HomeGaiakHotel establezimenduakPrentsa Oharrak Euskal AEko hotel-establezimenduetako...

2016/10/20ko prentsa-oharra

ESTABLEZIMENDU TURISTIKO HARTZAILEEN INKESTA, 2016ko IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak % 8,6 igo dira 2016ko irailean

Uztailean, abuztuan eta irailean guztira % 6,1 igo dira bidaiari-sarrerak hotel-establezimenduetan, eta % 11,5 landa-ostatuetan

2016ko irailean 284.954 bidaiari-sarrera erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, iazko hil berean baino 22.450 gehiago, eta hori % 8,6 gehiago da, Eustaten datuen arabera. Bidaiari-sarrerak % 9,4 igo dira Bizkaian, % 8,9 Gipuzkoan eta % 4,7 Araban.

Bestalde, 2016ko irailean 563.581 gaualdi erregistratu dira Euskal AEko hotel-establezimenduetan, aurreko urteko irailean baino 44.629 gehiago, eta hori % 8,6 gehiago da. Hiru lurraldeetan izan da positiboa urte batetik besterako gaualdien bilakaera: Araban % 12,6 igo dira, Bizkaian % 9,3 eta Gipuzkoan % 6,5.

1. taula.- Euskal AEko hotel-establezimenduetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2016ko Iraila
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

Estatuko bidaiari-sarrerak % 11,6 igo dira Euskal AEn iazko irailarekin alderatuta, eta atzerriko bidaiari-sarrerak, berriz, % 5,1. Araban % 3,6 gehitu dira Estatuko bidaiariak, eta atzerrikoak, berriz, % 7,1. Bizkaian estatuko bidaiariak % 17,2 gehitu dira, eta atzerritik iritsitako bidaiariak % 0,4. Gipuzkoan Estatuko bidaiariak % 7,9 gehitu dira eta atzerrikoak % 9,9.

Batez besteko egonaldia 1,98 egunekoa izan da aurtengo irailean, 2015eko irailean bezalaxe. Araban iazko irailean 1,77koa izan zen eta aurtengo irailean 1,90 egunera luzatu da; Bizkaian aurtengo iraileko batez besteko egonaldia 1,93 egunekoa izan da, iazko irailekoa bezalaxe; eta Gipuzkoan behera egin du batez besteko egonaldiak, eta 2015eko irailean 2,11 egunekoa izan zen eta aurtengo irailean, berriz, 2,06 egunekoa.

Hoteletako plazen okupazio-mailari dagokionez, lau puntu egin ditu gora ehunekoetan Euskal AE osoan, eta 2015eko irailean % 60,6koa izan zen eta aurtengo irailean % 64,6koa. Araban 5,5 egin du gora ehunekoetan okupazio-mailak, eta % 49,4tik % 54,9ra igo da. Bizkaian 4,3 igo da ehunekoetan okupazio-maila, eta 2015eko iraileko % 59,8tik aurtengo iraileko % 64,1era igo da. Gipuzkoan 2,9 egin du gora ehunekoetan okupazio-mailak, eta 2015eko irailean % 66,5ekoa izan zen eta 2016ko irailean % 69,4koa.

Gelen okupazio-mailan ere positiboa izan da bilakaera Euskal AE osoan, 4,6koa ehunekoetan, eta % 79,0ra iritsi da. Araban 11,5 gehitu da ehunekoetan, eta % 71,8ra iritsi da; Bizkaian 3,9 gehitu da eta % 80,2ra iritsi da eta Gipuzkoan 2,4 gehitu da eta % 80,3ra iritsi da.

Aurtengo irailean hotel-establezimenduen okupazio-mailarik handiena Donostian izan da (% 76,3), eta ondoren Gipuzkoako kostaldean (% 75,6) eta Bilbon (% 72,1). Asteko egunaren arabera, asteburuetan izan da okupazio-mailarik handiena Euskal AE osoan 2016ko irailean, eta hoteletako plazen % 72,1 okupatu dira, eta lanegunetan, berriz, % 61,4.

Donostiako Zinemaldian, gelen okupazio-maila % 92,8koa izan da Gipuzkoako hiriburuko hotel-establezimenduetan.

Donostiako 2016ko Nazioarteko Zinemaldiak iraun duen denboran, irailaren 16tik 24ra (9 gau), 16.539 bidaiari-sarrera erregistratu dira Donostiako hotel-establezimenduetan. Egun horietan 37.609 gaualdi erregistratu dira, plazen okupazioa % 75,5ekoa izan da eta gelen okupazioa % 92,8koa. 2015ean Zinemaldia irailaren 18tik 26ra bitartean egin zen (9 gau), eta iaztik, beraz, % 5,1 igo dira bidaiari-sarrerak Donostian, eta % 7,7 gaualdiak.

Vitoria-Gasteizko FesTVal telebista-jaialdian gelen okupazio-maila % 77,8koa izan da Vitoria-Gasteizko hotel-establezimenduetan.

2016ko Vitoria-Gasteizko FesTVal jaialdian, 2016ko irailaren 6tik 10era bitartean (5 gau), 4.186 bidaiari-sarrera erregistratu dira Vitoria-Gasteizko hotel-establezimenduetan. Egun horietan 9.213 ostatu-gau erregistratu dira, 2015ean baino % 3,7 gehiago; iaz jaialdia irailaren 1etik 5era bitartean egin zen (5 gau). Bidaiari-sarrerak, berriz, % 24,8 jaitsi dira 2015eko jaialdiko egunetakoekin alderatuta, beharbada bidaiari asko jaialdia hasi aurretik iritsi direlako 2016ko jaialdiaren kasuan, aurreko astean, zehazki. Gelen okupazio-maila % 77,8koa izan da 2016an eta plazena % 58,2koa.

Udako balantzea: hiru lurraldeetan igo dira bidaiari-sarrerak eta gaualdiak

Udako hilabeteetan, hau da, uztailean, abuztuan eta irailean, % 6,1 igo dira bidaiari-sarrerak Euskal AEn, eta 2015eko aldi berean baino 54.352 sarrera gehiago erregistratu dira. Bizkaian izan da bidaiari-igoerarik handiena, % 6,9 gehiago, alegia; ondoren Gipuzkoan, % 6,1; eta Araban % 3,6. Estatuko bidaiari-sarrerak igo dira gehien 2016ko udan Euskal AE osoan, % 7,2, alegia, eta atzerrikoak, berriz, % 4,8. Araban atzerriko bidaiarien sarrerak % 7,4 gehitu dira eta Estatuko bidaiarienak % 1,4; Bizkaian, atzerriko bidaiariak % 1,5 igo dira eta Estatutik iritsitakoak % 11,4. Gipuzkoan ere gora egin dute bi bidaiari-taldeek, % 7,8 Estatukoek eta % 4,4 atzerrikoek.

Gaualdien bilakaera positiboa izan da Euskal AE osoan, % 6,9koa, alegia. Araban igoera % 9,9koa izan da, Bizkaian % 7,3koa eta Gipuzkoan % 5,4koa.

2016an udako batez besteko egonaldia 2,1 egunean mantendu da gutxi gorabehera Euskal AE osoan.

Plazen okupazio-mailan (% 71,4) eta gelen okupazio-mailan (% 81,3) aurreko urteko zifrak gainditu dira: 2,9 eta 3,3 puntu ehunekoetan, hurrenez hurren.

Landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak % 20,4 igo dira 2016ko irailean, eta ostatu-gauak % 22,8, aurreko urteko hil berarekin alderatuta.

Euskal AEko landa-ostatuetan 16.895 bidaiari-sarrera erregistratu dira aurtengo irailean, iazko irailean baino % 20,4 gehiago. Lurraldeen arabera, Araban igoera % 22,2koa izan da, Gipuzkoan % 21,6koa eta Bizkaian % 17,6koa. Atzerriko bidaiari-sarrerak % 42,7 gehitu dira iazko sarrerekin alderatuta, eta sarrera guztien % 23,8 izan dira. Estatutik iritsitako bidaiarien sarrerak, berriz, % 14,8 igo dira.

Euskal AEko landetxe eta landa-turismoko establezimenduetan guztira 41.108 ostatu-gau erregistratu dira irailean, aurreko urteko hil berean baino % 22,8 gehiago. Lurraldeen arabera, igoera % 44,3koa izan da Araban, % 34,8koa Bizkaian eta % 12,4koa Gipuzkoan.

Plazen okupazio-maila % 32,4koa izan da, 2015eko irailekoa baino 4,7 puntu handiagoa. Araban 5,3 igo da ehunekoetan, eta plazen okupazio-maila guztira % 23,3koa izan da. Bizkaian plazen okupazio-maila % 32,2koa izan da, eta 2015eko irailarekin alderatuta 8,1 igo da ehunekoetan; eta Gipuzkoan 2,5 igo da ehunekoetan eta % 36,7koa izan da plazen okupazio-maila aurtengo irailean. Azkenik, bidaiarien batez besteko egonaldia luzatu egin da 2015eko irailarekin alderatuta, eta iaz 2,38 egunekoa izan zen eta aurten 2,43 egunekoa.

2. taula.- Euskal AEko landetxeetako gaualdiak, bidaiarien sarrerak, batez besteko egonaldia eta betetze-maila. 2016ko Iraila								
Iturria: Eustat. Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta

2016ko uztailean, abuztuan eta irailean guztira % 11,5 igo dira landa-ostatuetako bidaiari-sarrerak Euskal AE osoan iazko hil horietakoekin alderatuta, eta hiru lurraldeetan izan da positiboa bilakaera, nahiz eta lurralde batetik bestera badauden aldeak. Araban igoera % 17,2koa izan da, Gipuzkoan % 11,0koa eta Bizkaian % 9,8koa. Bestalde, gaualdietan ere positiboa izan da bilakaera, eta Euskal AE osoan igoera % 12,9koa izan da. Lurraldeen arabera zehaztuta, Araban igoera % 17,1ekoa izan da, Bizkaian % 13,7koa eta Gipuzkoan % 11,6koa. Plazen okupazio-maila 4 puntu igo da ehunekoetan, eta gelen okupazio-maila 4,7. Batez besteko egonaldia 3,2 egunekoa izan da Euskal AE osoan.

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tlf: 945 01 75 62 ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago ETH-Euskal AEko establezimendu turistiko hartzaileen inkestari buruzko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko hotel-establezimenduetako bidaiari-sarrerak % 8,6 igo dira 2016ko irailean

Eragiketa : 
Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta
Eragiketa kodea : 
132680
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Septiembre 2016
Eguneratze data : 
2016/10/20
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/23
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013672_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali