HomeGaiakEzkontzakPrentsa Oharrak 2016ko bigarren hiruhilekoan...

2016/11/25eko prentsa-oharra

EZKONTZEN ESTATISTIKA II/2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

2016ko bigarren hiruhilekoan 2.287 ezkontza izan genituen Euskal AEn, aurreko urtean baino %3,2 gutxiago.

Ezkontza zibilak beti goraka

2016ko bigarren hiruhilekoan, Euskal AEn 2.287 ezkontza izan ziren, iazko aldi berean baino 3,2% gutxiago, Eustaten arabera. 65 ezkontza homosexual; 27 gizon artean, 38 emakume artean. 2.222 ezkontza heterosexual.

Bigarren hiruhileko horretan dezente hazi zen ezkontza kopurua, batez ere maiatz eta ekainean; aurreko hiruhilekoan ez bezala, neguko hiletan ezkontza gutxi izaten baita.

2016ko udaberrian, ezkontzen %81,5, zibilak; 2015eko aldi berean baino ehuneko 1,5 puntu gehiago; 2016ko lehen hiruhilekoaren (%91,4) azpitik. Aipatu portzentajea ezkontza heterosexualena da; ezkontza homosexual guztiak zibilak direnez, 2,8 puntu gehitu beharko genituzke.

2016ko bigarren hiruhileko 2.287 ezkontzetan, bizilekua Euskal AEn duten 2.170 gizon eta 2.171 emakume ezkondu ziren. 1.868 senarrentzat (%86,1), lehen ezkontza; 13 alargun eta 289 dibortziatu berriro ezkondu. Emakumeen lehen ezkontzen ehunekoa gizonenaren antzekoa izan zen: ezkongabeak, 1.864 (%85,9); alargunak, 10; dibortziatuak, 297.

Mantendu egiten da gero eta nagusiago ezkontzeko joera

Senarren %91,3k 30 urtetik gora zituzten; emazteen %83,1ek. Proportzio horiek 2015eko hiruhileko berekoak baino handiagoak dira (%89,9 eta %80,9); berriz ere eutsi egin zaio gero eta nagusiago ezkontzeko joerari.

Gipuzkoan 707 ezkontza (%-1,5); Araban 306 (%-10,3); Bizkaian 1.091 (%-3,2). 118 bikotek bizilekua Euskal AEtik kanpo kokatu zuten.

2016ko apiril, maiatz eta ekaineko gizon ezkonberrien %6,2 eta emakumeen %10,2 atzerritarrak ziren. Aurreko urteko hiruhileko beraren aldean, bost hamarren gehiago gizon artean eta 1,7 puntu emakume artean.

graf0013741_01_e.png

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

2016ko bigarren hiruhilekoan 2.287 ezkontza izan genituen Euskal AEn, aurreko urtean baino %3,2 gutxiago.

Eragiketa : 
Ezkontzen estatistika
Eragiketa kodea : 
010304
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2016/11/25
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/11
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013741_e.html
Erakunde arduraduna : 

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali