2016/11/30eko prentsa-oharra

KANPO MERKATARITZAKO ESTATISTIKA (KAMEE). III/2016

Facebooken zabal ezazu Twitterren zabal ezazu Helbide elektronikoan zabal ezazu pdf Produktuen zerrenda

Euskal AEko esportazio ez energetikoak %2,7 gehitu ziren 2016ko hirugarren hiruhilekoan, baina guztira %5,5 jaitsi

EBrekiko merkataritza gutxitu, halere %62,2 da

Euskal AEko ondasun ez energetikoen esportazioak %2,7 gehitu ziren 2016ko hirugarren hiruhilekoan, eta guztiak %5,5 jaitsi, Eustaten datuen arabera. Guztirakoa 5.119 milioi euro, iazko hiruhileko bereko 5.416 milioien aldean.

Produktu ez energetikoen inportazioak %2,0 jaitsi; guztira %14,4ko jaitsiera, inportazio energetikoen jaitsieragatik (%-42,5).

Saldo garbian, 1.448 milioiko superabita. Esportazioen inportazioen gaineko estaldura tasa, %139,4. Produktu energetikoak bazter utzita, merkataritza saldo ez-energetikoak 1.858 milioiko superabita; produktu hauen estaldura-tasa, %163,7.

graf0013755_01_e.png

Europar Batasuna helburu duten esportazioak %3,7 gutxitu, baina halere esportazio guztien %65,3 dira. Beheraka, Herbehereetara (%-30,5), Erresuma Batura (%-17,0), Portugalera (%-16,4) Frantziara (%-8,9), Italiara (%-4,3); goraka Belgikara (%16,2), Alemaniara (%7,0). EBtik kanpo beheraka AEBetara (%-28,3) eginiko esportazioak; goraka Txinara (%12,8) eta Mexikora (%7,8).

Europar Batasunetiko inportazioak %16,2 gutxitu dira, batez ere Erresuma Batutik, (%-78,9) 528 milioitik 112ra; Irlandatik (%-12,2), Frantziatik (%-9,0). Gehitutako inportazioak: Herbehereetatik (%18,5), Alemaniatik (%8,5), Portugaletik (%8,2), Italiatik (%4,2). Inportazioak gehitu Errusiatik (%56,4); jaitsi Mexikotik (%-21,7), Txinatik (%-20,2).

Muga-zergen sekzioen arabera, esportazioez, Garraio Materialaren gehikuntza (%11,8) nabarmendu behar; esportazio guztien laurdena. Jaitsi dira: Produktu mineralak (%-53,9), Metalak eta beren manufakturak (%-0,4). Material elektrikoa %-6,2; Plastikoak eta kautxua %-3,2. Inportazioetan: Produktu mineralak (%-39,9), Metalak eta beren manufakturak (%-14,1), Produktu kimikoak (%-10,5); Material elektrikoa (%+9,1), Garraio materiala %+7,8).

Araban esportazioak %15,6 gehitu; batez ere Garraio materialagatik (%34,8) esportazio produktu nagusia eta hiruhilekoen %53. Arabako inportazioak %13,0 gehitu: Material elektrikoa (%29,6), Garraio-materiala (%19,6).

Bizkaiko esportazioak %19,7 gutxitu; Produktu mineralengatik (%-54,4) eta Garraio-materialagatik (%-27,1). Bizkaiko inportazioak %22,7 gutxitu. Produktu mineralak (%-40,0), Metalak eta beren manufakturak (%-8,5), Material elektrikoa (%+7,9).

Gipuzkoako esportazioak %2,0 gutxitu. Material elektrikoa (%-6,3), Metalak eta beren manufakturak (%-3,1). Inportazioak %13,4 gutxitu. Metalak eta beren manufakturetan (%-32,4); Material elektrikoan (%-9,0).

Informazio gehiago:

Eustat - Euskal Estatistika Erakundea / Instituto Vasco de Estadística Donostia-San Sebastián, 1. 01010 Vitoria-Gasteiz Prentsa zerbitzua: servicioprensa@eustat.eus Tel.: 945 01 75 62 Euskal AEko Kanpo-merkataritzaren estatistika (KAMEE). Prentsa ohar gehiago Euskal AEko Kanpo merkataritzaren estatistiken gaineko datu-bankua  

Euskera
Produktuaren datuak
Produktuaren datuak

Euskal AEko esportazio ez energetikoak %2,7 gehitu ziren 2016ko hirugarren hiruhilekoan, baina guztira %5,5 jaitsi

Eragiketa : 
Kanpo-merkataritzaren estatistika
Eragiketa kodea : 
143101
Periodikotasuna : 
Hiru hilekoa
Denbora arloa : 
Eguneratze data : 
2016/11/30
Hurrengo eguneratzea : 
2019/11/21
Eragiketa mota : 
Beste batzuk
Formatu erabilgarriak : 
Pdf formatuan
Lizentzia : 
Creative Commons
Permalink : 
http://eu.eustat.eus/elementos/not0013755_e.html
Erakunde arduraduna : 

Beste produktu estatistikoak

Zure feedback-a.  Lagun iezaguzu gure weba zure beharretara egokitzen

Nola baloratzen duzu orri honen Informazioa?
Oso baliagarria
Baliagarria
Ez oso baliagarria
Ez da inondik ere baliagarria
Baduzu iradokizunik?
Bai, badut
Bidali