2016/10/24ko prentsa-oharra

INDUSTRIA-PREZIOEN INDIZEA, 2016ko IRAILA

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko industria-prezioak % 0,3 igo ziren 2016ko irailean aurreko hilaren aldean

Aurreko urtearen aldean (2015eko irailetik 2016ko irailera) % 2,4 jaitsi ziren

Euskal AEko industria-prezioak % 0,3 igo dira 2016ko irailean aurreko hilaren aldean, EUSTATek landutako datuen arabera. Datu horiek kontuan hartuta, azken hamabi hilabeteetako industria-prezioen aldakuntza jasotzen duen iraileko urtetik urterako tasa % 2,4 jaitsi da.

Analisi sektorial zehatzagoak nabarmentzen duenez, 2016ko irailean hauek izan dira adar inflazionistenak aurreko hilaren aldean: Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak (% 4,5eko prezio-igoera), Erauzketa-industriak (% 0,9ko igoera) eta Ehungintza, jantzigintza, larrugintza eta oinetakogintza (% 0,7ko prezio-igoera). Aitzitik, sektore hauek izan dira prezio-jaitsierarik handienak izan dituztenak: Produktu informatiko, elektroniko eta optikoen fabrikazioa (prezioek % 0,6 egin dute behera), Metalurgia eta produktu metalikoak eta Zurgintza, papergintza eta arte grafikoak (% 0,4 jaitsi dira) eta Material eta ekipamendu elektrikoen fabrikazioa (prezioek % 0,3 egin dute behera).

Urtetik urterako aldian, hots, 2015eko irailetik 2016ko irailera, adar hauetan izan dira prezio-igoerarik handienak: Farmaziako produktuen fabrikazioa (% 6,8 egin du gora), Material eta ekipamendu elektrikoen fabrikazioa (% 2,5 igo da) eta Elikagaien, edarien eta tabakoaren industria (% 2,2ko igoera). Alderantziz, jaitsi egin dira, besteak beste, sektore hauei dagozkien prezioak: Energia elektrikoa, gasa, lurruna eta aire girotua (prezioek % 9,5 egin dute behera), Kokea lortzeko eta petrolioa fintzeko fabrikak (% 3,4 jaitsi dira) eta Kautxua, plastikoa eta metalikoak ez diren beste produktu mineral batzuk (% 3,1eko jaitsiera).

Ondasunen xede ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, talde sektorial handietako prezioen bilakaerak zeinu desberdinetako aldakuntzak izan ditu irailean, aurreko hilekoekin alderatzen baditugu. Bitarteko ondasunen prezioek % 0,3 egin dute behera eta Ekipamendu-ondasunenak % 0,1 jaitsi dira; Energiaren prezioak, aitzitik, % 2,5 igo dira eta Kontsumo-ondasunenak % 0,1. Azken horien artean, Kontsumo-ondasun ez-iraunkorren prezioak % 0,1 igo dira eta Kontsumo-ondasun iraunkorrenak, aldiz, % 0,1 jaitsi dira.

Ondasun talde handi horien prezioek urtetik urterako aldian izan duten aldakuntza negatiboa izan da Energiaren kasuan (prezioak % 7,8 jaitsi dira) eta Bitarteko ondasunen kasuan (% 2,2 jaitsi dira). Bestalde, Ekipamendu-ondasunen prezioek % 1,0 egin dute gora eta Kontsumo-ondasunei dagozkien prezioak, oro har, % 1,2 igo dira. Azken horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak % 0,2 jaitsi dira eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak, aldiz, % 1,7 igo dira.

Euskal AEko Industriako Prezioen Indizea. Aldakuntza-tasak (p). 2016ko Iraila
Iturria: Eustat. Industria-prezioen indizea

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Industria-prezioen indizeari (IPRI) buruzko prentsa-ohar gehiago Euskal AEko Industria-prezioen indizearen (IPRI) gaineko datu-bankua

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko industria-prezioak % 0,3 igo ziren 2016ko irailean aurreko hilaren aldean

Eragiketa : 
Industria- prezioen indizea
Eragiketa kodea : 
182313
Periodikotasuna : 
Hilekoa
Denbora arloa : 
Septiembre 2016
Eguneratze data : 
2016/10/24
Hurrengo eguneratzea : 
2019/09/24
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013674_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali