2016/07/22ko prentsa-oharra

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA II/2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEn 9.300 biztanle okupatu gehiago eta langabezia-tasa %13,9ra jaitsi da 2016ko bigarren hiruhilekoan

Biztanle aktiboak, gehiago; jarduera-tasa, %57,3

Euskal AEko lan-merkatuaren 2016ko bigarren hiruhileko datuen arabera, okupatuak 903.900 ziren, aurrekoan baino 9.300 gehiago, (%+1), Eustaten datuen arabera. Langabezia-tasa, %13,9; 2016ko lehen hiruhilekoan baino bost hamarren gutxiago.

Landunen eta langabeen bilakaeren ondorioz, jarduera-tasa %57,3 da 2016ko bigarren hiruhilekoan, aurrekoan baino ehuneko bi hamarren gainetik.

Okupazio-handitzeak bi sexuei berdintsu eragin (+4.700). Bizkaian 7.700 okupatu gehiago, Gipuzkoan 4.100; Araban 2.300 gutxiago.

Zerbitzuetan gehitu da gehien okupazioa

Zerbitzuetan 10.400 okupatu gehiago, 2.200 eraikuntzan, 700 lehen sektorean; industrian 4.000 gutxiago.

Okupazio-tasa, 16tik 64 urtera bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunen ehunekoa, %65,7, aurreko hiruhilekoan baino ehuneko 0,9 puntu gehiago. Gizonentzat %68,8; emakumeentzat %62,5.

Okupazio-tasarik altuena, Gipuzkoak, %67,6, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 1,4 puntu gehiago; Arabak %65, puntu 1 gutxiago; Bizkaiak %64,7, puntu 1 gehiago.

483.100 familia-etxetan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude

2016ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEko 872.400 (zenbatetsia) familia-etxeetako heren batean ez dago pertsona aktiborik. Erdia pasatxoan pertsona aktibo guztiak okupatuta daude, aurreko hiruhilekoan baino 1.400 familia gehiago; pertsona aktibo guztiak langabezian dituztenak 50.400 dira (guztien %5,8).

Langabezia, %13,9; aurreko hiruhilekoan baino bost hamarren gutxiago

Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko bigarren hiruhilekoan 146.100 direla zenbatetsi da, aurreko hiruhilekoan baino 4.600 gutxiago. Gizonezko langabeak 78.600, 2.600 gutxiago. Emakumeak, 2.000 gutxiago hiruhilekoan, guztira 67.500.

2016ko bigarren hiruhileko datuen arabera, langabezia-tasa %13,9 da, aurreko hiruhilekoaren aldean ehuneko 0,5 puntu gutxiago. Gizonen langabezia %14,2ra jaitsi da (ehuneko 0,5 puntu gutxiago); emakumeena berdin jaitsi, %13,6ra. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten segitzen du, %31,8 (ehuneko 2,3 puntu gutxiago); 16-24 urte bitarteko 14.800 gazte aktibo langabezian.

Langabe-jaitsierarik handiena, Gipuzkoan (-3.800); langabezia-tasa, %10,7, aurreko hiruhilekoan baino 1,2 puntu gutxiago. Araban %14,5; 500 pertsona gutxiago, 22.800 guztira. Bizkaian 300 langabe gutxiago aurreko hiruhilekoaren aldean; langabezia-tasa %15,7.

EUROSTATen arabera (Europar Batasuneko Estatistika Bulegoa), 2016ko maiatzean, 28-EBko langabezia-tasa %8,6 zen, Espainiakoa %19,8.

Azken urtean okupatuak gehitu eta langabeak jaitsi

Euskal AEn 9.400 biztanle okupatu gehiago, 2015eko bigarren hiruhilekoaren aldean. Emakumeei eragin die batik bat okupazio-handitzeak, 7.100 gehiago; gizonen kasuan, 2.300 gehiago.

Langabezia-tasa ehuneko 1,3 puntuz jaitsi da (%15,2tik %13,9ra). 2015eko bigarren hiruhilekoan baino 14.000 gutxiago Euskal AEn.

NLEren irizpidearen arabera, hiruhileko batez besteko bazkidetuen %98,3 okupatuta dago.

Euskal AEn 834.300 hiruhileko batez besteko bazkide daudela zenbatesten da, inkesta garaian Euskal AEko biztanle eta Gizarte Segurantzako bazkide. Haien arteko %98,3 okupatuak dira Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) irizpideen arabera, zeinak baitira BJAk darabiltzanak; 819.900 lagun.

Zenbatetsitako batez besteko 834.300 bazkideetatik 768.800 (%92,1) hiruhilekoan zehar etengabe edo aldi bateko eten batez bazkideturikoak dira; gainerakoak, 65.500, bazkide berriak edo 2016ko bigarren hiruhilekoan baja izan direnak.

BJAren NLE okupatuen %7,8 ez dira Gizarte Segurantzako bazkide (70.900) Euskal AEn kokatutako enpresetan, izan daitezkeelarik funtzionarioen mutualitate publikoetakoak, beste erkidegoetako enpresetakoak edo bestela.

Langabeen %30,6 ez daude langabe gisa erregistraturik Lanbiden

Euskal AEn 135.200 langabe daudela zenbatesten da, batez beste eta Lanbiden erregistraturik; alegia, Euskal AEn bizi eta inkestaren garaian Lanbiden erregistratuta langabe kategoriaren batean. Haietatik %71,7 langabeak dira NLEren definizioaren arabera. (96.900 langabe).

Lanbiden 135.200 langabe daude erregistratuta batez beste; %83,7, 113.200, erregistratuta egon dira hiruhilekoan zehar edo gehienez bajaren bat izan dute; gainerakoak, 22.000 pertsona, aurreneko aldiz erregistratu dira edo baja izan dira Lanbiden 2016ko bigarren hiruhilekoan.

BJAren NLE langabeen %30,6 ez daude erregistratuta Lanbiden langabe gisa (44.700 pertsona), baina baliteke beste kategoriaren batean egotea.

Euskal AEn biztanleria jardueraren arabera (1). 2016/II
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Biztanleria jardueraren arabera. Tasa nagusiak (1). 2016/II
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEn Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Euskal AEn Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua (BJA)

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEn 9.300 biztanle okupatu gehiago eta langabezia-tasa %13,9ra jaitsi da 2016ko bigarren hiruhilekoan

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
II/2016
Eguneratze data : 
2016/07/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013568_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali