2016/08/04 prentsa-oharra

TXIKIZKAKO MERKATARITZAREN INDIZEA (BMIt). 2016/II

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak % 3,0 igo ziren 2016ko bigarren hiruhilekoan

Gasolindegiak barnean hartu gabe, txikizkako merkataritza % 3,5 hazi zen prezio konstanteetan

Euskal AEko txikizkako merkataritza-sektoreak % 3,0 igo zituen salmentak, prezio konstanteetan, 2016ko bigarren hiruhilekoan, betiere aurreko urteko aldi berarekin alderatuta, EUSTATek emandako datuen arabera. Sektoreko salmenta, hornitegiak kontuan izan gabe, % 3,5 igo zen urte arteko tasari erreparatuta.

Aurreko hiruhilekoaren aldean, berriz, % 0,7ko igoera erreala izan da, behin urte-sasoiko eraginak ezabatu ondoren.

Sektoreen arabera, elikagaien salmenta % 4,2 gehitu zen 2016ko bigarren seihilekoan, gainerako produktuen txikizkako merkataritza % 2,9 igo zen eta automoziorako erregaien salmenta % 0,1 igo zen, betiere 2015eko aldi berarekin alderatuta eta prezioen eragina kendu ostean.

Elikagaien txikizkako merkataritzaren barruan, merkataritza espezializatua % 0,7 gehitu zen, eta elikagaiak nagusi diren merkataritza espezializatu gabea % 6,2 igo zen.

Gainerako produktuen txikizkako merkataritzan ere aldaketa positiboak gertatu dira sektore guztietan, pertsonaren ekipamenduan espezializatutakoan izan ezik, azken horretan % 1,1 jaitsi baita. Etxeko ekipamenduan espezializatutako merkataritza % 7,7 hazi da, beste kontsumo-ondasunetan espezializatutakoa % 5,2 eta gainerako produktuetan nagusi den merkataritza espezializatu gabea % 0,8, guztiak prezio konstanteetan.

1. taula. Euskal AEko txikizkako merkataritzaren indizea. Urte arteko eta hiruhile arteko aldakuntza-tasa. II/2016				
Iturria: Eustat.Txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt)

Hiru lurralde historikoetan urte arteko salmentak gora egin du termino errealetan: Gipuzkoa % 4,1 hazi da, Bizkaia % 2,9 eta Araba % 0,9. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Araban eta Bizkaian ez da aldaketarik izan eta Gipuzkoan indizeak % 2,1 egin du gora.

Euskal Autonomia Erkidegoan txikizkako merkataritza-sektorean lan egiten duen langile kopuruak gora egin du 2016ko bigarren hiruhilekoan. 2016ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta % 0,2 igo da eta aurreko urteko hiruhileko berarekin alderatuta % 0,9.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEKo txikizkako merkataritzaren indizearen (BMIt) gaineko prentsa-ohar gehiago Euskal AEKo txikizkako merkataritzaren indizearen (BMIt) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko txikizkako sektorearen salmentak % 3,0 igo ziren 2016ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Txikizkako merkataritzaren indizea (BMIt)
Eragiketa kodea : 
142530
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
II/2016
Eguneratze data : 
2016/08/04
Hurrengo eguneratzea : 
2019/08/06
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013598_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali