2016/08/26ko prentsa-oharra

Industri Prezioen Indizea (IPRI) 2016ko uztaila

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2016ko uztailean industriako prezioek %0,1 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2016ko uztaila 2015ekoaren aldean) %3,2 jaitsi

Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,1 gehitu ziren 2016ko uztailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, uztaileko urte arteko tasa (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza) %3,2 jaitsi da.

Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2016ko uztailean, Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%3,9), Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (%1,5) adarrek gehitu zituztela gehien prezioak aurreko hilaren aldean. Jaitsierarik handienak prezioetan: Kautxu, plastikoa eta ez-metalezko beste produktuak (%-2,8), Kokeriak eta petrolioa fintzea (%-2,3), Erauzketa industriak (%-0,9).

2016ko uztailean, 2015ekoaren aldean, prezio-hazkunderik handienak: Material eta ekipo elektrikoaren fabrikazioa (%2,7), Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%2,3), Elikadura industria, edariak eta tabakoa (%1,4). Jaitsierak: Kokeriak eta petrolio fintzea (%-18,3), Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire egokitua (%-3,6), Metalurgia eta metalezko produktuak (%-3,3).

Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, uztailean, sektore-talde handien prezioek gora egin dute, Bitarteko ondasunetan (%-0,6) izan ezik. Energiaren prezioak %1,3 gehitu; Ekipo-ondasunenak %0,2; Kontsumo-ondasunenak %0,1; azken hauen barruan, ez-iraunkorrenak %0,1 gehitu, iraunkorrenak %0,0.

Urte artean: Energiaren prezioak %-12,0, Bitarteko ondasunenak %-2,6. Ekipo ondasunen prezioak %1,2 gehitu; Kontsumo-ondasunen prezioak guztira %0,6. Azken horien barruan, iraunkorren prezioak %-0,6; ez-iraunkorrenak %+1,0.

graf0013611_01_e.png

Informazio gehiago.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 Euskal AEko Industri Prezioen Indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industri Prezioen Indizearen (IPRI) datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2016ko uztailean industriako prezioek %0,1 egin dute gora aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2016/08/26
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/22
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013611_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali