2016/04/06ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PRODUKZIOAREN INDIZEA, 2016KO OTSAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industri jarduera %5,1 gehitu zen 2016ko otsailean

Industri Produkzioaren Indizeak %5,6ko gehikuntza izan du 2016ko lehen bi hiletan

Eustaten datuen arabera, 2016ko otsailean %5,1 gehitu zen Euskal AEko industri produkzioa lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2015eko hil beraren aldean. Industri Produkzioaren Indizeak %5,6ko gehikuntza izan du 2016ko lehen bi hiletan.

Urtaroen eragina zuzenduta, %0,5 gutxitu zen Euskal AEko industri produkzioa, 2016ko urtarrilaren aldean.

2016ko otsailean, 2015ekoaren aldean: Ekipo ondasunetan %14,2ko hazkundea, Energian %2,8, Bitarteko ondasunetan %2,6. Kontsumo-ondasunak %0,9 gutxitu guztira; iraunkorrak %-2,7, ez-iraunkorrak %-0,2.

1. taula. Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea.  Sektore nagusiak. Urte arteko hazkunde-tasak. A-38 sektorizazioa. Behin-behineko datuak	
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Euskal industriako pisurik handieneko sektoreen artean, hazkunderik handienak 2016ko otsailean, urte artean: Garraio materialean %18,5; Makineria eta ekipoan %10,2; Zurgintza, paper eta arte grafikoetan %9,6. Metalurgia eta metalezko produktuetan %3,4ko gehikuntza; azpisektoreetan denetik, nabarmentzekoa Siderurgia (%-15).

Jaitsierarik handienak urte artean: Material eta ekipo elektrikoa %-4,3; Energia elektrikoa, gasa eta lurruna %-4,1.

2. taula. Euskal AEko Industria-produkzioaren indizea. Hazkunde-tasak. Behin-behineko datuak. 2016ko otsaila				
Iturria: Eustat. Industria-produkzioaren indizea

Lurraldeetan, Industri Produkzioaren Indizearen otsaileko urte artekoa, positiboa hiruretan: Araban %7,6; Bizkaian %4,9; Gipuzkoan %3,8. Hil artean, 2016ko urtarrilaren aldean: Araban %-2,5, Bizkaian %-0,7, Gipuzkoan %+1,0.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria-produkzioaren indizeari (IPI) buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industri jarduera %5,1 gehitu zen 2016ko otsailean

Eragiketa : 
Industria-produkzioaren indizea
Eragiketa kodea : 
112312
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Febrero 2016
Eguneratze data : 
2016/04/06
Hurrengo eguneratzea : 
2019/03/07
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013334_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali