2016/04/22ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. 2016/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Langabezia-tasa %14,4ra jaitsi eta okupatuak egonkor Euskal AEn 2016ko lehen hiruhilekoan

Biztanle aktiboak, gutxiago; jarduera-tasa, %57,1

Euskal AEko lan-merkatuko 2016ko lehen hiruhileko datuen arabera, okupatuak 894.600 ziren, hiru hilabete lehenago baino 300 gutxiago, (%0,0), Eustaten datuen arabera. Langabezia-tasa, %14,4; 2015eko laugarren hiruhilekoan baino hiru hamarren gutxiago.

Okupatuen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %57,1 da 2016ko lehen hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko bi hamarren azpitik.

Gizonei eragin die batik bat okupazio-jaisteak, okupatuak aurreko hiruhilekoan baino 1.700 gutxiago dira; emakumeak 1.300 gehiago. Bizkaian 1.400 okupatu gutxiago; Gipuzkoan eta Araban 500 gehiago bi kasuetan.

Industriak enplegu garbia sortu du, bai hiruhileko artean, bai urte artean

2016ko lehen hiruhilekoan 189.000 okupatu industrian, +2.400 aurreko hiruhilekoaren aldean eta +5.100 aurreko urteko hiruhileko beraren aldean.

Lehen hiruhileko honetan, aurrekoaren aldean, okupazio garbian: zerbitzuetan -1.500; eraikuntzan -1.100; lehen sektorean -200.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunen ehunekoa, %64,8, aurreko hiruhilekoan bezala. Gizonezkoentzat %68; emakumezkoentzat %61,7.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %66,2, aurreko hiruhilekoaren aldean 0,1 ehuneko puntu gehiago; Araba (%66) eta Bizkaia (%63,7) lehengoan.

481.700 familia-etxetan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude

2016ko lehen hiruhilekoan, Euskal AEko 872.400 (zenbatetsia) familia-etxeetako heren batean ez dago pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 8.800 familia gehiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 53.500 dira (guztirakoaren %6,1).

Langabezia, %14,4; aurreko hiruhilekoan baino hiru hamarren gutxiago

Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko lehen hiruhilekoan 150.700 direla zenbatetsi da, aurreko hiruhilekoan baino 4.100 gutxiago. Gizonezko langabeak, 81.200, 3.400 gutxiago. Emakumezkoak 700 gutxiago, 69.500.

2016ko lehen hiruhileko datuen arabera, langabezia-tasa %14,4 da, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,3 puntu gutxiago. Gizonen langabezia, %14,7ra jaitsi da (ehuneko 0,5 puntu gutxiago); emakumeena 0,1 puntuz jaitsi, %14,1era. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %34,1 (ehuneko 0,8 puntu gutxiago); 16-24 urte bitarteko 15.200 gazte aktibo langabezian.

Langabe-jaitsierarik handiena, Gipuzkoan (-4.400); langabezia-tasa, %11,9, aurreko hiruhilekoan baino 1,3 puntu gutxiago. Bizkaian %16, lehengoan; 100 pertsona gutxiago, 87.500 guztira. Araban 400 pertsona gehiago dira langabeak aurreko hiruhilekoaren aldean; langabezia-tasa %14,5, lehengoan.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2016ko otsailean, 28-EBko langabezia-tasa %8,9, Espainiakoa %20,4.

Azken urtean landunak gehitu eta langabeak jaitsi

Euskal AEko biztanle okupatuak 8.700 pertsona gehiago, 2015eko lehen hiruhilekoaren aldean. Emakumeei eragin die batik bat okupazio-handitzeak, 6.700 gehiago dira; gizonen kasuan, 1.900 gehiago.

Langabezia-tasa ehuneko 2,3 puntuz jaitsi da (%16,7tik %14,4ra). 2015eko lehen hiruhilekoan baino 26.400 gutxiago Euskal AEn.

NLEren arabera, hiruhileko batez besteko bazkidetuen %97,9 okupatuta dago

Euskal AEn 828.000 hiruhileko batez besteko bazkide daudela zenbatesten da, inkesta garaian Euskal AEko biztanle eta Gizarte Segurantzako bazkide. Haien arteko %97,9 okupatuak dira Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) irizpideen arabera, zeinak baitira BJAk darabiltzanak; 810.200 lagun.

Zenbatetsitako batez besteko 828.000 bazkideetatik 784.300 (%94,7) hiruhilekoan zehar etengabe edo aldi bateko eten batez bazkideturikoak dira; gainerakoak, 43.700, bazkide berriak edo 2016ko lehen hiruhilekoan baja izan direnak.

BJAren NLE okupatuen %8,2 ez dira Gizarte Segurantzako bazkide (73.500) Euskal AEn kokatutako enpresetan, izan daitezkeelarik funtzionarioen mutualitate publikoetakoak, beste erkidegoetako enpresetakoak edo bestela.

Langabeen %30,1 ez daude langabe gisa erregistraturik Lanbiden

Euskal AEn 140.400 langabe daudela zenbatesten da, batez beste eta Lanbiden erregistraturik; alegia, Euskal AEn bizi eta inkestaren garaian Lanbiden erregistratuta langabe kategoriaren batean. Haietatik %70,7 langabeak dira NLEren definizioaren arabera (99.300 langabetu).

Lanbiden 140.400 langabe daude erregistratuta batez beste; %82,5, 115.900, erregistratuta egon dira hiruhilekoan zehar edo gehienez bajaren bat izan dute; gainerakoak, 24.500 pertsona, aurreneko aldiz erregistratu dira edo baja izan dira Lanbiden 2016ko lehen hiruhilekoan.

BJAren NLE langabeen %30,1 ez daude erregistratuta Lanbiden langabe gisa (45.400 pertsona), baina baliteke beste kategoriaren batean egotea.

Euskal AEn biztanleria jardueraren arabera (1). 2016/I
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Biztanleria jardueraren arabera. Tasa nagusiak (1). 2016/I
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Biztanleria Jardueraren Arabera eta langabezia tasa Euskal AE (1). Serie homogeneoa
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

OHAR METODOLOGIKOA: Eskuragarri daude Eustaten Datu Bankuan ondoko taulak BJA metodologia berriarekin: biztanleria jardueraren arabera, eta jarduera, okupazio eta langabezia tasa.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEn Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Euskal AEn Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua (BJA)

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Langabezia-tasa %14,4ra jaitsi eta okupatuak egonkor Euskal AEn 2016ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2016/04/22
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013357_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali