Prentsa-oharra, 2016-10-21

BIZTANLERIA JARDUERAREN ARABERA SAILKATZEKO INKESTA. III/2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Langabezia-tasa % 12,6 jaitsi da eta biztanleria okupatua % 0,8 hazi da 2016ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEn

Jarduera-tasa % 57koa da eta okupazio-tasa % 66,2koa

Euskal AEko lan-merkatuaren inguruko 2016ko hirugarren hiruhilekoaren datuek 911.300 pertsona okupatuak daudela adierazten dute; hortaz, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, 7.400 pertsona gehiago daude okupatuta (% +0,8), Eustatek landutako datuen arabera. Bestalde, Euskal AEko langabezia-tasa % 12,6koa da, 2016ko bigarren hiruhilekoan baino 1,3 puntu gutxiago.

Biztanleria okupatuaren eta langabeen bilakaeraren ondorioz, 2016ko hirugarren hiruhilekoan jarduera-tasa % 57koa da; aurreko hiruhilekoko ehunekoa baino hiru hamarren azpitik.

Generoari dagokionean, okupazioak gora egin du gizonen artean (+10.700), eta emakumeen artean, berriz, behera (-3.300). Gipuzkoa da okupazioa gehien igo den lurraldea, 3.800 okupatu gehiagorekin. Ondoren Bizkaia dago, 3.200 okupatu gehiagorekin eta, azkenik, Araba agertzen da 400 pertsona okupatu gehiagorekin.

Biztanleria okupatuaren hazkuntza handiena industriaren sektorean eman da

Biztanleria okupatua 8.600 pertsonatan hazi da industrian; eraikuntzan eta lehen sektorean (+100 eta -100, hurrenez hurren) antzera jarraitzen du; zerbitzuen sektorean, berriz, 1.000 okupatu gutxiago daude.

Okupazio-tasa –16 eta 64 urte bitarteko biztanle-kopuruaren gainean landunen ehunekoa– aurreko hiruhileko datuarekin alderatuz ehuneko puntu erdi igotzen da, eta % 66,2an kokatzen da. Tasa hori, gizonen kasuan, % 70,4koa da, eta emakumeen kasuan, % 62,1ekoa.

Lurralde historikoen arabera, okupazio-tasa handiena Gipuzkoan ematen da, % 68,2rekin; aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, ehuneko 0,6 puntu hazi da. Bigarren lekuan Araba dago, % 65,6ko tasarekin –ehuneko 0,6 puntu hazi da–. Bizkaiak dauka tasa baxuena, % 65,2rekin –azken hiruhilekoan puntu erdi hazi da–.

490.200 etxetan pertsona aktibo guztiak okupatuak daude

2016ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEko 872.300 (zenbatetsia) familia-etxeetako heren batean ez dago pertsona aktiborik. Familia-etxeen erdia baino pixka bat gehiagotan pertsona aktibo guztiak okupatuak daude; aurreko hiruhilekoan baino 7.100 familia gehiago. Gainera, pertsona aktibo guztiak langabezian dituzten familia-etxeak 48.000 dira (guztien % 5,5), 2.400 jaitsi ondoren.

Langabezia-tasa % 12,6ra jaitsi da, aurreko hiruhilekoan baino 1,3 puntu gutxiago

Langabeak, hots, lan bila aritu, bilatzeko kudeaketa aktiboak egin eta gainera lanerako prest daudenak, urteko bigarren hiruhilekoan 131.700 direla zenbatetsi da, aurreko hiruhilekoan baino 14.400. Gizonezko langabeak –64.600– 14.000 lagunetan murriztu dira. Emakume langabeen kopurua, berriz, 300 lagunetan murriztu da. Hiruhileko honetan 67.200 emakume langabe daude.

2016ko hirugarren hiruhilekoko datuen arabera, langabezia-tasa % 12,6koa da, aurreko hiruhilekoan baino 1,3 puntu gutxiago. Gizonezkoen langabezia-tasa % 11,7ra jaisten da (2,5 puntu gutxiago) eta emakumezkoena % 13,6an mantentzen da. Gazteen langabezia-tasak altuena izaten jarraitzen du, 6,2 puntu jaitsi den arren (% 25,6). 16 eta 24 urte bitarteko gazte aktiboen artean 11.700 langabe daude.

Lurralde historikoak kontuan hartuz, langabe-kopuruaren jaitsiera handiena Bizkaian eman da (-10.500 pertsona). Bertan langabezia-tasa % 14koa da, aurreko hiruhilekoan baino 1,7 puntu gutxiago. Gipuzkoan –33.300 langabe– langabezia 2.800 pertsonatan jaitsi da, eta langabezia-tasa % 9,9an kokatzen da. Aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, Araban langabezia 1.100 pertsonatan murriztu da, eta langabezia-tasa % 13,9an kokatu da.

EUROSTATen arabera –Europar Batasunaren Estatistika Bulegoa–, 2016ko abuztuan, 28ko Europar Batasuneko langabezia-tasa % 8,6 zen eta Espainiakoa % 19,5.

Azken urtean okupatuen kopuruak gora egin du eta langabeenak behera.

Euskal AEn 15.200 biztanle okupatu gehiago daude, 2015eko hirugarren hiruhilekoaren aldean. Gehikuntza hori, batez ere, gizonen artean eman da, 10.700 okupatu gehiagorekin. Emakume okupatuen kopurua 4.500 lagunetan handitu da.

Langabezia-tasa 2,2 puntu jaitsi da (% 14,8tik % 12,6ra). Hortaz, 2015eko hirugarren hiruhilekoko datuekin alderatuz, Euskal AEn 24.300 pertsona gutxiago daude langabezian.

NLEren arabera, hiruhileko batez besteko afiliatuen % 98,5 okupatuta dago.

Euskal AEn 830.400 hiruhileko batez besteko bazkide daudela zenbatesten da, inkesta garaian Euskal AEko biztanle eta Gizarte Segurantzako bazkide. Haien arteko % 98,5 okupatuak dira –817.600 lagun– BJAk darabiltzan Nazioarteko Lan Erakundearen (NLE) irizpideen arabera.

Zenbatetsitako batez besteko 830.400 bazkideetatik 777.300 (% 93,6) hiruhilekoan zehar etengabe edo aldi bateko eten batez bazkideturikoak dira; gainerakoak, 53.100, bazkide berriak edo 2016ko hirugarren hiruhilekoan baja hartu duten afiliatuak dira.

BJAren NLE okupatuen % 8,8 ez dira Gizarte Segurantzako bazkide (79.900 pertsona) Euskal AEn kokatutako enpresetan; hauek funtzionarioen mutualitate publikoetakoak, beste erkidegoetako enpresetakoak izan daitezke edo beste egoera batean egon daitezke.

Langabeen % 28,2 ez dago langabe bezala Lanbiden erregistratua

Euskal AEn 130.900 langabe daudela erregistratuak zenbatetsi da, batez beste hiruhilean eta Lanbiden erregistratuak; hau da, Euskal AEn bizi eta inkestaren garaian Lanbiden erregistratuta zegoen langabeziako kategoriaren batean. Horietatik % 69 langabea da NLEren definizioaren arabera (90.300 pertsona).

Lanbiden 130.900 langabe daude erregistratuta batez beste; gainera, 108.900 (% 83,2) erregistratuta egon dira hiruhilekoan zehar edo tartean baja bat izan dute; gainerakoak, 22.000 pertsona, aurreneko aldiz erregistratu dira edo baja izan dira Lanbiden 2016ko hirugarren hiruhilekoan.

BJAren NLE langabeen % 28,2 ez dago erregistratuta Lanbiden langabe bezala (37.100 pertsona), baina baliteke beste kategoriaren batean egotea.

Euskal AEn biztanleria jardueraren arabera (1). 2016/III
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Biztanleria jardueraren arabera. Tasa nagusiak (1). 2016/III
Iturria: Eustat. Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEn Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko prentsa-ohar gehiago (BJA) Euskal AEn Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkestari buruzko datu-bankua (BJA)

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Langabezia-tasa % 12,6 jaitsi da eta biztanleria okupatua % 0,8 hazi da 2016ko hirugarren hiruhilekoan Euskal AEn

Eragiketa : 
Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta
Eragiketa kodea : 
050403
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
III/2016
Eguneratze data : 
2016/10/21
Hurrengo eguneratzea : 
2019/10/18
Eragiketa mota : 
Laginketa bidezko inkesta
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013673_e.html
Erakunde arduraduna : 
Beste erakundeak : 
Enplegua eta Gizarte Politikak Saila, Ogasuna eta Ekonomia Saila

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali