HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2016/09/21eko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA 2016KO ABUZTUA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %3,4 eta gaualdiak %4,3 gehitu ziren 2016ko abuztuan

Atzerritarren sarrerak gehitu gehien, %6,7

2016ko abuztuan, 333.043 bidaiari-sarrera erregistratu ziren Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko hil berean baino 10.890 gehiago, %3,4ko gehikuntza, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak %4,9 gehitu dira Bizkaian eta Gipuzkoan %3,9; %1,9 jaitsi Araban.

Gaualdiak, 2016ko abuztuan, 729.025, aurreko urtekoan baino 30.128, %4,3, gehiago. Gaualdiak gehitu, urte batetik bestera, hiru lurraldeetan. Bizkaian %5,1, Araban %4,2, Gipuzkoan %3,4.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2016ko abuztua
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiariak %0,8 gehitu ziren erkidegoan aurreko urteko abuztuaren aldean; atzerrikoak %6,7. Araban estatukoak %5,5 gutxitu dira eta atzerritarrak %3,6 gehitu. Bizkaian estatukoak %3,6 gehitu eta atzerritarrak %6,6. Gipuzkoan estatukoak %0,4 gehitu, atzerritarrak %8,1.

Batez besteko egonaldia, abuztuan, 2,19 egun, 2015ekoan 2,17 zelarik. Araban lehengo urteko 1,78 egunetik aurtengo 1,89ra luzatu; Bizkaian 2,17, lehengo urtean bezalaxe; Gipuzkoan 2,35etik 2,34ra laburtu.

Plazakako betetze-maila ehuneko 0,7 puntuz handitu da Euskal AE osoan, 2015eko abuztuko %78,3tik aurtengo %79,0ra. Araban ehuneko 1,0 puntuz gehitu, %69,5etik %70,5era. Bizkaian ehuneko 1,4 puntuz gehitu da, 2015eko abuztuko %77,1etik aurtengo %78,5era. Gipuzkoan ehuneko 0,2 puntuz gutxitu, 2015eko abuztuko %83,3tik aurtengo %83,1era.

Gelakako betetze-maila ehuneko 1,4 puntuz gehitu da Euskal AE osoan, %85,1era. Araban ehuneko 3,4 puntuz gehitu, %76,5era; Bizkaian 1,4z, %85,2ra; Gipuzkoan 0,4z, %88,3ra.

Hotel-okupaziorik handienak abuztuan Gipuzkoako kostaldean (%88,2), Donostian (%87,8), Bilbon (%83,4).

Asteko eguna aintzat, 2016ko abuztuan okupaziorik handiena, Euskal AE osoan, aste-bukaeretan, %83,8; %77,3 lanegunetan.

Hiriburuetako jaietako gelakako betetze-maila: %88,8 Gasteizen; %89,5 Bilbon; %95,8 Donostian

Gasteizen, 2016ko Andra Mari Zurienetan (abuztuaren 4tik 9ra), 7.844 sarrera eta 15.084 gaualdi; plazakako betetze-maila %77,5, gelakakoa %88,8. Sarrerak %5,8 gehitu eta gaualdiak %2,8 gutxitu 2015eko datuen aldean.

Donostian, 2016ko Aste Nagusian (abuztuaren 13tik 20ra, 8 gau), 16.937 sarrera eta 42.627 gaualdi; gelakako betetze-maila %95,8, plazakakoa %92,2. 2015ekoaren aldean (abuztuaren 8tik 15era, 8 gau) Donostian sarrerak %2,8 gehitu dira eta gaualdiak %3,0.

Bidaiari-sarrerak 2016ko Bilboko Aste Nagusian, 27.053. Sarrerok 2016ko abuztuaren 20tik 28ra (9 gau). 58.900 gaualdi; plazakako betetze-maila %81,2, gelakakoa %89,5. 2015ekoaren aldean (abuztuaren 22-30 artean, 9 gau) sarrerak %10,5 gehitu eta gaualdiak %9,0.

Landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak %6,8 gehitu, gaualdiak %5,9, 2016ko abuztuan

Euskal AEko landa-ostatuetan 24.522 bidaiari-sarrera erregistratu ziren aurtengo abuztuan, %6,8 gehiago aurreko urteko hil beraren aldean. Araban %37,2ko gehikuntza sarreretan, Bizkaian %2,2 Gipuzkoan %2,0. Atzerritarren sarreretan %15,5eko gehikuntza aurreko urtekoen aldean; sarrera guztien %20,8. Estatuko bidaiarien sarrerak %4,8 gehitu.

Euskal AEko landa-establezimenduetan abuztuan 95.653 gaualdi erregistratu ziren, aurreko urteko hil beraren aldean %5,9ko gehikuntza. Araban %12,6ko gehikuntza; Bizkaian %8,0; Gipuzkoan %3,0.

Plazakako betetze-maila, %70,8, ehuneko 1,5 puntu gehiago 2015eko abuztuan baino. Araban ehuneko 0,8 puntu gehiago, betetze-maila %46,5. Bizkaian betetze-maila %73,7, ehuneko 3,5 puntu gehiago 2015eko abuztuaren aldean; Gipuzkoan 1,4 puntu gehiago, %79,7.

Bidaiariko batez besteko egonaldia laburtu egin da 2015eko abuztuaren aldean: duela urtebete 3,94 egun; azken honetan, 3,90.

2. taula.- Euskal AEko landa-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2016ko abuztua
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak %3,4 eta gaualdiak %4,3 gehitu ziren 2016ko abuztuan

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Agosto 2016
Eguneratze data : 
2016/09/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013629_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali