2016/08/31ko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAKO ESTATISTIKA (KAMEE). II/2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskadiko Autonomia Erkidegoaren ondasunen guztizko esportazioak % 0,3 hazi ziren 2016ko bigarren hiruhilekoan eta ez energetikoak % 6,4

Krisia hasi zenetik, Metalen esportazioek eta hauen manufakturek garrantzia galdu dute eta garraio-materialen esportazioek, berriz, gora egin dute

Euskadiko Autonomia Erkidegoko produktu ez energetikoen esportazioak % 6,4 hazi ziren 2016ko bigarren hiruhilekoan, ondasunen esportazioen guztizkoek % 0,3 gora egin zuten bitartean, EUSTATek emandako datuen arabera. Guztira 5.831 milioi euro izan ziren, aurreko urteko hiruhileko berean 5.815 milioi euro izan ziren bitartean.

Euskadiko Autonomia Erkidegoko produktu ez energetikoen inportazioak % 2,0 hazi ziren, ondasunen guztizko inportazioak % 9,5 murriztu ziren bitartean, energia-inportazioek % 36,4 behera egin zutelako.

Saldo komertzial garbia positiboa izan da, 1.732 milioi euroko superabita emanez, inportazioekiko esportazioen % 142,2ko estaldura-tasarekin. Energia-jatorriko produktuak baztertzen baditugu, saldo komertzial ez energetikoak 2.137 milioi euroko superabita dauka, hots, produktu hauentzako % 166ko estaldura-tasa.

graf0013612_01_e.png

Europar Batasunera bideratutako esportazioak % 5 hazi dira, esportatutako guztizkoaren % 66,1era helduz. Esportazio horien barruan Alemaniara (% 7,9) eta Frantziara (% 3,4) zuzendutakoak nabarmentzen dira, Europako helmuga nagusien barruan; eta, gertatutako hazkuntza kontuan hartzen badugu, Finlandiara (% 263,2), Errumaniara (% 143,1) eta Poloniara (% 27,8) zuzendutakoak aipatuko genituzke. Bestalde, Italiaren eta Erresuma Batuaren kasuetan % 9,9 eta % 6,7ko atzerakada eman da, hurrenez hurren. Batasunetik kanpora egindako esportazioen artean, Marokoren (% 63,5) eta Japoniaren (% 411,5) kasuetan izandako gehikuntzak eta Estatu Batuen (% 15,0) kasuan izandako beherakada azpimarratu behar dira.

Europar Batasuna jatorria duten inportazioak % 5 jaitsi dira, neurri handi batean, Erresuma Batuaren (-% 38,6), Herbehereen (-% 24.5) eta Frantziaren (-% 5.6) inportazioetan gertatutako atzerakaden ondorioz. Aitzitik, besteak beste, Alemaniako (% 9,8), Portugalgo (% 35,1) eta Italiako (% 13,1) inportazioek gora egin dute. Argi eta garbi jatorria energian duten Norvegia (% 65) eta Errusia (% 31,1) bezalako Europako beste herrialde batzuen kasuan inportazioak ere gora egin du. Munduko gainerako lekuei dagokienean, Nigeria, Irak, Angola eta Aljeriarekin inportazioak –guztiak energia-produktuekin lotuak– murriztu egin dira. Estatu Batuetatik (% 63,4) –hauek ere energiari lotuak–, Japoniatik (% 78,5) eta Brasildik (% 111,8).datozenak, berriz, hazi egin dira.

Muga-zergen atalen kasuan, eta esportazioei loturik, garraio-materialaren gehikuntza (% 33,8) –ia esportatutako guztiaren herena– azpimarra daiteke, baina material elektrikoaren (% 5,3) gorakada ahaztu gabe. Gehikuntza horiek ezeztatu egin dira, batez ere, produktu mineraletan (-% 40,6) eta metaletan eta hauen manufakturetan (-% 13) izandako murrizketengatik.. Inportazioak analizatu ondoren, Produktu mineralen (-% 36,1), Metalen eta hauen manufakturen (-% 11,4) eta Produktu kimikoen (-% 16,6) beherakadak, eta Material elektrikoaren (% 15,3) eta Garraio-materialaren (% 19,2) gorakadak aipatu behar ditugu.

Lurralde historikoen arabera, Araba nabarmentzen da esportazioen % 15,4ko gorakadarekin, esportatzen duen bere produktu nagusiak –garraio-materiala (+% 36,6)– izan duen gehikuntza handiari esker. Honek hiruhileko horretako esportazioen % 57a suposatu zuen. Bestalde, Araban inportazioak % 15,5 hazi dira, Material elektrikoan (% 30,6) eta Garraio-materialean (% 28,5) erregistratutako gorakaden ondorioz.

Bizkaian esportazioek % 14,5 egin dute behera, Metalen eta hauen manufakturen (-% 19,3) eta Produktu mineralen (-% 40,7) esportazioen beherakadaren ondorioz. Material elektrikoen (% 8,8), Garraio-materialen (% 11,8) eta Plastikoa eta kautxuaren (% 11,9) gehikuntzek arindu dute gehienbat beherakada hori. Bizkaian inportazioak % 18,2 jaitsi dira, Produktu mineralen (-% 36,4) eta Metalen eta hauen manufakturen (-%9,9) beherakada handiaren ondorioz; aitzitik Material elektrikoen inportazioak % 27,1 hazi dira.

Gipuzkoan esportazioak % 7,8 hazi dira. Horrela, Garraio-materiala (% 46,1), Papera eta bere manufakturak (% 16,9) eta Material elektrikoa (% 3,0) gehien hazi diren atalen artean daude. Aitzitik, Metalek eta hauen manufakturek, eta Plastikoak eta kautxuak % 7,4 eta % 17,1, hurrenez hurren, murriztu dira. Gipuzkoako inportazioek % 6,7ko aldaketa negatiboa erregistratu dute, eta garrantzi handiena duten partiden artean Metalak eta hauen manufakturak (-% 16,8) eta Material elektrikoa (-% 8,3) aipatu behar dira.

2016ko lehen seihilekoan, oro har, esportazioak % 1,3 hazi dira; inportazioek, berriz, % 8,6 egin dute behera.

2016ko aurreneko sei hilabeteak kontuan hartuta, Euskal Autonomia Erkidegoko esportazioak 10.946 milioi eurotara heldu ziren, 2015eko lehen sei hilabeteetan baino % 1,3 gehiago. Bestalde, inportazioak 7.635 milioi eurotara heldu ziren, % 8,6 gutxiago.

graf0013612_02_e.png

Bi magnitudeetatik energiaren osagaia baztertzen badugu, esportazioen kasuan % 4ko gehikuntza eta, inportazioen kasuan, % 2koa eman da.

Lehen seihileko honen kanpo-saldoak superabita izan du, 3.311 milioi euroko emaitza komertzial positiboarekin, urtebete lehenago baino 857 milioi euro gehiago. Bestalde, kanpo saldo ez-energetikoa 3.982 milioi eurotara heldu da, % 7,2 hobetuz. Inportazioen gainetik esportazioen guztizkoaren estaldura-tasa % 129,4tik % 143,4ra izatera pasatu da 2016an. Produktu ez-energetikoen estaldura-tasa % 164,6an kokatu da 2016ko lehen seihilekoan, aurreko urteko seihileko berean % 161,5ekoa izan zen bitartean.

2008tik hasita, azken zortzi urteetan Euskadiko esportazioen egituran aldaketa azpimarragarri bakarra ikus daiteke. Aldaketa hori, gainera, hiru lurraldeetan ematen da, ezaugarri diferenteekin bada ere: Metalek eta hauen manufakturek pisua galtzen dute, 2008an esportatutako guztiaren % 28,8 zen bitartean, 2016an % 21 da (ehunekoetan 7,8 puntu galtzen ditu). Beste aldean, garraio-materialak –galdutako pisua bere gain hartzen du– garrantzia handiagoa hartzen du, batez ere, Burdinaren eta altzairuaren galdaketaren bitartez; 2008an ondasunen esportazioen guztizkoaren % 21,6 izatetik, 2016an % 29,5 izatera pasatu da (7,9 puntu irabazi ditu).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE). Prentsa ohar gehiago Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskadiko Autonomia Erkidegoaren ondasunen guztizko esportazioak % 0,3 hazi ziren 2016ko bigarren hiruhilekoan eta ez energetikoak % 6,4

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE)
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
II/2016
Eguneratze data : 
2016/08/31
Hurrengo eguneratzea : 
2019/06/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013612_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali