2016/07/19ko prentsa-oharra

UNIBERTSITATEAREN ESTATISTIKA 2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2014/15 ikasturtean, Euskal AEko unibertsitateetan, matrikulak %0,5 gutxiago

Master ofizialetan matrikulak %13 gehitu; %40 egin ziren unibertsitate pribatuetan

2014/15 ikasturtean 67.060 ikasle matrikulatu ziren Euskal AEko unibertsitateetan, %0,5eko beherakada aurrekoaren aldean, Eustaten datuen arabera.

Bolonia planaren ikasketa berriak egonkortu dira; graduak %7 gehitu dira aurreko ikasturtearen aldean; Lehen eta Bigarren zikloetan %-62, matrikula guztien %4,3 besterik ez.

Bi ikasketa-motak kontuan, Gradu eta Zikloetan ari dira ikasle guztien %85. Gainerako %15 gradu ondokoetan: masterretan (%+13) eta doktoregoetan (%+11).

Goi mailako ikasketak unibertsitate publikoan egiten ditu hamar ikasletik zortzik. Proportzio hau antzekoa da ikasketa-mota guztietan, master ofizialetan izan ezik non 10etik 4 pribatuetan aritu ziren.

Euskal AEko unibertsitateetan matrikulatutako ikasleak, ikasketa mailaren arabera. 2014/15 ikasturtea
Iturria: Eustat. Unibertsitatearen estatistika

Ikasleen %57 Bizkaian; %30 Gipuzkoan; %13 Araban.

Emakumeak %53 dira euskal unibertsitateetan

Unibertsitatean, ehuneko sei puntuko aldez, emakumeak gehiago dira. Emakumeak gehiago dira ikasketa-mota guztietan, gradu, master eta doktoregoetan; plan zaharreko lehen eta bigarren zikloetan, %50.

Graduatutako ikasleen hiru laurden, gizarte zientzietan, juridikoetan, ingenieritzetan eta arkitekturan

2014/15ean 13.297 gazte graduatu ziren, %4 gutxiago aurrekoan baino; %60, neskak: 8.068k gradua jaso zuten; 1.768k diploma, lizentziatura, ingeniaritza edo arkitektura teknikoa edo goragokoa; 2.933k master ofiziala; 528k doktoregoa.

Euskal AEKo unibertsitarien erdia gizarte zientzietan eta juridikoetan graduatu zen; %25, ingeniaritzetan eta arkitekturan. Osasun zientzietan %12; arte eta giza zientzietan %8; zientzietan %6.

graf0013557_02_e.png

528 ikasle doktoretu ziren; %53, emakumeak. Batez besteko adina, 35; emakumeena, 34; gizonena, 37.

Ikasketak aukeratzeko orduan bada alderik sexuen artean, oraindik ere

Ikasketak aukeratzeko orduan bada alderik sexuen artean, oraindik ere Gizarte zientzietan, juridikoetan, ingeniaritzetan eta arkitekturan ditugu ikaslerik gehien; hemen aritu ziren emakumeen %66 eta gizonen %85. Aurrekoak gustukoago emakumeek (%54) azkenekoak baino (%16); gizonek azkenekoak nahiago (%46) aurrekoak baino (%39).

Osasun zientzietan emakumeen %16 eta gizonen %6. Arte eta giza zientzietan, eta zientzietan, non ikasle gutxiago ari diren, ehuneko 3 puntuko eta puntu 1eko aldea.

Unibertsitateko mailak neskek gazteago gainditzen dituzte

Gradua lortzen da 24 urterekin, batez beste. Neskek 23rekin, mutilek 24rekin.

Master batean matrikulatutakoen batez besteko adina, 28; %50ena, 25 baino gutxiago. Nesken adina 27; mutilena 28.

Matrikulazioen %23, aurreneko aldikoak

2014/15 ikasturtean 15.627 ikasle berri matrikulatu ziren euskal unibertsitateetan, aurrekoan baino %3,1 gutxiago eta ikasle guztien %23. %80, publikoetan.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística C/ Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62 Euskal AEKo unibertsitatearen estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko unibertsitatearen estatistikari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2014/15 ikasturtean, Euskal AEko unibertsitateetan, matrikulak %0,5 gutxiago

Eragiketa : 
Unibertsitatearen estatistika
Eragiketa kodea : 
040603
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2016/07/19
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013557_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali