HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2016/07/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA -2016ko ekaina

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %6,4 gehitu ziren 2016ko ekainean

Gaualdiak %9,4 gehitu dira aurreko urteko hil beraren aldean

2016ko ekainean, 257.880 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 15.500 gehiago, %6,4ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %10,9 gehitu ziren Araban, %7,3 Bizkaian, %3,8 Gipuzkoan.

Gaualdiak, 2016ko ekainean, 500.258, aurreko urtekoan baino 42.782, %9,4, gehiago. Gaualdiak ere goraka urte artean hiru herrialdeetan: Araban %15,9, Bizkaian %10,6, Gipuzkoan %6,1.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2016ko ekaina
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiariak %2,6 gehitu dira aurreko urteko ekainaren aldean Euskal AEn, eta atzerrikoak %11,3. Araban estatukoak %2,8 gehitu dira, atzerritarrak %29,3. Bizkaian estatukoak %7,6 gehitu; atzerritarrak %7,0. Gipuzkoan estatukoak %3,9 gutxitu; atzerritarrak %11,7 gehitu.

Batez besteko egonaldia, ekainean, 1,94 egun, 2015ekoan 1,89. Araban lehengo urteko 1,72 egunetik aurtengo 1,80ra luzatu; Bizkaian 1,84tik 1,90ra; Gipuzkoan 2,00tik 2,04ra.

Plazakako betetze-maila ehuneko 3,9 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2015eko ekaineko %54,0tik aurtengo %57,9ra. Araban ehuneko 6,5 puntuz gehitu da, %42,3tik %48,8ra. Bizkaian ehuneko 4,3 puntuz gehitu, 2015eko ekaineko %51,2tik aurtengo %55,5era. Gipuzkoan ehuneko 2,2 puntuz gehitu, 2015eko ekaineko %62,7tik aurtengo %64,8ra.

Gelakako betetze-maila ehuneko 4,5 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %71,5era. Araban ehuneko 7,9 puntuz gehitu, %60,2ra; Bizkaian 5,2z, %72,0ra; Gipuzkoan 2,2z, %75,5era.

Hotel-okupaziorik handienak ekainean Donostian (%74,4), Gipuzkoako kostaldean (%67,6), Bilbon (%62,8).

Asteko eguna aintzat, 2016ko ekainean okupaziorik handiena (%67,7) aste-bukaeretan; %54,3 lanegunetan.

Bizkaian, gelakako betetze-maila Makina-erremintaren bi urtekoan, %84,8, azken lau egunetan

Bizkaian, Makina-erremintaren bi urtekoan, 17.013 bidaiari-sarrera ekainaren 1etik 4ra (4 gau). Aldi horretan, 34.273 gaualdi Bizkai osoan; gelakako betetze-maila %84,8.

Bilbon, 10.415 sarrera, 21.843 gaualdi; gelakako betetze-maila %92,0, ekainaren 1etik 4ra.

Araban, gelakako betetze-maila Azkena Rock ari zela, %82,6

Araban, bidaiari-sarrerak ekainaren 16 eta 17an, Azkena Rock ari zela, 3.926. Aldi horretan, 7.136 gaualdi Araba osoan eta gelakako betetze-maila %82,6.

Gasteizen, 2.706 sarrera, 5.396 gaualdi; gelakako betetze-maila %90,8, ekainaren 16 eta 17an.

Landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak %20,8 gehitu, gaualdiak %13,9, 2016ko ekainean

Euskal AEko landa-ostatuetan 14.170 bidaiari-sarrera erregistratu dira aurtengo ekainean, %20,8 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %67,7ko gehikuntza sarreretan, Bizkaian %20,9, Gipuzkoan %5,3. Atzerritarren sarreretan %69,4ko gehikuntza aurreko urtekoen aldean; sarrera guztien %23,3. Estatuko bidaiarien sarrerak %11,2 gehitu.

Euskal AEko landa-establezimenduetan ekainean 28.307 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %13,9ko gehikuntza. Araban %+50,4; Bizkaian %+10,8, Gipuzkoan %+3,8.

Plazakako betetze-maila, %23,1, ehuneko 2,5 puntu gehiago 2015eko ekainean baino. Araban ehuneko 7,5 puntu gehiago, betetze-maila %24,2. Bizkaian betetze-maila %22,1, ehuneko 2,5 puntu gehiago 2015eko ekainaren aldean, eta Gipuzkoan 0,3 puntu gehiago, %23,2.

Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da 2015eko ekainaren aldean: duela urtebete 2,12 egun; azken honetan, 2,00.

2. taula.- Euskal AEko landa-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2016ko ekaina
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %6,4 gehitu ziren 2016ko ekainean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Junio 2016
Eguneratze data : 
2016/07/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013562_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali