HomeGaiakEnpresakPrentsa Oharrak Euskal AEn 10 langile...

2016/07/18ko prentsa-oharra

INFORMAZIOAREN GIZARTEAREN INKESTA. ENPRESAK 2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn 10 langile edo gehiagoko enpresen %91,6 Internetez aritzen da Administrazio Publikoarekikoetan

Internet eta web orria duten 10 langile edo gehiagoko euskal enpresen portzentajea 28-EBko batez bestekoaren gainetik da

Internet duten 10 langile edo gehiagoko euskal enpresen %91,6k haren bidez burutzen du izapide edo zerbitzuren bat Herri Administrazioarekin, Eustaten datuen arabera. Informazioa lortzeko, inprimakiak jaso eta betetzeko, gizarte-kotizazioak adierazteko, sozietate-zergak, BEZ, proposamen eta lizitazioak aurkezteko eta abar. Tamaina aintzat hartu gabe, enpresen %83,3 aritzen dira Internetez Administrazioarekin.

Euskal enpresetako IKT- Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak- eta berauek darabiltzaten enplegatu-portzentajea haziz doaz 2016an. Establezimenduen %87,6k ordenagailua du, azken urteko ehuneko 1,5 punturen igoeraren ondoren. E-maila %85,1ek du, 1,3 puntuz gehitu da; %86,2k Internet, 2,1 puntu gehiago. Establezimenduen %92,3k telefono mugikorra dute; ehuneko 2,5 puntuz gehitu da azken urtean; beti ere ekipamendu zabalduena.

1. grafikoa: IKT ekipamenduen bilakaera euskal enpresetan (%)
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Enpresen %51,4k webgunea daukate, 0,9 puntuko hazkundea azken urtean. Internet baduten enpresak bakarrik hartuz kontuan, %59,7k dute weba.

Lurraldeka ez dira oso esanahitsuak aldeak, baina Arabak du teknologia hauen ezarpenik handiena; Gipuzkoak ondoren. Bizkaian txikixeagoak dira zifrak.

10 langile edo gehiagoko enpresek zertxobait hobetu dituzte IKT ekipamenduak, gorenetik gertu baitaude

Ekipamendu-portzentaje hauek handiagoak dira 10 langile edo gehiagoko establezimenduetan; oso zabalduta daudenez, hazkundea askoz mugatuagoa da establezimendu txikietan baino. %99,2k ordenagailua du, %98,7k posta elektronikoa, %98,1ek Internet, %96,1ek telefono mugikorra, %88,8k weba.

1. taula: IKT ekipamenduak establezimenduetan, lurralde-arlo eta tamainaren arabera. 2016 urtea
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Teknologia hauek darabiltzaten langile portzentajea berriz hazi da. Ordenagailua langileen %69,8k darabil; posta elektronikoa %64,0k; %63,1ek Internet.

Garrantzitsua da adieraztea ezen teknologia horiek erabiltzen dituzten enplegatuen portzentajeak kontuan hartuta, aldeak asko txikitzen direla. Izan ere, establezimendu txikiek gehiago aurreratu dute, eta handietan enplegatuen zati batek baino ez du enpresako ekipamenduak erabiltzeko aukera.

2. taula: IKT ekipamenduak establezimenduetan, lurralde-arlo eta establezimenduaren tamainaren arabera (%). 2016 urtea						
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Enpresen %83,8k badu informatika-segurtasunerako neurriren bat: antibirusak, suebakiak, zerbitzari seguruak, autentifikatzeko mekanismoak, segurtasun zerbitzuak. 10 langile edo gehiagoko enpresen %98,7k.

Euskal enpresen %56,0k software librea du, esaterako Internet nabigatzaileak, ofimatika programak, sistema eragile doako edo irekiak (Linux…) e.a. Ehuneko hori %75,7 da 10 langile edo gehiagokoetan.

Gero eta zuntz optiko gehiago, ADSL ordeztuz

Internet duten euskal enpresak %86,2 dira; aurreko urtearen aldean ehuneko 2,1 puntuko hazkundea.

Mugikorraren bidezkoa (%79,6) eta ADSL (%74,7) dira sarerako konexio nagusiak, baina lehenengoa egonkortu egin da aurten eta bigarrenak 2,4 puntu galdu ditu azken urtean.

2.  grafikoa: banda zabaleraren bidezko Internet. (%)
Iturria: Eustat. Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak

Zuntz optikoa (kablea, FTTH…) ehuneko 8,2 puntuz gehitu. Internet baduten enpresen %48,7tan da; ADSL ordeztuz.

Konexio mugikorrak, telefono mugikorrez (smartphone, PDA… %79,6), ordenagailu eramangarriz (tablet, netbook…%52,2) sendo hazi ondoren gelditu egin dira aurten. Konexio mugikorrez konektatzen diren enpresak %81,6 dira, azken urtean 0,8 puntuz gutxitu direlarik.

10 langile edo gehiagoko enpresetan, %98,1ek badu Internet. Telefono mugikorraren bidezko konexioak dira sarerako sarrera nagusi, %81,4; ADSL oso gertu, %79,2.

Zuntz optikoa (kablea, FTTH…) ehuneko 6,3 puntuz gehitu da; konexioen %60,2. Konexio mugikorretan ordenagailu eramangarriaren bidezko sarrera (%65,1, -5,9 puntu azken urtean) azpimarragarria da,

10 langile edo gehiagoko euskal enpresen %88,8k, den-denen %51,4k, web orria dute

Enpresak gero eta kontzienteagoak dira webaren garrantziaz. Azken urtean sarean badiren enpresak guztien %51,54 dira, ehuneko 0,9 puntuz hazi ondoren; 10 langile edo gehiagoko enpresen artean %88,8 da portzentajea, 2,3 puntuz hazi ondoren. Internet badutenen artean, enpresen %59,7 guztiak hartuta eta %90,5 10 langile edo gehiagokoetan.

Web orrietan nagusiki enpresaren gaineko informazio orokorra izaten da, produktu eta zerbitzuen zerrenda, informazio-pribatutasunaren adierazpena, enplegu-eskaintzak, saldu ondorengo zerbitzuak.

Orriotako sarbide hizkuntzetan gaztelera da nagusi, %99,0; euskaraz %36,0; ingelesa %27,8 eta beste %13,3.

graf0013556_05_e.png

10 langile edo gehiagoko euskal enpresen Internet sarbidea 28-EB europar batez bestekoaren gainetik da

Nazioartekoan, eta 28-EBkoarekiko konparagarritasun perfekturako, 10 langile edo gehiagoko enpresen datuak eta Eurostatek multzokatutako jarduerak erabiltzeaz gain (ez dira kontuan hartzen finantza-sektorea, administrazio publikoa, e. a.) aurreko urteko, 2015eko informazioa erabili behar da, non euskal enpresen portzentajeak Internet sarreran (%97,3) 28-EBkoaren (%97) gainetik zen; hortaz gain web zuten enpresak %85,8 ziren Euskal AEn eta %75 batez beste 28-EBn.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak; prentsa ohar gehiago Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak; datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn 10 langile edo gehiagoko enpresen %91,6 Internetez aritzen da Administrazio Publikoarekikoetan

Eragiketa : 
Informazioaren gizartearen inkesta. Enpresak
Eragiketa kodea : 
223002
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Año 2016
Eguneratze data : 
2016/07/18
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013556_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali