2016/05/17ko prentsa-oharra

GENERO BERDINTASUNAREN INDIZEA 2012

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Genero Berdintasunaren Indizean, Euskal AE bosgarrenaren pare Europar Batasuneko estatuen artean

Balio altuenak berdintasunean Osasun, Diru eta Enpleguan

Eustaten datuen arabera, Genero Berdintasunaren Indizean, Euskal AE (58,5 puntu 2012an) Belgikaren gainetik, zertxobait, Europar Batasuneko estatuen artean. Belgika bosgarren da rankinean.

Euskal AE Suediaren, Finlandiaren, Danimarkaren eta Herbehereen atzetik da; EBko gainerako 24en aurretik eta europar batez bestekoaren oso aurretik.

Osasunean (96,2 puntu) gaude erabateko berdintasunetik gertuen; kasu honetan emakumeak daude hobetoxeago. Desberdintasunik handiena, Denboran (100etik 39,2 puntu).

Grafikoa. Genero Berdintasunaren Indizea. Estatuen arabera 2012
Iturria: Eustat. Egiturako adierazleak. Genero berdintasunaren indizea

Euskal AEko Genero Berdintasunaren Indizea aurrenekoz argitaraturik, Eustatek aurrerapauso bat ematen du euskal gizartearen hainbat alderdiz —politiko, sozial, kultural, ekonomiko…- informazio estatistiko genero ikuspegiduna landu ahal izateko.

Genero Berdintasunaren Indizea adierazle sintetikoa da; eskalan 1 erabateko desberdintasuna litzateke eta 100 erabateko berdintasuna, emakume eta gizonen artean, ongizate eta garapen pertsonalaz ari garelarik.

Indizea Genero Berdintasunerako Europar Institutuaren metodologiaz egin da; aurrerapenak aldera daitezke EB osoaren eta 28 estatuen erreferentziarekin. Osaketa, honelakoa: 26 adierazle, 6 dimentsiotan hierarkikoki egituratuta eta hauek 12 azpi dimentsiotan.

1. taula- Genero berdintasunaren indizea
Iturria: Eustat. Egiturako adierazleak. Genero berdintasunaren indizea

2010etik 2012ra Genero Berdintasunaren Indizeak hobera egin du Osasunean eta Denboran, okerrera besteetan

2010etik 2012ra Genero Berdintasunaren Indizeak hobera egin du osasunean eta denboran, okerrera besteetan, bereziki boterean non adierazleak 2,3 puntu galdu dituen. Atzera egitea botere ekonomikoan gertatuari zor zaio; botere politikoan hobekuntza, eta 2010erako maila altuan ginen.

Euskal AE, 28-EBn, lehenengo Osasunean eta laugarren Boterean

Balio altuenak berdintasunean osasun, diru eta enpleguan ditugu Euskal AEn. EBko estatuekiko, 2012an, Euskal AEren kokapen erlatiboa hobea da osasunean (lehenengo) eta boterean (laugarren). 28-EBko batez bestearekiko, dimentsio guztietan gaude hobeto, enpleguan (-1,5) izan ezik.

2. grafikoa. Genero Berdintasunaren Adierazleak Dimentsioen arabera. Euskal AE, Espainia, 28-EB. 2012
Iturria: Eustat. Egiturako adierazleak. Genero berdintasunaren indizea

Euskal AEko Genero Berdintasunaren Indizea Espainiakoaren ia 5 puntuz aurretik

Espainiako Genero Berdintasunaren Indizea ia 5 puntuz atzetik, Euskal AEkoaren aldean; 2012an 53,6 zen, Genero Berdintasunerako Europar Institutuaren kalkuluan.

2012an Euskal AEk balio hobeak ditu Espainiak baino, sei dimentsioetatik bostetan: Diruan dago alderik handiena (+16,2 puntu); Boterean +7,5, Denboran +5,7, Osasunean +4,0, Enpleguan +0,8. Salbuespena, Ezagutza; Espainiak +0,9.

Genero arrakala ezdeusa da Osasun eta Diru sarreretan eta oso handia Botere Ekonomikoan

EBrekin eta bertako estatuekin alderatzeaz gain, Euskal AE barruko egoera azter daiteke, genero arrakalari erreparatuz, alegia gizon eta emakumeen arteko aldeei aipatu arloetan; 0 erabateko desberdintasuna, 1 erabateko berdintasuna.

2. taula. Genero arrakala, Genero Berdintasunaren Indizearen osatzaileen arabera. Euskal AE
Iturria: Eustat. Egiturako adierazleak. Genero berdintasunaren indizea

Genero arrakalarik ez dago edo ezdeusa da osasunarekikoetan: Osasun arreta (1,00), Norbere osasunaren pertzepzioa (0,96), Bizi itxaropena (0,96), Osasun oneko bizi urteak (0,97), Odontologia (0,99). Kirol jardueretan, kulturan eta aisian 0,98, Etengabeko prestakuntzan 0,97; oso arrakala txikiak.

Arrakala handiak: Enpresa zuzendaritza (0,29), Banku publikoaren edo erdi publikoaren zuzendaritza (0,38); Jarduera sektoreen araberako segregazioa (0,52); Ikasketa arloaren araberako segregazioa (0,62).

Hobekuntzak 2010etik: Etxeko lanetan (0,69tik 0,79ra); Haur zainketan (0,85etik 0,94ra). Okerrera: Banku publikoaren edo erdi publikoaren zuzendaritza (0,53tik 0,38ra).

OHAR METODOLOGIKOA:

Genero berdintasunaren indizea (IIG) sintetikoa da, 26 oinarrizko adierazle agregatuz kalkulatzen da. Haren egituran, lau maila:

1. Genero Berdintasunaren Indizearena, agregazio maximoa.

2. Sei dimentsioena: Enplegua, Dirua, Ezagutza, Denbora, Boterea, Osasuna

3. Dimentsio bakoitzaren azpi dimentsioena.

4. Oinarrizko adierazleena; denentzat genero berdintasun neurri bat kalkulatzen da (M).

Genero Berdintasunaren Indizea kalkulatzeko agregazio prozesua 4. mailatik 1.ra igoz egiten da, horrela:

Azpi dimentsioen araberako indize sintetikoak (S) lortzen dira oinarrizko adierazle bakoitzaren genero berdintasunaren neurriaren batez besteko aritmetiko bakuna kalkulatuz:

graf0013407_05_e.png

nj azpi dimentsio bakoitzean sartutako adierazle kopurua da eta Sjit indize sintetikoa azpi dimentsio, herrialde eta urte bakoitzarentzat.

Dimentsioen araberako indize sintetikoak (D) lortzen dira kalkulatuz batez besteko geometrikoa, dagozkien azpi dimentsioen indize sintetikoena:

graf0013407_06_e.png

nk dimentsio bakoitzeko azpi dimentsio kopurua da eta Dkit indize sintetikoa dimentsio, herrialde eta denbora momentu bakoitzarentzat.

Genero Berdintasunaren Indizea (IIG) lortzen da dimentsio bakoitzaren indizeen batez besteko geometriko haztatua kalkulatuz (D):

graf0013407_07_e.png

Haztapenak Genero Berdintasunerako Europar Institutuak kalkulatu ditu, analisi hierarkikoaren metodologia aplikatuz.

Oinarrizko adierazleak:

Lanaldi osoko enplegua: 16 urte eta gehiagoko biztanle okupatuen portzentajea. Iturria: EUSTAT. Biztanleria Jardueraren Arabera eta Kontu Ekonomikoak

Lan bizitzaren iraupena: Lan bizitzaren iraupena (urtetan). Iturria: EUSTAT. Biztanleria Jardueraren Arabera eta Adierazle Demografikoak

Segregazioa, jarduera-sektoreen arabera: Hezkuntza, Osasun eta Gizarte Zerbitzuetako enplegua (16 eta 64 urte bitarteko biztanle okupatuen portzentajea). Iturria: EUSTAT. Biztanleria Jardueraren Arabera

Lan malgutasuna, arrazoi pertsonal eta familiarrengatik: Ordutegia eginbehar familiar eta sozialekin bateratzeko eskastzat duen biztanle soldatako eta asimilatuen proportzioa. Iturria: Enplegu eta Gizarte Politiken saila. Bizi-baldintzen Inkesta.

Lanaren intentsitatea: Lan erritmoarekin gustura ez dagoen biztanle soldatako eta asimilatuen proportzioa. Iturria: Enplegu eta Gizarte Politiken saila. Bizi-baldintzen Inkesta.

Soldatak: Biztanle soldatako eta asimilatuen lan ordainketa garbien batez besteko balioa (kobratutako azken hileko euroak). Iturria: Enplegu eta Gizarte Politiken saila. Bizi-baldintzen Inkesta.

Diru-sarrerak: 16 urte eta gehiagoko biztanleen batez besteko diru sarrera familiar per capita baliokidea (euroetan). Iturria: Enplegu eta Gizarte Politiken saila. Pobreziaren eta Desberdintasun Sozialen Inkesta

Pobreziaren arriskua: Pobrezia arriskurik gabeko pertsonak, per capita familia-errenta medianaren %60 edo handiagoa (16 urte eta gehiagoko biztanle portzentajea). Iturria: Enplegu eta Gizarte Politiken saila. Pobreziaren eta Desberdintasun Sozialen Inkesta

Diru-sarreren banaketa: 20 eta 80 errenta bostenen arteko ratioa (16 urte eta gehiagoko biztanle portzentajea). Iturria: Enplegu eta Gizarte Politiken saila. Pobreziaren eta Desberdintasun Sozialen Inkesta

Unibertsitate ikasketak: Hirugarren mailako edo goi mailako hezkuntza titulua duten pertsonak (15-74 urte bitarteko biztanle portzentajea). Iturria: EUSTAT. Biztanleria Jardueraren Arabera

Ikasketa eremuaren araberako segregazioa: Hezkuntza, Osasungintza eta Ongizate, Arte eta Giza Zientzietan ari diren unibertsitate ikasleak (unibertsitate ikasketak bukatutako biztanle portzentajea). Iturria: EUSTAT. Unibertsitate estatistika

Etengabeko Prestakuntza: Azken lau asteetan araututako edo arautu gabeko prestakuntzan aritutako pertsonak (15-74 urte bitarteko biztanle portzentajea). Iturria: EUSTAT. Biztanleria Jardueraren Arabera

Haur zainketa: Haur zainketan ordubete edo gehiago pasatutako pertsona okupatuak (16 urte eta gehiagoko biztanle okupatuen portzentajea). Iturria: EUSTAT. Denbora-aurrekontuen Inkesta

Etxeko lanak: Etxeko lanetan ordubete edo gehiago pasatutako pertsona okupatuak (16 urte eta gehiagoko biztanle okupatuen portzentajea). Iturria: EUSTAT. Denbora-aurrekontuen Inkesta

Kirol, kultura eta aisia jarduerak: Kirol, kultura eta aisia jardueretan ordubete edo gehiago pasatutako pertsona okupatuak (16 urte eta gehiagoko biztanle okupatuen portzentajea). Iturria: EUSTAT. Denbora-aurrekontuen Inkesta

Boluntariotza eta ongintzako jarduerak: Boluntariotza eta ongintzako jardueretan ordubete edo gehiago pasatutako pertsona okupatuak (16 urte eta gehiagoko biztanle okupatuen portzentajea). Iturria: EUSTAT. Denbora-aurrekontuen Inkesta

Gobernu ordezkaritza: Gobernukideen sexu banaketa. Iturria: Geuk egina, webetan oinarrituta

Legebiltzarreko ordezkaritza: Legebiltzarkideen sexu banaketa. Iturria: Geuk egina, webetan oinarrituta

Lurralde batzarretako ordezkaritza: Lurralde batzarretako kideen sexu banaketa. Iturria: Geuk egina, webetan oinarrituta

Enpresa zuzendaritza: Enpresa handietako administrazio kontseilu kideen sexu banaketa. Iturria: Geuk egina, webetan oinarrituta

Banku publiko edo erdi publikoko zuzendaritza: Banku publiko edo erdi publikoko administrazio kontseilu kideen sexu banaketa. Iturria: Geuk egina, webetan oinarrituta

Osasunaren autopertzepzioa: Norberaren osasuna ontzat edo oso ontzat hartzea (16 urte eta gehiagoko biztanleen portzentajea). Iturria: Osasun saila. Euskal AEko osasun inkesta

Bizi-itxaropena: Bizi-itxaropena jaiotzean (urtetan). Iturria: EUSTAT. Adierazle demografikoak

Osasun oneko bizitza urteak: Jaiotzean, osasun oneko bizitza-urteak. Iturria: Osasun saila. Euskal AEko osasun inkesta

Osasun arreta: Osasun arretako beharrak estali gabe ez dituzten pertsonak (16 urte eta gehiagoko biztanleen portzentajea). Iturria: Osasun saila. Euskal AEko osasun inkesta

Arreta odontologikoa: Arreta odontologikoaren beharrak estali gabe ez dituzten pertsonak (16 urte eta gehiagoko biztanleen portzentajea). Iturria: INE Bizi-baldintzen Inkesta.

Informazio gehiago.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62

Euskera
Produktuaren datuak

Genero Berdintasunaren Indizean, Euskal AE bosgarrenaren pare Europar Batasuneko estatuen artean

Eragiketa : 
Genero-berdintasunaren indizea
Eragiketa kodea : 
061007
Periodikotasuna : 
Bi urtekoa
Denbora arloa : 
2021
Eguneratze data : 
2016/05/17
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Sintesia
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
https://eu.eustat.eus/elementos/not0013407_e.html
Metodologia : 
Metodologia-fitxa
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Datuak

Datu Bankua

Mikrodatuak

Metadatuak

Definizioak

Kode eta izendegiak

Galdesortak

Informazio gehigarri

Egutegia

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali