HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2016/08/22ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA (ETH) 2016KO UZTAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %6,8 gehitu ziren 2016ko uztailean, gaualdiak %8,3

Estatuko bidaiariak gehitu ziren gehien uztailean, %10,7

2016ko uztailean, 313.724 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 20.012 gehiago, %6,8ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %9,8 gehitu ziren Araban, %6,7 Bizkaian, %5,8 Gipuzkoan.

Gaualdiak, 2016ko uztailean, 639.661, aurreko urtekoan baino 49.247, %8,3, gehiago. Gaualdiak ere goraka urte artean hiru herrialdeetan: Araban %15,1, Bizkaian %8,0, Gipuzkoan %6,7.

graf0013610_01_e.png

Estatuko bidaiariak %10,7 gehitu dira aurreko urteko uztailaren aldean Euskal AEn, atzerrikoak %2,8. Araban estatukoak %8,1 gehitu, atzerritarrak %12,6. Bizkaian estatukoak %15,2 gehitu eta atzerritarrak %2,3 jaitsi. Gipuzkoan estatukoak %6,0 gehitu, atzerritarrak %5,7.

Batez besteko egonaldia, uztailean, 2,04 egun, 2015ekoan 2,01. Araban lehengo urteko 1,74 egunetik aurtengo 1,83ra luzatu; Bizkaian 1,95etik 1,98ra; Gipuzkoan 2,18tik 2,20ra.

Plazakako betetze-maila ehuneko 3,8 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, 2015eko uztaileko %66,3tik aurtengo %70,2ra. Araban ehuneko 7,2 puntuz gehitu, %52,9tik %60,1era. Bizkaian ehuneko 3,3 puntuz gehitu, 2015eko uztaileko %64,5etik aurtengo %67,8ra. Gipuzkoan ehuneko 3,1 puntuz gehitu, %74,4tik aurtengo %77,5era.

Gelakako betetze-maila ehuneko 3,9 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %79,8ra. Araban ehuneko 10,7 puntuz gehitu, %71,2ra; Bizkaian 2,5ez, %79,2ra; Gipuzkoan 2,7z, %84,0ra.

Hotel-okupaziorik handienak uztailean Donostian (%84,5), Gipuzkoako kostaldean (%83,4), Bilbon (%73,4).

Asteko eguna aintzat, 2016ko uztailean okupaziorik handiena (%77,0) aste-bukaeretan; %66,9 lanegunetan.

Bizkaian, gelakako betetze-maila Getxoko jazzaldian, %68,6

Bizkaian, bidaiari sarrerak Getxoko jazzaldian, 22.800 Sarrerok 2016ko uztailaren 1etik 5era (5 gau). 39.818 gaualdi; gelakako betetze-maila %68,6.

Bilbon gelakako betetze-maila %92,6, BBK Live ari zela

Bizkaian, bidaiari sarrerak BBK Live ari zela, 14.920 Sarrerok 2016ko uztailaren 7tik 9ra (3 gau). 31.947 gaualdi Bizkaia osoan.

Bilbon, 8.595 sarrera eta 19.766 gaualdi; gelakako betetze-maila %92,6.

Gelakako betetze-maila %86,0 Donostiako Jazzaldian

Donostiako Jazzaldiko azken egunetan, uztailaren 20tik 25era (6 gau), 22.704 bidaiari sarrera Gipuzkoako hoteletan 51.407 gaualdi; gelakako betetze-maila %86,0 Gipuzkoan.

Donostian, 11.740 sarrera, 28.632 gaualdi; gelakako betetze-maila %93,1, uztailaren 20tik 25era.

Gelakako betetze-maila %80,3 Gasteizko Jazzaldian

Gasteizko Jazzaldian, uztailaren 12tik 16ra, 6.843 bidaiari sarrera Arabako hoteletan Aldi horretan, 15.693 gaualdi Araba osoan eta gelakako betetze-maila %80,3.

Gasteizen, 4.297 sarrera, 11.448 gaualdi; gelakako betetze-maila %87,2, ekainaren 12tik 16ra (bost gau).

Landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak %10,7 gehitu, gaualdiak %18,3, 2016ko uztailean

Euskal AEko landa-ostatuetan 22.472 bidaiari-sarrera erregistratu ziren uztailean, %10,7 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %5,8ko jaitsiera sarreretan; Bizkaian %+13,2, Gipuzkoan %+14,1. Atzerritarren sarreretan %18,1eko gehikuntza aurreko urtekoen aldean; sarrera guztien %20,5. Estatuko bidaiarien sarrerak %8,8 gehitu.

Euskal AEko landa-establezimenduetan uztailean 67.494 gaualdi, aurreko urteko hil beraren aldean %18,3ko gehikuntza. Araban %+7,3; Bizkaian %+11,9; Gipuzkoan %+24,0.

Plazakako betetze-maila, %50,7, ehuneko 6,0 puntu gehiago 2015eko uztailaren aldean. Araban ehuneko 0,2 puntu gutxiago, betetze-maila %26,4. Bizkaian betetze-maila %48,0, ehuneko 4,9 puntu gehiago 2015eko uztailaren aldean; Gipuzkoan 9,6 puntu gehiago, %63,1.

Bidaiariko batez besteko egonaldia luzatu egin da 2015eko uztailaren aldean: duela urtebete 2,81 egun; aurtengoan 3,00.

graf0013610_02_e.png

Informazio gehiago.

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.es Tlf: 945 01 75 62 ETHI-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETHI-Euskal AEko Establezimendu Turistiko Hartzaileen Inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %6,8 gehitu ziren 2016ko uztailean, gaualdiak %8,3

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2016/08/22
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013610_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali