2016/05/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA 2016KO APIRILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2016ko apirilean industriako prezioek %0,2 egin dute behera aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2016ko apirila 2015ekoaren aldean) %4,9 jaitsi

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industria-prezioak %0,2 jaitsi ziren 2016ko apirilean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, apirileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %4,9 jaitsi da.

2016ko apirilean, Kokeriak eta petrolioa fintzea (%1,6), Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%0,5), Kautxu, plastikoa eta ez-metalezko beste produktu mineralak (%0,4) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%-2,6), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%-2,3), Erauzketa industriak (%-1,6).

Urte artean, 2016ko apirilean, 2015ekoaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%2,3), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%1,9), Garraio materialaren fabrikazioa (%0,7), Kautxu, plastikoa eta ez-metalezko beste produktu mineralak (%0,7). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-28,0), Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%-6,6), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-5,0).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, apirilean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioetan %-1,0; Bitarteko ondasunetan %0,0, Ekipo-ondasunetan %+0,1, Kontsumo ondasunetan %+0,1. Azken horien barruan, iraunkorren prezioak %+0,1, ez- iraunkorrenak %+0,1.

Urte artean: Energiaren prezioak %-19,2, Bitarteko ondasunenak %-2,8. Kontsumo-ondasunen prezioak guztira %0,1 gehitu; iraunkorrenak %-0,2; ez-iraunkorrenak %+0,3. Ekipo-ondasunenak %+0,7.

Euskal AEko Industriako Prezioen Indizea. Aldakuntza-tasak (p). 2016ko Apirila
Iturria: Eustat. Industria-prezioen indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2016ko apirilean industriako prezioek %0,2 egin dute behera aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Abril 2016
Eguneratze data : 
2016/05/24
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013417_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali