HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2016/04/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA 2016KO MARTXOA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %18,6 gehitu ziren 2016ko martxoan

Hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %7,9 gehitu ziren 2016ko Aste Santuan; gelakako betetze-maila %80,4

2016ko martxoan, 208.235 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 32.689 gehiago, %18,6ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %19,8 gehitu ziren Bizkaian, %18,5 Gipuzkoan, %15,1 Araban. Komeni da gogoraraztea 2015eko Aste Santua apirilean izan zela eta aurtengoa martxoan.

Gaualdiak, 2016ko martxoan, 392.952, aurreko urtekoan baino 74.880, %23,5, gehiago. Gaualdiek ere urte arteko positiboa izan dute hiru lurraldeetan: Bizkaian %25,0; Gipuzkoan %22,5; Araban %21,7.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2016ko martxoa
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiariak %16,0 gehitu ziren aurreko urteko martxoaren aldean; atzerrikoak %25,6. Araban estatukoak %15,1 gehitu, atzerritarrak %15,4. Bizkaian estatukoak %17,5 gehitu, atzerritarrak %25,9. Gipuzkoan estatukoak %14,7 gehitu, atzerritarrak %27,7.

Batez besteko egonaldia, martxoan, 1,89 egun, 2015ekoan 1,81 zelarik. Araban lehengo urteko 1,75 egunetik aurtengo 1,85era luzatu da; Bizkaian 1,79tik 1,86ra; Gipuzkoan 1,86tik 1,93ra.

Plazakako betetze-maila ehuneko 7,5 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, 2015eko martxoko %37,3tik aurtengo %44,8ra. Araban ehuneko 6,7 puntuz gehitu, 2015eko %32,1etik aurtengo %38,8ra. Bizkaian ehuneko 7,4 puntuz gehitu, 2015eko martxoko %36,4tik aurtengo %43,8ra. Gipuzkoan ehuneko 8,1 puntuz gehitu, 2015eko martxoko %40,7tik aurtengo %48,7ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 6,0 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %54,8ra. Araban ehuneko 7,8 puntuz gehitu, %49,6ra; Bizkaian 4,9z, %55,4ra; Gipuzkoan 6,6z, %56,2ra.

Hotel-okupaziorik handienak martxoan Donostian (%53,2), Gipuzkoako kostaldean (%51,8), Bilbon (%51,7).

Asteko eguna aintzat, Euskal AEn 2016ko martxoan okupaziorik handiena (%59,6) aste-bukaeretan; %39,6 lanegunetan.

Landa-ostatuetako sarrerak %50,0 gehitu eta gaualdiak %88,0 martxoan

Euskal AEko landa-ostatuetan 10.281 bidaiari-sarrera erregistratu ziren aurtengo martxoan, %50,0 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %27,5eko gehikuntza, Bizkaian %85,1, Gipuzkoan %44,0. 650 atzerritar sarrera, %70,2ko gehikuntza aurreko urtekoen aldean, sarrera guztien %6,3. Estatuko bidaiarien sarrerak %48,8 gehitu.

Euskal AEko landa-establezimenduetan martxoan 27.289 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %88,0ko gehikuntza. Araban %115,6ko gehikuntza, Bizkaian %119,8; Gipuzkoan %68,7.

Plazakako betetze-maila, %22,7, ehuneko 10,1 puntu gehiago 2015eko martxoan baino. Araban ehuneko 9,6 puntu gehiago, betetze-maila %20,1. Bizkaian betetze-maila %19,5, ehuneko 10,7 puntu gehiago 2015eko martxoaren aldean, eta Gipuzkoan 9,8 puntu gehiago, %25,9.

2. taula.- Euskal AEko landa-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2016ko martxoa
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin da 2015eko martxoaren aldean: duela urtebete 2,12 egun; aurtengoan 2,65.

2016ko Aste Santuaren Balantzea

Euskal AEn, gelakako betetze-maila Aste Santuan, %80,4, aurreko urtean baino ehuneko 2,6 puntu gehiago

2016ko Aste Santuan, ostegunetik igandera (4 gau) 42.054 bidaiari-sarrera; 2015ekoan baino %7,9 gehiago. 10.470 sarrera, %24,9, atzerritarrak; 31.548 estatukoak. Estatukoen sarreretan %8,6ko hazkundea aurreko urtearen aldean; atzerritarrenetan %5,8.

Araban 6.330 sarrera, aurreko urtearen aldean %14,6 gehiago; Bizkaian 19.735, %12,2; Gipuzkoan 15.989, %0,8.

91.223 gaualdi Euskal AE osoan, 2015ekoaren aldean %8 gehiago. Araban 12.933 gaualdi (%+7,4); Bizkaian 42.270 (%+10,1); Gipuzkoan 36.020 (%+5,9).

2016ko Aste Santuan, gelakako betetze-maila %80,4; aurreko urtekoan baino ehuneko 2,6 puntu gehiago. Okupaziorik handiena ostiralean, %90,3. Gelakako betetze-maila eta 2015ekoarekikoa: Araban %73,6 (ehuneko +3,6 puntu); Bizkaian %79,1 (+3); Gipuzkoan %84,8 (+1,6).

Hiriburuetan, gelakakoa: Donostian %91,5, handiena, aurreko urtean baino +1,1; Bilbon %84,7, +1,9; Gasteizen %76,2, +3,1.

Euskal AEn, gelakako betetze-maila Aste Santuan nekazaritza establezimenduetan, %76,8

Nekazaritza establezimenduetan, bidaiari-sarrerak Aste Santuan, 3.563 Euskal AEn. Araban 609, %-6,9 2015ekoen aldean; Bizkaian 1.164, %+41,8; Gipuzkoan 1.790 %+23,3.

Aldi berean, gaualdiak %8,3 gehitu ziren; guztira 12.438. Hiru lurraldeetan goraka.

Euskal AE osoan, gelakako betetze-maila %76,8; Bizkaian %68,2; Gipuzkoan %82,0; Araban %77,1.

3. taula. Bidaiari sarrerak, gaualdiak eta betetze-mailak hotel establezimenduetan eta nekazaritzakoetan Euskal AEn, jatorri eta eremu geografikoaren arabera. Aste Santua(*). 2016
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Productuaren datuak
Productuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %18,6 gehitu ziren 2016ko martxoan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Marzo 2016
Eguneratze data : 
2016/04/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/05/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013351_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali