HomeGaiakIkasketa-mailaPrentsa Oharrak 2015ean Euskal AEn lau...

2016/09/29ko prentsa-oharra

HEZKUNTZAREN UDAL ESTATISTIKA 2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2015ean Euskal AEn lau pertsonatatik batek unibertsitate-prestakuntza zuen

Lan Hezkuntzako (tituluen %16,3) hiru titulaziotatik bi goi mailakoak dira

Hamar urte eta gehiagokoen %24,5ek, 481.000k, goi-ertain edo goi mailako unibertsitate-ikasketak zituen 2015ean, Eustaten datuen arabera. Azken 29 urteetan (1986tik) ehuneko 13,5 puntuz gehitu da.

332.700ek (10 urte eta gehiagokoen %16,9k) goi-mailakoa; 2014an baino ehuneko 0,2 puntu (4.000 pertsona) gehiago. 1986tik goi mailako unibertsitate-ikasketak dituztenak ehuneko 10 puntu pasa gehitu dira, gehikuntzarik handienetakoa. Unibertsitate ikasketadunak 2015ean: emakumeen %17,3, gizonen %16,5; 2014ko aldea, haziz.

10 urteko eta gehiagoko biztanleak, ikasketa-mailaren arabera. Euskal AE (%). 1986-2015
Iturria: Eustat. Hezkuntzaren udal estatistika

2015ean, 10 urte eta gehiagokoen %0,4 analfabetoak ziren; gizonen %0,3 eta emakumeen %0,5. 65 urte bete bitartean, tasa %0,1 zen, eta hortik aurrera %1,0; 2014koaren aldean ehuneko 0,1 puntu gutxiago.

2015ean ikasketarik gabekoak, edo eskolaurrea edo lehen mailako ikasketak besterik ez dituztenak beheraka; 10 urte eta gehiagokoen %2,3 eta %33,8. 1986tik, 10,5 eta 18,2 puntu gutxiago.

Ikasketa-mailen arteko aldeak, lurraldeka, txikiak dira. Bigarren mailako ikasketadunen portzentajerik handienak, Araban, %22,8, %21,6 delarik Euskal AE osoan. Bizkaian %21,4; Gipuzkoan %21,5. Unibertsitate-ikasketetan Bizkaia dago batez bestekoaren gainetik (+0,8), %25,3; Gipuzkoan %23,7; Araban %23,0. Gipuzkoan Lan Hezkuntza egindakoak %18,4 dira, ehuneko 1,0 puntu gehiago Euskal AEn baino. Araban %17,5; Bizkaian %16,7.

Eskualdeka, aldeak handiagoak dira. Unibertsitate-mailan Plentzia-Mungia (%33,6), Donostialdea (%26,8), Gorbeiako Inguruak (%26,4) nabarmentzen dira. Lan Hezkuntzan Arabako Ibarrak (%22,0), Enkarterriak (%21,1), Debagoiena (%20,9). Bigarren mailako ikasketetan, Bidasoa beherea (%23,9), Arabako Lautada (%23,5), Plentzia-Mungia (%23,3).

10 urte eta gehiagoko biztanleak, unibertsitate-ikasketadunak, eskualdeka. Euskal AE (%) 2015

graf0013644_02_e.png

Iturria: Eustat. Hezkuntzaren udal estatistika

2014.aren aldean, kopuruak goraka bigarren mailako ikasketen tituluetan, lan hezkuntzan eta unibertsitatean

2015ean, 10 urte eta gehiagokoen %19,9 bigarren mailako ikasketa-tituludunak ziren. Emakumeen %19,2; gizonen %20,6. 2014.aren aldean, ehuneko 0,3 puntu gehiago.

10 urte eta gehiagokoen %19,3 unibertsitateko ikasketa goi-ertain edo ertainen tituludunak ziren. Emakumeen %21,1; gizonen %17,3. 2014.aren aldean, tituludun goi-ertainak eta goi-mailakoak ehuneko 0,4 puntuz gehitu dira.

Lan Hezkuntza dutenak ere gehitu egin dira, 2014ko %16,1etik 2015eko %16,3ra; tituludun gizonezko gehiago (%19,3) emakumezko (%13,4) baino. Lan Hezkuntzan, hiru titulutik bi (%66,1) goi mailako prestakuntza-zikloetakoak dira.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Hezkuntzaren udal estatistika. Prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2015ean Euskal AEn lau pertsonatatik batek unibertsitate-prestakuntza zuen

Eragiketa : 
Hezkuntzaren udal estatistika
Eragiketa kodea : 
040606
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2016/09/29
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013644_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali