaren aldean, sektore-talde handien prezioen bilakaera: Ekipo-ondasunenak %0,3 gehitu, Bitarteko ondasunenak %0,6 jaitsi; Energiaren prezioak %0,1 jaitsi; Kontsumo-ondasunenak %0,7 jaitsi. Horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %-0,7, ez-iraunkorrenak %-0,8.

Urte artean: Energiaren prezioak %-15,7, Bitarteko ondasunenak %-2,6, Kontsumo-ondasunenak %-0,5. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %-0,7; ez-iraunkorrenak %-0,4. Ekipo-ondasunen prezioak %0,9 gehitu.

Euskal AEko Industriako Prezioen Indizea. Aldakuntza-tasak (p). 2016ko otsila
Iturria: Eustat. Industria-prezioen indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2016ko otsailean Euskal AEko industria prezioek %0,3 egin dute behera aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Febrero 2016
Eguneratze data : 
2016/03/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013326_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali