2016/07/21eko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA 2016ko EKAINA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2016ko ekainean industria prezioek %0,6 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2016ko ekaina 2015ekoaren aldean) %3,3 jaitsi

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,6 gehitu ziren 2016ko ekainean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, ekaineko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetako industri prezioen aldakuntza) %3,3 jaitsi.

graf0013565_01_e.png

2016ko ekainean, Kokeriak eta petrolioa fintzea (%3,6), Metalurgia eta metalezko produktuak (%0,8), Garraio materialaren fabrikazioa %0,7, Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%0,7) adarrek gehitu zituzten gehien prezioak aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak: Altzariak, beste manufaktura-industriak, konponketa eta instalazioa (%-0,5), Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta zapatagintza (%-0,4), Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%-0,3), Industria kimikoa (%-0,3).

2016ko ekainean, 2015ekoaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%2,9), Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%2,6), Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%1,7). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-19,9), Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%-4,7), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-3,7).

Aurreko hilaren aldean: Energiaren prezioak %2,3 gehitu; Bitarteko ondasunenak %0,5; Ekipo-ondasunenak %0,5. Kontsumo-ondasunenak %0,2 jaitsi; iraunkorren prezioak %0,0 eta ez-iraunkorrenak %-0,3.

Urte artean: Energiaren prezioak %-13,7, Bitarteko ondasunenak %-2,0. Ekipo ondasunen prezioak %1,2 gehitu; Kontsumo-ondasunen prezioak guztira %0,8. Iraunkorrenak %-0,1; ez-iraunkorrenak %+1,1.

Euskal AEko Industriako Prezioen Indizea. Aldakuntza-tasak (p). 2016ko Ekaina
Iturria: Eustat. Industria-prezioen indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2016ko ekainean industria prezioek %0,6 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Junio 2016
Eguneratze data : 
2016/07/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013565_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali