2016/05/19ko prentsa-oharra

ZERBITZUEN KOIUNTURA-INDIZEA 2016/I

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko zerbitzuen sektorea positiboan 2016ko lehen hiruhilekoan

Aurreko urtearen aldean, termino errealetan Merkataritzaren salmentak %2,4 gehitu eta Gainerako zerbitzuenak %4,0

2016ko lehen hiruhilekoan, zerbitzuen sektorea positiboan, bai urte artean, bai hiruhileko artean, Eustaten datuen arabera.

Merkataritzan (handizkakoa, txikizkakoa, ibilgailuen salmenta eta konponketa), %2,4; Gainerako zerbitzuetan %4,0; aurreko urteko hiruhileko beraren aldean eta prezioen eraginik gabe.

Aurreko hiruhilekoaren aldean Gainerako zerbitzuetan %1,1 eta Merkataritzan %0,3, urtaro-eraginak kenduta.

Euskal AEko merkataritzako koiunturako indizearen eta gainerako zerbitzuenaren urte arteko aldakuntza tasa. Egutegi-eraginak zuzenduta (%) Prezio finkoak
Iturria: Eustat. Zerbitzuen koiuntura-indizea

Merkataritzan urte arteko positiboa sektore guztietan, indar ezberdinez: Motordun ibilgailuen salmenta eta konponketa %11,8 gehitu da, Handizkako merkataritzaren salmenta-indizea %2,1, Txikizkakoarena %1,9.

Beste zerbitzuetan, termino finkoetan: Jarduera profesional, zientifiko eta teknikoena %10,9 gehitu; Ostalaritzarena %7,2; Informazio eta komunikazioena %3,8; Jarduera administratibo eta laguntza-zerbitzuena %3,3. Garraio eta biltegiratzea %0,9 jaitsi.

Gipuzkoan Merkataritzaren bilakaera aipatu behar; Araban eta Bizkaian Gainerako zerbitzuena. Araban Merkataritza %3,3 gehitu eta Gainerako zerbitzuak %4,6; Bizkaian %1,3 eta %5,4; Gipuzkoan %3,9 eta %1,2. 2015eko lehen hiruhilekoaren aldean eta prezio eraginik gabe.

Euskal AEn, langile okupatuak %1,0 gehitu Merkataritzan eta %1,7 Gainerako zerbitzuetan, urte artean. 2015eko laugarren hiruhilekoaren aldean, indizea %0,5 gehitu Merkataritzan eta %0,2 jaitsi Gainerako zerbitzuetan, urtaro eraginik gabe.

1. taula. Euskal AEko Merkataritza koiuntura-indizea eta Bestelako zerbitzuak koiuntura-indizea. Urte arteko eta hiruhile arteko aldakuntza-tasa (p). I/2016				
Iturria: Eustat. Zerbitzuen koiuntura-indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Prentsa-oharrak Interneten Euskal AEko Zerbitzuen koiuntura-indizea (ZKI). Datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko zerbitzuen sektorea positiboan 2016ko lehen hiruhilekoan

Eragiketa : 
Zerbitzuen koiuntura-indizea
Eragiketa kodea : 
132903
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
I/2016
Eguneratze data : 
2016/05/19
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/19
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013408_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali