Prentsa-oharra, 2016-12-28

BIZTANLERIA AKTIBOAREN UDAL ESTATISTIKA 2015

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

56 udalerrik gainditu zituzten Euskal AEko langabezia-tasak 2015ean, eta 37tan langabezia-tasa % 10etik beherakoa zen

Landunen ia % 60 goi-mailako edo lanbide-heziketako titulazioa zuten

Euskal AEko 251 udalerrietako 56tan langabezia-tasa % 16,1etik gorakoa izan zen batez beste 2015ean, eta Arabako hiru udalerritan izan zen bereziki handia: Oyón-Oionen (% 24,7), Zanbranan (% 24,5) eta Moredan (% 24,0), Eustatek landutako datuen arabera. Bestalde, beste 37 udalerritan langabezia-tasa % 10etik beherakoa izan zen, eta nabarmendu ziren bereziki Albiztur (% 3,3), Mendata (% 5,3), Orexa (% 5,4) eta Gabiria (% 5,6).

Eskualdeetako egoera oso ezberdina da. Araban zegoen Euskal AEn langabezia-tasa txikiena zuen eskualdea, Arabako Mendialdea, alegia (% 10,5), bai eta tasarik handiena zuena ere, Arabako Errioxa (% 19,1). Batez bestekoa baino langabezia-tasa handiagoa zuten beste eskualde batzuk izan ziren Markina-Ondarroa (% 16,5), Gernika-Bermeo (% 17,0), Bilboaldea (% 17,9) eta Enkarterri (% 19,1). Gipuzkoako ia eskualde guztiak, berriz, Euskal Autonomia Erkidegoko batez besteko langabezia-tasaren azpitik ibili ziren, Bidasoa Behea izan ezik (% 17,3).

Orokorrean, langabezia-tasarik txikienak udalerri txikietan izan ziren: 10.000 biztanletik beherako udalerrietan langabezia-tasa % 14,7koa izan zen, 10.000-40.000 biztanlekoetan % 15,6koa eta 40.000-100.000 biztanlekoetan % 17,8koa. Hiriburuetan langabezia-tasa biztanleria aktiboaren % 16,6koa izan zen. Bilbok izan zuen langabezia-tasarik handiena (% 18,7), eta Gasteizek % 15,8koa eta Donostiak % 13,8koa.

Gipuzkoakoak dira industrian okupazio-proportziorik handiena zuten udalerriak, Arabakoak nekazaritzan zutenak eta Bizkaikoak eraikuntzan eta zerbitzuetan zutenak

2015ean biztanleria okupatuaren % 73,5ek zerbitzuetan egiten zuen lan, % 19,4k industrian, % 5,6k eraikuntzan eta % 1,5ek nekazaritzan.

Lurralde Historikoen arteko aldeak ez dira esanguratsuak. Araban eta Gipuzkoan industrian okupatutako biztanleriaren tasa (% 22,8 eta % 23,2, hurrenez hurren) Bizkaikoa baino handiagoa zen (% 15,9), eta, hain zuzen ere, Bizkaian zeuden landun gehien zerbitzuen sektorean (% 76,8), eta Araban eta Gipuzkoan, berriz, % 70 inguru bi kasuetan. Bestalde, Araban gehiago ziren nekazaritzan okupatuta zeudenak (% 2,6), eta Bizkaian, berriz, % 1,3 eta Gipuzkoan % 1,4.

Nolanahi ere, sektoreen arabera biztanleria okupatuan alderik handienak udalerrien artean daude. Navaridasen, Baños de Ebro/Mañuetan, Yécora/Iekoran, Villabuena de Álava/Eskuernagan eta Elvillar/Bilarren, esate baterako, 10 landunetatik 2k bakarrik egiten zuten lan zerbitzuetan, eta Getxon, Plentzian, Donostian, Bilbon eta Gorlizen, esate baterako, 10etik 8k.

1. grafikoa. 16 urte eta gehiago dituen biztanleria okupatua sektore ekonomikoen arabera (%). 2015
Iturria: Eustat. Biztanleria aktiboaren udal estatistika

Industriako enpleguaren ehunekoetan nabarmentzen dira, besteak beste, Eskoriatza (% 48,6), Oñati (% 48,1), Antzuola (% 46,7) eta Aretxabaleta (% 45,4), eta Bizkaiko Lanestosa, Barrika eta Plentzian, esate baterako, 10etik 1 baino ez zen ari sektore horretan lanean.

Nekazaritzan okupazio-tasa handiak zituzten udalerri gehienak, berriz, Arabakoak dira, eta nabarmentzen dira Yécora/Iekora, Baños de Ebro/Mañueta, Elvillar/Bilar eta Villabuena de Alava/Eskuernaga, eta horietan biztanleria okupatuaren erdiak egiten zuen lan sektore horretan.

Eraikuntzaren sektorean nabarmentzen dira Beizama (pertsona okupatuen % 19,7), Belauntza (% 15,5) eta Artzentales (% 14,6).

Jarduera-sektoreen arteko aldeak nabarmenak dira Euskadiko okupatuen prestakuntza-mailaren arabera

Euskadiko biztanleria okupatuaren prestakuntza-mailari dagokionez, 2015ean okupatuen ehunekorik handienak goi-mailako ikasketak zituen (% 24,1), eta, ondoren, % 23,6k lanbide-heziketako ikasketak eta, hirugarren lekuan, % 21,0k oinarrizko ikasketak. Jarduera-sektoreen arabera, ehunekoak nabarmen aldatzen dira. Lehen sektorean oinarrizko ikasketak zituzten langileak ziren nagusi (% 40,0), eta, ondoren, bigarren mailako ikasketak zituztenak (% 20,8); Industrian lanbide-heziketako ikasketak zituztenak (% 34,0) eta oinarrizko ikasketak zituztenak (% 23,2) nabarmentzen ziren. Eraikuntzan langileek oinarrizko ikasketak (% 35,5) eta lanbide-heziketako ikasketak (% 27,4) zituzten, eta, azkenik, zerbitzuetan zeuden landun kualifikatuenak, eta goi-mailako ikasketak zitutenak % 27,8 ziren, lanbide-heziketako ikasketak zituztenak % 20,7 eta bigarren mailako ikasketak zituztenak % 19,2.

Bai jarduera-tasa bai langabezia-tasa handiak dira biztanleria atzerritarraren artean

16 urte eta gehiago zituzten atzerritarren jarduera-tasa % 73tik gorakoa zen 2015ean, eta langabezia-tasa % 36koa. Aldeak nabarmenak ziren sexuaren eta jatorriko kontinentearen arabera.

Emakumezkoen jarduera-tasa gizonezkoena baino 8 puntu txikiagoa zen ehunekoetan (% 68,9 eta % 77,5 hurrenez hurren), eta langabezia-tasa 14 puntu txikiagoa ehunekoetan (% 28,2 eta % 42,8, hurrenez hurren). Jatorriko kontinenteen arabera, langabezia-tasarik handiena Afrikako herrialderen bateko nazionalitatea zuten pertsonenena zen (% 54,8), eta neurtuena Amerikako herrialderen batekoa zutenena (% 27,8).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Biztanleria aktiboaren udal estatistikari buruzko prentsa-ohar gehiago

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

56 udalerrik gainditu zituzten Euskal AEko langabezia-tasak 2015ean, eta 37tan langabezia-tasa % 10etik beherakoa zen

Eragiketa : 
Aktibitatearen udal estatistika
Eragiketa kodea : 
050407
Periodikotasuna : 
Urtekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2016/12/28
Hurrengo eguneratzea : 
Eragiketa mota : 
Zentsua
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013783_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali